MENDIZ BERTZALDEKO...
Aita Donostiari
Mendiz bertzaldeko Euskal-Herria
Ezin geiago zait xoragarria.
Badu bihotzeko Su pizgarria
Zainetan indarra, soan irria.
Alde huntako Euskal-Herria
Ez zait gutiago maitagarria.
Ez du bertzean den suzko-jauzia
Bainan bai: Goxoa eta Neurria.
Indarra eta sua ez ote dire
Denen pizgarriko iduzki-lore?
Goxoa, neurria ez ote dire
Zeru urdinaren soaren pare?
Bai, han bada neurri, bainan ez aski:
Ai, hotzik argitzen suak balaki!
Bai, hemen bada su, bainan ez aski:
Ai, zeruan beti balitz iduzki!
Su neurri-gabeak zoin maiz dituen
Gogoa, neurria ito-arazten!
Neurri su-gabeak zoin maiz dituen
Indarrak titiltzen, gogoa histen!
Hangoek balute suan neurria,
Guk aldiz baginu su pizgarria,
Mendiz bi aldetan zer Goiz-argia,
Salbu bailitake Euskal-Herria!
Eup! Euskaltzaleak, altxa burua
Erdal-espantuka utziz mundua.
Gainez gain elgarri eman eskua:
Pitz dakigun berritz elgarren sua.
Ez dabila izan, gure galgarri,
Lokarri gabeko bi Euskal-Herri,
Har elgarren ganik bai su, bai neurri;
Jos, euskal-indarka, denak elgarri!
...-56
|