www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

18. YOKOAREN-GANEKO IKASBIDEA

 

(B, 56-59. or.)

 

        1. Yokoa ezta beste gauzarik, neure Kristiñauak, ezpabere kontratu, edo artu-emon bat, zeinetan iminten daben yokolariak bere diru edo gauzea galduteko arrisguan, beste yokolarien dirua berea egiteko usteagaz. Yokoa bereanez ezta pekatu, baia edonos izan leiteke, ta bear bada mortala bere, baita pekatu askoren sustraia ta etorburua. Yokoak pekatu ez izaiteko asko bear dituz, baia bearrenak dira: lelengo, yokoan emoiten dan denporea izan ezteila bakotxak bere (estaduko edo) bizimoduko egin bearrak ondo egiteko, edo yakin bear dituzanak ikasteko bear leukeana, bakarrik artuten dala yokoa nosik bein zerbaist dibertidutearren gero gogo geiagogaz bearretan sartuteko (bearretara biurtuteko). Eta alan pekatu egin daroe arako Konfesore, Letradu, Mediku, Barberu edo Zirujau, eta beste onango askok euren ofizioko gauzaak ondo yakiteko obligazino estu estua daukela eurai datorkioezan gauzaak ondo ikasteko, bear dabeen, denporea, yokoan emoiten dabeenak. Beronexegaitik egiten dabe bere pekatu arako Juez, Guraso, Ugezaba eta iñoen ardurea daukeenak, eurak ondo yagoteko, eurak nondi nora, ta zelan dabiltzezan yakiteko, eurai ondo begiratuteko, eta eurai doktrinea ondo frakasteko ondo ta ondo bear leukeen denporea yokoan igaroten dabeenak. Bigarrengo, yokoa pekatu ez izaiteko bear da yokoagaz iñori bere eskandalurik ez emon, ez pekatu egiteko erarik edo biderik. Eta orregaitik pekatu egiten dabe arako guraso, eta ugazaba (bai eta beste askok bere) euren yoko larregiaz eta astegunetan bere onetan egonagaz, euren seme-alabai, ogitukoai, edo beste edozeineri exenplu txarra, eta erakuste deungea emoiten deutsenak. Zegaitik ze, zer urtengo dabe onelangoen seme-alaba ta ogitukoak eurak lango arpel-onzi ta yokolari galdu batzuk (baxen) ezpada? A zeinbat onelango, yente asko galduteko direanak, ikusten direan nai astegun, nai yaiegunetan ortik antxina, etxerik etxe, ta okelurik okelu; dendarik denda ta basterrik baster yokoan ordu osoetan; ori, barriz, eskupulu bapere bagarik, eta begiratu bagarik emoiten dabeen exenplu txarrari, eta iminten dabeen zer esanari.

        2. Irugarrengo, yokoa pekatu ez izaiteko eztau izan bear pekaturen baterako bidea ta okasiñoa. Onen faltaz pekatu egiten dabe arako yakinik leenago bere yokoan iminten direan bakotxean, edo bai geienetan birao, añen, blasfemia, edo berba loi ta bear eztireanetan yausten direala, edo yokoa galtzean dabeenean aserratuten direala, orregaitik bere barrien barri yokoan asten direanak, bada iminten dira leen legez aserratuteko, añen ta birao egiteko pelleburu ta okasiñoan. Laugarrengo, yokoak pekatu ez izaiteko izan bear ez dau Elexa santako, edo Erreinuko legeak eragotzita daukeen yoko generoren bat: onen kontra egiten dabe arako noberen abilidadebako, ta etorri-bear utseko, edo, legeaak diñoena legez, fortunazko yokoetara egiten dabeenak. Esaterako dirautsazu besteari: urlia yokatu daigun bateko urrera erlegin bat, edo beste onango zuen aldetik zereginik eztaukeenak, kartaak ondo suertetea ta etortea baxen: ara emen non egin dozun pekatu, bada onetariko yokoak galarazota daukez ez bakarrik konzilio edo Elexako batzarraak, Inozenzio aita santu irugarrenak, eta beste Elexako lege askok, baita bere Españako atxinako ta gaurko eguneko legeak; eta ontsuengo Errege Dn. Karlos irugarrenak birriteko aldiz, eta barriro bere seme Dn. Karlos laugarrenak eragotzi dituez ezarririk guztizko kastigu andia onango yokolarien kontra; baita iragarri ta deklarau dabe eztituezala eurenak egiten modu onetan irabaziriko diruak eta biurtu edo errestituidu bear dituezala.

