SORROAK LEGUN
Bernadet artzain egon den
«Bartrez» herrixkan.
Soroak lagun, mendiak lano...
Bernadet zoan bidetik noa,
Xokoño hunek baitu oraino
Orai mende bat zuken goxoa.
Mendiak lano, mendiak elur...
Hau ardi usain, garbi usaina!
Hola zitaken hol-hola, segur,
Bernadet haurra ontu lur ona.
Sorro tartean etxe ardiak,
Artzain eliza heien erdian.
Galdu ditut han arrosariak
Galdu ta berritz bozik atxeman.
Bidea xuxen, sorroak legun...
Arrosariak eskuan goazen.
Mendiak elur, Jainkoa lagun,
Hola zen hola Lurderat jausten.
Bide gainetik mendiak elur,
Ardi joareak eta deusik ez.
Behere hartan ibaia kur kur,
Harrokak traban ezin jasanez.
Sorroak legun, mendiak lano...
Bernadet zoan bidetik noa,
Xokoño hunek baitu oraino
Haren denboran zuen goxoa.
Orotan bake, airetan sistu...
Harroka beltz bat bide ondoan:
Nork daki ez den hemen gelditu,
Mendieri so Lurderakoan.
Bide ondoan harroka beltza...
Nola Bernadet nago jarria:
Harek bezala banu bihotza,
Diotanean: Agur Maria.
Bartrezetik Lurderakoan
17-1-56
|