LIRURI
Salbadore Mixelena
Arantzazukoari
Egina nion otoitz bat zeruko Amari
Liruri eta liruri menditik kantari,
Bihotz, barneko otoitz bat zeruko Amari.
«Euskal-lurreko arima beha zoin den eri...
Haren hil-hurren oihua liru bai liruri
Hel-araz zozu otoizka seme Jainkoari.»
Egina nion otoitz bat zeruko Amari
Liruri eta liruri.
«Zuri emana den baten bihotz zabalari
Behar lioke Jainkoak liru bai liruri
Goiko argi ta goiko su nasairik ixuri.»
Liruri eta liruri.
Bihotz barneko otoitz bat menditik kantari.
Entzun du, hara, entzun du nere otoitz hori.
Hara denen jaun zaudela liru bai liruri
Arantzatzuko gainetik fraide-pertsulari.
* * *
Mendiz bertzalde huntarik agur egun zuri:
Urrundik bainan biek bat liru bai liruri
Dugun Heria Jainkora otoitz-pertsuz ari.
Anaia, igan ta kanta denen xoragarri
Eta Jaunak gain batean liru bai liruri
Noizbeit gertaraz gaitzala besarka elgarri.
7-1-50
|