GAU OTOITZ
Gazte bat joan...
Gau otoitz luzen ondoko ezin lokartu luzean
Gaur, lo jale, banituen nigar hipak bihotzean.
Usaian ezti-eztiki lokartzen naiz berehala
Eta goiko arimekin ametsetan banabila.
Gau-otoitz luzen ondotik ezin lokartu luzean
Dena nigar, dena hipa zu zintudan bihotzean.
Zu nigarrez joan zarena eskainirik zure mina
Ainitzek izan dezaten zuk zinuen zoriona.
Gau-otoitz luzen ondoko ezin lokartu luzean
Gaur lo jale, banituen nigar hipak bihotzean.
Zure arima nerean ilabete luze-luzez
Moldatu dut, sustatu dut hitzaldi eta otoitzez.
Gau-otoitz luzen ondoko ezin lokartu luzean
Zu hain tanpez joan zarena, zu zintudan bihotzean.
Jaunak eta nere griƱek moldatu saindu gaztea
Zoazi, ahantz oro eta... har Jaunak nahi bidea.
Gau-otoitz luzen ondoko ezin lokartu luzean
Ezin ahantzi arima zu zintudan bihotzean.
Zoazi beti, zoazi goiti, zoazi Jainkoari buruz
Bihotz osoz eta kantuz.
20-1-52
|