www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gero
Pedro Agerre, «Axular»
1643

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa  

IAINKOAK HALA NAHI DUELA
LIBURU HUNETAKO

Kapituluen kontua

 

        Kap. I. — Nola bertzeak bertze direla, alferkeriatik ihes egiteagatik ere behar den trabaillatu.

        Kap. II. — Zenbat kalte egiten duen alferkeriak; eta nola handik sortzen den, gerotik gerora ibiltzea.

        Kap. III. — Nola nahikunde hutsetan, eta desirkunde xoilletan, iragaiten zaikun denbora.

        Kap. IV. — Nola eztugun geroko segurantzarik.

        Kap. V. — Nola geroko benturaren benturan benturaturik galtzen garen.

        Kap. VI. — Nola den geroago gaitzago bekhatutik ilkitzea.

        Kap. VII. — Nola gerotik gerora ibiltzeaz koberatzen den usantza gaixtoa.

        Kap. VIII. — Nola usantza gaixtoak gogortzen eta ezansiatzen duen bekhatorea.

        Kap. IX. — Nola gerotik gerora gabiltzala betha ditekeien bekhatuen neurria, eta osa kontua.

        Kap. X. — Anhitz balio duela Iainkoaren miserikordiak, eta nola behar den hartan fidatu.

        Kap. XI. — Iainkoaren miserikordian fidaturik eztela penitenzia egitea geroko utzi behar.

        Kap. XII. — Nola gerotik gerora ibiltzeaz galtzen dugun denbora.

        Kap. XIII. — Gaztetik zahartzera penitenzia luzatzen duenaz.

        Kap. XIV. — Zahartzean ere penitenziarik egiten eztuenaz.

        Kap. XV. — Heriotzeko oreneraiño bekhatutan egon gogo duenaz.

        Kap. XVI. — Erremusina egiteaz eta handik sortzen den probetxuaz.

        Kap. XVII. — Nola erremusinak, eta bertze obra on, borondatezkoak ere, zerorrek zeure eskuz edo bertzerenez, zerori bizi zarela, ondokoetara utzi gabe egin behar ditutzun.

        Kap. XVIII. — Nola obra obligazinozkoak, konzientziaz zor ditutzunak, ondokoetara utzi gabe, zerorrek egin behar ditutzun.

        Kap. XIX. — Zenbat kalte egiten duen iuramentuak eta iuramentu egiteko usantzak, eta nola behar den lehen baiño lehen usantza hura utzi.

        Kap. XX. — Zenbat kalte egiten duten kolerak eta etsaigoak, eta nola behar den lehen baiño lehen etsaigoatik kanpora.

        Kap. XXI. — Koleraren iraungitzeko lehenbiziko erremedioa da bat bederak bere kondizino haserrekorra ezaguturik, hari begiaren edukitzea.

        Kap. XXII. — Koleraren iraungitzeko bigarren erremedioa: dirakien eltzeari egiten zaikana, kolerari ere egitea.

        Kap. XXIII. — Koleraren iraungitzeko hirurgarren erremedioa: ez orduan lehiatzea, kolera iragan arteiño pausatzea.

        Kap. XXIV. — Koleraren iraungitzeko laurgarren erremedioa da, konsideratzea etsaiek egiten derauzkiguten bidegabeak Iainkoaren gaztiguak direla.

        Kap. XXV. — Koleraren iraungitzeko borzgarren erremedioa da konsideratzea zer moldez dagoen zure etsaia, haserre denean.

        Kap. XXVI. — Koleraren iraungitzeko seigarren erremedioa: ez bilhatzea zer dioten gutzaz iendek.

        Kap. XXVII. — Koleraren iraungitzeko gaiñerako bertze erremedioak kapitulu hunetan laburzki ezarriak.

        Kap. XXVIII. — Zergatik behar diogun geure etsaiari barkhatu eta amorio eduki; lehenbiziko arrazoiña: zeren Iainkoak manatzen baitu.

        Kap. XXIX. — Bigarren arrazoiña, zergatik behar diogun geure etsaiari barkhatu, da zeren mendekatzea beretzat begiratzen baitu Iainkoak.

        Kap. XXX. — Hirurgarren arrazoiña, eta oraikotz azkena: barkhatu behar diogula geure etsaiari, Iainkoak guri barkha diazagun amoreakgatik.

