 |
NAPAR GUZIEK
Napar guziek dutela
Javier-en bihotz zabaia,
Guziek harek bezala
Bihotzetik diotela:
Euskara dut Euskara
Nik ene mintzaira.
Zu baitan da, Naparroa,
Sortua euskal-mintzoa.
Zu baitan du, Naparroa,
Euskarak bere geroa.
Maiz ibili naiz Baztanen
Zoin dutan nik hor gozatzen...
Bainan noiz dute Iruñen
Napar guziek erranen?
Euskara dut Euskara
Nik ene mintzaira.
Naparrak erdaraz ari
Castillanoak iduri...
Hain baita hori mingarri
Erran oihuka deneri:
Euskara dut Euskara
Nik ene mintzaira.
Jaun gazte bat Iruñarra
Etorri zait gaur bidera
«No, yo no sé el Euzkera:
Mi hijo lo aprenderá.»
Iruñetik itzultzean,
Pertsuz nabil otoitzean:
«Oi! beren euskal-mintzoan
Mintza diten Naparroan.»
8-1-1957
Iruñetik Baztanerat
AIREA: Otoizlari - 10.
|
 |