OMIASAINDU
Furfura furfuri furfurian
Dantzan dabil, dantzan doa,
Zirimolan, Hegoa...
Furfura furfuri furfurian.
Aipa egun, euskal-lurra, hire saindu ixilak
Etxe kaxko apal hoitan saindutuak eta hilak.
Heien hatsa, hats beroa, burrunbaka zabilak:
Bozkarioz bozkaria, jo eta jo ezkilak.
Furfura furfuri furfurian
Dantzan dabil, dantzan doa,
Zirimolan, Hegoa...
Furfura furfuri furfurian.
Euskal-etxe dohatsuak, kanta zeru aldera.
Heiek hortxet zabilaten oraikoen lan bera:
Arrats oroz jiten ziren behiteian deiztera,
Guk bezala egin dute sukaldean baxera...
Furfurifa furfurifi furfurifarian
Haitz-osto, errauts eta lanoak
Oro doatza Hegoak...
Furfurifa furfurifi furfurifarian.
Zerukoak, gure deia zuen ganat doala,
Gure baita zuek utzi min eta lan ixila.
Min-galernen furfurian, haitz-ostoak bezala,
Zuen hatsak denak oro zerurat bil gaitzala.
Furfuri-fara furfuri-firi furfuri-firi-farian
Mendigainetan, haitzpe artetan iratze buru xoroak
Dantz-errabian, furfurifian baderabiltza Hegoak...
Furfuri-fara furfuri-firi furfuri-firi-farian.
Omiasainduz gauerakoan gogotik nago mendian,
Euskal-arima handik sumatzen euskal-lurren furfurian:
«Izan dezagun denek sineste gure baitan den grazian,
Barnean jada ereina zaikun betiereko Lorian.»
21-10-48
|