OI ARGIZ ARGI...
Ā«Bazterretik bazterreratĀ»
Oi Argiz argi joaten gintuen jaun Goikoaren hegala!
Nork nehoiz maita, Jainkoak nitan maite zintuen bezala!
Orroit, bertzela bainan segurki, beti zuri so dagola
Jainkoak nitan ixuri zuen Amodiozko itzala.
Atzo jakin dut eri zaudela eta, ni beldur, nigartsu;
Nahi dauzkitzut beraz igorri bihotz barneko bi pertsu.
Jainko maiteak ixur dezala zutan zorion eta su,
Kexuez minez Kristorekin bat, izan zaitezen dohatsu.
Hemengo minak betiereko uzta nasaien hazia.
Egunak jiten, egunak joaten... Molda zeruko Tokia.
Ohetik eman euskal-kantuak, jauz-araz goiko irria.
His qui diligunt Deum in bonum cooperantur omnia.
5-11-56
|