BETI GOITI
Huna huna Salbatore! Soinu eta lore!
Min guzien gatik ere, piztu behar gare;
Huna Salbatore.
Zabal zaitezte, loreak, gorri eta ori.
Argi zaitezte, jendeak: beha doan Hari.
Beha: zuen min guziak zeru-ke iduri...
Beha: zuen min guziak zeru-ke iduri...
Huna huna Salbatore! Soinu eta lore!
Min guzien gatik ere, piztu behar gare;
Huna Salbatore.
Etsai-orroz eta kexuz ondatuak gaude;
Bainan bada zeru-alde nun nahitik bide.
Jaunari so, goazen oro; ez egon beldurti.
Bidez-bide, lohiz-lohi, goazen beti goiti!
Goazen beti, goazen goiti! Huna Salbatore...
2-6-49
|