        3. Bostgarrengo, yokoa pekatu ez izaiteko gorde bear dira iminirik dagozan edo iminten direan legeak edo kondiziñoak; eta egin bear ezta tranpa ez engañurik. Onen kontra doaz eta egiten dabe pekatu arako karta ezaunakaz yokatuten dabeenak, edo karta geiagogaz, edo ixilik kartaren bat gorde edo artuagaz, bear dan baño tantu geiago eroaten dabeenak, besteari tantuak ixilik kentzean deutsezanak, eta onangoak, eta ez bakarrik egiten dabe oneek pekatu, baita bere dauke obligazino estua olan irabazia atsera biurtuteko. Seigarrengo, ezta yokatu bear legea permitietan dabeeneti ganera; eta alan kartetan ezin iños yokatu lei errealbiaz gora, eta arik aurreko irabazi guztia atsera emon bear da, leen esan doguzan legeak alan aginduten dabee-ta. Eta zeinbat onetariko ikusten ete da munduan? Zeinbat ikusten eztira bola lekuetan, eta etxe ta okeluetan yokatuten, eta trabesean iminten permitidurik dagoan baño geiago, begiratu bagarik euren arimai emoten dituezan eskandaluai, iminten dituezan zer-esanai, eta Juezak egin bear leukeena legez, ezarri al leioezan multai, eta emon al leioezan kastiguai. Aita, esango deust edonok, ezteutsat nik orregaz iñori kalterik egiten, bada galduten badot, neurea galduten dot. Nok esan deutsu ezteutsazula iñori kalterik egiten? Ez al da kaltea, baita guztietara zabalduten dan kaltea olango yoko eragotziakaz, eta permitidurik dagoan baxen geiago yokatuagaz emoiten dozun eskandalua, besteai bere orretarako emoiten deutsazun bidea, Errege ta beste Juezen agindu ta legea gitxitan eukitea, eta zure etsekoai emoiten deutsazu ernegu-aldia? Orrez ganean, nok engañau eta itsutu zaitu esateko zeurea dozula galduten dozuna? Esan egidazu, or yokoan eta trabesean iminten dozuzan lau, zortzi, amar, ogei edo beste errealak bear dozuz edo ez: bear badozuz zeure familia mantenietako, eurai ofizioren bat emoiteko, akomodetako, bear dan dezenziagaz erabilteko, zeure zorrak pagetako, zeure etxean yausi ze dedin obraren bat, edo zereginen bat egiteko, deungaro eroanik daukezuna biurtu, edo zor dozuna kitututeko, edo bear badozuz yokoan iminten dozuzan diruak beste onango gauzaren baterako, orduan eztira zeureak, aenak baxen, edo gura bozu zureak dozuz, baña iñori zor yakazanak, ta iñoenak izan bear direanak: besteak dauke diru orren zuzena, ta deretxoa, eta alan zara lapur bat besteena izan bear leukean diruagaz yokoan zabiltzalako. Bear ezpadozuz yokoko diruak lengo gauzetarako orduan bere ezin alan imini zinaiz, eta eztago zure eskuan edozein gauzatan emoitea, ze baukee noenak izan. Noenak, bada, Aita? Noenak? Pobreenak ta purgatorioko arima errukigarrienak. Zer diño, Aita, neuk neure izerdiagaz irabaziriko dirua edo gurasoak itxi deustezan ondasunak pobreenak izan bear dabeela? Bai leen esan dodana legez zeuk zeuretzat, zeure familiarentzat, edo zorrak pagetako bear ez izanik: ze Jesukristo berak ta ez bestek, diño Ebanjelio Santuan zeuk bear dozunez ganetikoa pobreai eta bear dabeenai emoiteko. Uste zenduan, bada, ontzat eroango eutsula Jaungoikoak gauza guztien yaubeak gastetea diruak yoko eta banidadeetan egonik pobretxu asko zer yan eztaukeela, ta gexori dagozanean oe bat non etxun eta salda puska bat zegaz egin eztaukeela? Erraturik eta itsuturik bizi zara bada alan uste izan badozu.

