Elaiak
Idargiari deika doa eguzkia,
Arrastegi aldera billa lotegia;
Ni leiotik nagoka begira berari,
Iparra datortala gozo fïri firi;
Baña gaur eroaten deustenak gogua,
Ez dira, mundua ta eguzki arroa;
Dira txoritxo batzuk begien aurrean
Dabiltzanak poz pozik aldez jolasean;
Ezin jarraitu arren gorputzez atzetik,
Baña begi biokaz oi deutset emetik,
Unetxo baten bere geratu bagarik
Txilioka ze pozik dabiltzan zororik!
Dabiltzaz ikusnaiaz ariñen seiñ diran,
Postura einda legez alkar neurtzen egan,
Eta itanduten dot nik neure artean,
Zek pozten ete dituz orreik ainbestean?
Ondasunez izanik bapere bagako,
Zetatik poztasuna, datorke ain asko?
Eta iruditzen jat eurak diñostela,
Jaungoikoz atsegin ta poz on daukela;
Aitatzat daukelako txori danak bera,
Zoriontasun on andik datorkela;
Bai, egitzat nik daukat erantzuerea,
Dakust zuk deutsezula Jauna ardurea,
Zuk egiten deutsezu gurasoen lana,
Baita eskuratuten edari ta jana;
Zuk luma ederrakaz dituzu jantziten,
Eurak jakin ez arren soñekorik josten;
Agaitik bidez dabe zure ontasuna
Alako jolasakaz goratzea gura;
Eta aituko baneu pikuz zer diñoen,
Zure mesede onak eskertute arren,
Nik bere neuskioe lagundu egingo,
Zarealako ongin niretzat geiago.
|