TTOTT
Orai hamar urte euskalzale guti zen; eta ziren bakarrak aho-handien irringarri.
Orai aldiz ba omen da ainitz eta ainitz.
Hobe! bainan kasu!
Ez izan euskalzale: kanpotarren xoratzeko eta heien sudur-mihier euskal-gozoen milikarazteko.
Ez izan euskalzale: bizpahiru besta-burutan, ttotta klikatzen den bezalatsu, euskaldungoa goraipatzeko; eta gero... tirrit...
Ez izan euskalzale: espantuz hantzeko ta zartatzeko: euskalduna harri ta urre dela eta bertzeak oro... Jondoni Petrik zangoz jo zuen hori...
Ez izan euskalzale: ametsetako lukainkez asetzeko eta euskaldungoa bilakarazteko trufatzailen bazka.
Ez izan euskalzale: kaskoinki, debruki, zozoki, soski, ala ttottki...
Izan euskalzale zuen zentzu guziaz, zuen izaite guziaz. Izan euskalzale betiereko argian eta Jainkoaren nahian.
Izan euskalzale: euskaldungoaren beiratzeko, euskalgoaren zabaltzeko eta euskal-arimaren aintzinarazteko Jaun Goikuak deitu alde.
9-9-48
|