HIKIMILI KLIK
Gizonak dohatsu dire eta ez dakite...
Bizia iragaiten zaiote, baso bat arno edaten den bezala: hikilimili klik.
Hasi orduko akabo. Eta gero pentsaketak: ai! zoin dohatsu nintzen gazte nintzelarik, zoin dohatsu jaz, zoin dohatsu atzo...
Eta egun?
Egun: atzoko urrikia; egun: biharko griƱa.
Balaki gizonak egungo egunean bizitzen!
Egungo egunak badu beti bere zorion-piska.
Atzokoak atzo. Biharkoak bihar. Egungo egunari hurrupa bere bozkario-xorta.
Egun bada iduzki, bada mendi, itsaso eta lur. Egun oro dabiltza Jainkoak nahi bezala. Egun bada gu baitan bizia, bada ere zerbeit gozo: kurutzearena bederen.
Egun zeru alde ari gare, egun Aita Zerukoa bere zorion osoan dago.
Nundik ez duke lurreko semeak, doi bat bederen, Aitaren zorionaz zorion?
11-9-47
|