GAZTE
Irakitan duk, gazte, zainetan odola,
Arbasoen ametsa hitan baitabila.
Lehengo itsas-gizon erne hok bezala
Hara orai euskal-suz nihun ehaukela.
Piztu zaik hezurretan lehengoen karra
Eta mendez mendeko euskaldun indarra.
Hertsiegi zaik orai hire euskal-lurra.
Piztu zaik urrunerat joateko beharra.
Pottoka bezein arin, zaintsu eta harro
Legeak, ohidurak trabak zaizkik oro.
Bazter zabalez gose, amets gaitzez bero
Bizi nahi haiz bizi nausi eta libro.
* * *
Lokarri gabe denik ez duk nihor nihun;
Ez bahaiz hitan libro, ezin izan urrun.
Goikoaren mintzoa bihotzean entzun:
Joan gero joan ameska, Jainko Jauna lagun.
...-56
|