 |
Bortz urte aitagaiekin egona
eta heien uzteko eguna etorria.
HEZURRETAN...
Hezurretan dut senditzen
zuen amodioa,
Otoiz orotan ikusten
zuen bakotxen soa:
Gu arteko batasuna
bain zen oso osoa,
Hain ginuen-ta gozatzen
elgar maitez Jainkoa!
Jainkoan zintuzten maite
bainan zin zinez maite...
Oi ene bihotz barnea
pertsu pleinuz ar zaite:
Itsasotara bat pertsu
hekien maitez bete,
Anaien minaren mina
doi bat eztitu arte...
Ez... Ixil, ene bihotza:
ez aipa zure mina.
Anaiez orroit, ez egon
pertsu sukarrak jana:
Heien maitez ahantz oro
eta beha aintzina,
Hetarik behex maitatuz
hetan maitatu... Jauna.
14-6-46
|
 |