On Antonio Trueba-koaren eriotzeari
(Amalauduna)
Muturik daukaguz gaur koplakariak,
Ez ditut entzuten auren bertsuak,
Ixillik artzainen alboka zoliak,
Danbolin txistu ta txillibituak;
Nun dabez irrintzak bideko burdiak?
Nun dira gazteen bai, ujujuak?
Bide, baso, solo, kale ta etxaldiak
Orain badakustaz oso mutuak?
Errotak ez dabe otsik gaur egiten,
Ez dantzut oletan gabi soñurik,
Euskal izatea, ai! jat iruditen,
Dagoala miñez naigabeturik,
Bere kantaria jokalako illten,
Ez dauka penia baño besterik!
|