HIRUAK
Gela xokoan zauden hiruak, elgarri beha, elgarri irriz.
Aitamak ukurtuak haurraren begietarat, haurra dena begi aitameri kantuz: «Atta, atta... ama, ama-ma...»
Eta biak bozez ta kontentuz elgarri beha zauden ixilik... eta... hiruak bat ziren.
Trinitatea, hitz ilunbetsua, bainan horra zer den Trinitatea: hiruak bat, hiruak hain tinki, hain amultsuki, hain osoki bat, nun ez baitute bihotz bat eta izaite bat baizik.
Aita ahal guzizkoa izaki-ta, munduak eta munduak egin diozka Semeari eta izar bezenbat seme-lagun.
Trinitatea...! Gogoak ezin errana, bihotzak sentitzen du...
Aitarekin bizi-emaile, lan-egile zaiztenak,
Semearekin esker bihurtzen, otoitz egiten ala pairatzen duzuenak,
Izpirituarekin maitez maite duzuenak, egon, zoratuak, zeru-alderat beha:
«Oi Trinitate Saindu Saindua!...»
29-5-47
|