NOIZ OTE?
Noiz ote, otez-ote, noiz joanen gare ote
Gainez-gain otez-ote?
Biak su, biak odol, noiz joanen gare ote
Hegoak joan ostoak bil-ta-bildu arte?
Haiz-hego, haitz-osto... Zato, Matai, zato:
Goazen arrai, goazen anai, goazen ostoz osto.
Haiz-hego, haitz-osto... Goazen larrez goiti
Ostoz-osto goazen eta... dugun Haitza bezti.
Noiz ote, otez-ote, noiz joanen gare ote
Gainez-gain otez-ote?
Biak su, biak odol, noiz joanen gare ote
Hegoak joan ostoak bil-ta-bildu arte?
Haiz-hego, haitz-osto... Ez gaiten hain zoro:
Nola eta nork bil ote haitz-ostoak oro?
Haiz-hego, haitz-osto... Goazen larrez goiti
Lanoz-lano joanez dugun... lurra Jainkoz busti.
Noiz ote, otez-ote, noiz joanen gare ote
Gainez-gain otez-ote?
Biak su, biak odol, noiz joanen gare ote
Lanoez goitiko Jaun hartarat arte?
* * *
Ez du soinurik, ez du jauzirik
Nihor pitz-arazi
Ez du elerik, ez du kanturik
Haitzik lorarazi.
Egin intzire, egin irrintzin
Haitza dadin bizi.
Egin lan, egin oihu, egin otoitz gurekin
Lurra dadin Jainkoz busti.
Egin dei, egin indar, egin auhen gurekin
Haitza dadin lorez bezti;
Eta orai, eta gero eta beti
Sor diten sor haitz-ostoak
Eta orai, eta gero eta beti
Haz ditzan haz haitz-erroak
Negu-gabeko, nausi-gabeko, neuri-gabeko
Amodioaren Amodioak.
30-1-51
|