        Kap. XXXI. — Zenbat kalte egiten duen haragiaren bekhatuak; lehenbizikorik itsutzen duela adimendua, eta nola behar den hartan sartzetik begiratu, eta sarthuz gero ere, lehen baiño lehen ilkitzera enseiatu.

        Kap. XXXII. — Haragiaren amorio desordenatuak egiten duen bigarren eta hirurgarren kalteaz: eztuela den ahaikoarik hurkoenaz ere konturik egiten eta ez hartako iuramenturik konplitzen.

        Kap. XXXIII. — Haragiaren amorio desordenatuak egiten duen laurgarren kalteaz: amoltsu eta bakezko zirenak, egiten baititu kruel eta gerlati.

        Kap. XXXIV. — Haragiaren amorio desordenatuak egiten duen borzgarren kalteaz: sosegurik eta pausurik gabe ibentea.

        Kap. XXXV. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko eta handik heldu diren kalten erremediatzeko, lehenbiziko erremedioa: orazinoa.

        Kap. XXXVI. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko, bigarren erremedioa: hartako gogoetei lekhurik ez emaitea.

        Kap. XXXVII. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko, hirurgarren erremedioa: borondatearen deliberamendua.

        Kap. XXXVIII. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko laurgarren erremedioa: ez alfer egoitea.

        Kap. XXXIX. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko borzgarren erremedioa: konsideratzea zein ttipia eta laburra den hartako plazera.

        Kap. XL. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko seigarren erremedioa: hartako plazerak zein ondore gaixtoak bere ondotik utzten duen konsideratzea.

        Kap. XLI. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko, zazpigarren erremedioa: borz zensuez, eta lehenbizikorik begiez, kontu edukitzea.

        Kap. XLII. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko zortzigarren erremedioa: mihiaz kontu edukitzea.

        Kap. XLIII. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko bederatzigarren erremedioa: sabelari ez sobera emaitea.

        Kap. XLIV. — Haragiaren bekhatutik begiratzeko lehenen gaiñerako erremedioak.

        Kap. XLV. — Nola gerotik gerora gabiltzan bitartean, alha zaikun konzientzia gaixtoa.

        Kap. XLVI. — Nola gerotik gerora gabiltzan bitartean galtzen dugun konzientzia onaren bakea eta sosegua.

        Kap. XLVII. — Nola oraidanik behar dugun, geroko begira egon gabe, ontasunean irautera eta perseberatzera enseiatu.

        Kap. XLVIII. — Nola ikhusirik ifernuko bidea den gaitzago parabisukoa baiño behar den gerotik gerora ibiltzea utzi.

        Kap. XLIX. — Nola parabisuko bidea den erraz.

        Kap. L. — Nola parabisuko bidea den errazago ifernukoa baiño.

        Kap. LI. — Nola ezten kofesatzea gerotik gerora luzatu behar.

        Kap. LII— Maiz kofesatzeaz, eta handik heldu den probetxuaz.

        Kap. LIII. — Nola gerotik gerora luzamendutan dabillanak egiten dioen bidegabe Iainkoari.

        Kap. LIV. — Nola luzamendutan gerotik gerora dabillanak, egiten derauen bidegabe aingiruei.

        Kap. LV. — Nola gerotik gerora luzamendutan dabillanak egiten derauen bidegabe, bere buruari, bere giristino lagunari, eta bai munduko bertze gauza guztiei ere.

        Kap. LVI. — Nola ifernuko penen konsideratzeak, behar dituen, gerotik gerora ibiltzeko luzamenduak laburtu.

        Kap. LVII. — Bekhatoreak ifernuan izanen duen bigarren,,penaz eta gaztiguaz, zein deitzen baita «poena sensus»: sensuaren pena.

        Kap. LVIII. — Nola ifernuan daudenek eztuten handik ilkitzeko esperantzarik.

        Kap. LIX. — Ea zergatik hain denbora aphurrean eta laburrean egiten den bekhatuari, emaiten zaikan hain gaztigu handia, luzea eta sekulakoa.

        Kap. LX. — Zergatik Iainko miserikordiosak denboraren buruan bedere ezterauen ifernuan daudenei barkhatzen?

FINIS

 

aurrekoa