LANO-MIHISE
Lekarotzerakoan
Lano-mihise zurien petik
Goizeko horman jalia,
Dirdiran eta dardaran dabil
Iduzki begi gorria...
Eta ni jada elur bidetan
Banoa bizi-bizia,
Banoa jada ezpainetarat
Bihotz-kantua jauzia,
Sarri baitzitut besarkatuko,
Ene Aita Donostia.
Horma urtu-ta zer iduzkia,
Zer zeruaren garbia!
Adio minak eta kexuak
Oi bihotzeko irria!
Euskal-Herrian bada ilunbe
bai eta itsuskeria
Bainan, zortziko bezein pizgarri
lo-kantu bezein eztia,
Hor zaitugu, zu, euskalgoen zain,
Ene Aita Donostia.
Baduzu adin, baduzu bixar
Eta kaputxin jauntzia;
Ni gaztea naiz, bixarrik ez dut,
Beloken doat bizia.
Halarik ere zoin den berdina
Gu bien barne grazia:
Zuk bildu airek naute ontua
Pertsuka has-arazia.
Iratzeder-ren eskerrak onar,
Ene Aita Donostia.
20-2-56
(Ikus: Gure Herria
1960, p. 353-371).
|