        4. Zazpigarrengo, yokoa pekatu ez izaiteko, bakotxari bere eskuan itxi bear yako nai yokatu nai ez; eta alan pekatu egin daroe arako gura ta gura-ez besteari yokatu eragiten deutsenak erregu larregiaz edo zemaiakaz yokoan iminten dituezanak, eta bestea engañetearren eztakielakoena eginik lelengeran galduten dabeenak bigarren yokoan asko geiago irabaztearren. Eta oneek ez bakarrik egiten dabe pekatu, baita bere atsera biurtu bear dabe pekatu mortalen bean irabazi dabeen guztia. Zortzigarrengo, yokoan ifinten dan diruak bereak izan bear dau, edo bai beintzat berak gastetako eskueskunea euki, esan gura dot, edo a dirua ezteiteala iñoena izan, edo diru atan ezteiala iñok euki deretxorik ez zer agindurik. Eta alan onen kontra egiten dabee pekatu arako seme-alaba gurasoen borondatearen kontra gurasoai arturiko diruagaz yokatuten dabeenak, yokora besteren bateri ostuagaz doazanak, edo dirua baleukeena legez dirubagarik yarten direanak, eta oneek pekatuaz osteian atsera emon bear dabe irabazi guztia. Bardin badakizu zeuk besteak daukan dirua ostua dala, edo ugazaba edo gurasoena dala, edo etxe-familia mantenietako bear dabena, pekatu egingo dozu agaz yokoan iminten bazara, ta ezin artu ziñaio, zeuk irabaziarren bere; baita, yokatu-torduan ezpazenkian besteen dirua iñoena zala, etzenduan pekaturik egin, baia irabazia biurtu bear deutsazu yaubeari, ez lagun yokolariari, baia oneek badauko iñondi zegaz pagau emon bear deutsu galdu ebana.

        5. Aror, neure Kristiñauak, yokoak pekatu ez izaiteko bear dituzan lagungarri yakinenak, eta euretatik atera zinaie nos dan, ta nos eztan pekatu. Baia, yokatuten da lagungarri ta leta guzti oneekaz? Gordetan dira Jaungoikoaren legea, eta Elexako ta Erreinuko lege eta aginduak, egiten diran yoko guztietan? A ze gitxi! Eta oraindiokoarren negargarriagoa dana, ze gitxik esaten dituezan konfesiñoan yokoko eskandaluak, tranpaak, biraoak, pekaturako bideak, ta deungaro irabaziak! Dakusguz etse asko ondaturik yokoagaitik; dakusguz, begiratu bagarik familia, zor eta pobreai, yokatuten dabeela edozein diru; trabesean iminten dituezala lau, zortzi, amar, eta ogei errealgiño, baita askotan geiago bere bai: dakusgu egiten dala yoko eragotzietara; yokatuten dala permitidurik dagoanen ganetik. Guztiok dakizue yokoan botetan direala biraoak, esaten direala berba garratz eta astunak, egiten direala yuramentu guzurrezkoak: guztiok dakizue yokotik datozala geienetan errieltaak, areriotasunak, ezin ikusiak, lapurretak, ordikeriak, eta beste ezin esan leizan gauza deunga asko. Baia, nor akusetan da gauza onen ganean? Nok begiratu egiten deutso yokoari pekatu askoren sustraigarriari legez? Nok artuten dau yokoa bear leitekeana legez, Jaungoikoa serbietako? Nok egin daroa bear litzatekean eskupulua yokoan galduten dan diru ta denporearen ganean? Nok atsera emoiten dituz yoko larregiaz, edo eragotzirik dagoanagaz, edo tranpakaz eroan dituzan diruak? A, neure Kristiñauak, ze zori-onekoa izango nitzatekean adietan emon al baneizuez yokotik datozan kalteak, egiten direan pekatuak, eta yatorkuzan zorigogorrak, au yakinik itxi dagioezuen ekandu gaisto orreri. Baia ez egizue uste izan nik onegaz esan gura dodala guztiz yokoari isteko; ez eguño yokatuteko: ez eztirautsuet nik orrenbeste; ze egia esateko, gurago neunke yaiegun arratsaldeetan Errosario santua esan ezkero, Besperak amaitu ezkero, ta beste, Yaiegunari datorkiozan gauzaak egin ezkero, gura neunke, diñot ostera bere, danza fiesta eta ibilera deungai itxirik mutilak mutilakaz, gizonak gizonakaz, andrak euren artean dibertidutearren Abe-Maria bat edo beste, edo lauzirilaumarai yokatuko bazendue: bada yokoa bear dan moduan aldian bein arturik izan leiteke Jaungoikoa serbietako, arnasa apur bat artuta gero lengo bearretara ta norberen zereginetara indar eta enda geiagogaz biurtuteko. Nik esan gura dodana da alde egin daizuela Jaungoikoaren ofensea dagoan yoko egiten direanetatik, eta begiratu daizuela zelangoak izan direan orain artean zuen yokoak, ze ameneko eukiko dozue eurakgaitik zer emon Jaungoikoari kontu estua, baita bere euki zinai zer egin errestituziñoren bat, eta iñoren gauzea atsera emon bearra: Eta alan itandu konfesore yakitun arima-zale danari zer egin bear dozuen yokoko irabazien ganean.

 

aurrekoa hurrengoa