www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

13. LOIKERIAREN GANEKO IKAS-BIDEA

 

(B, 46-50. or.)

 

        1. S. Paulo Apostoluak diño ze, deungaak Jaungoikoaren erreinua gozaduko eztabela, ez aragizko pekatuak egiten dituezanak nai libreak izan nai ezkonduak; ezta beste loikeria lotsagarrizkoetan dabiltzezanak bere. Pekatu auxe da geien gortuten dabena Kristiñaua, ez enzuteko Jaunaren deia; eztau bestek ainbeste itsututen, eta alan itsumendi onegaz doaz infernuetara Kristiñau asko baño geiago. Orregaitik gura neunke onen ganean berba egin. Bakit nik eztana erraz bear dan legez azaldutea, ta argian imintea pelleburuz betea dana. Aingeru baten garbitasuna bear neunke ez loituteko nagoan leku santu au, eta alan pozik itxiko neunskio ezer esan bagarik. Baia yakinik beste aldetik Demoniñoak, arrañak sare bategaz legetxe, artuten dituzala Kristiñauak pekatu onexegaz, eneunke itxi gura zer edo zer esan bagarik; uste dodala Jaungoikoak iminiko dituzala bear direan berbaak, garbiro adietan emoiteko pekatu loi, atsitu ta infernuko kiratsez beteriko au. Enas geratuko pekatu andi andi ta yakinetan; ze onangoak guztiak ezagututen dituez; ezpabere arako askok ta askok ainzakozat artuten eztituezanetan, zelangoak direan pensamentu loiak, berba zikinak, ebilera pelleburuzkoak, lagun deungaak eta alan.

        2. Lelengo bada egiten dabe pekatu mortala pensamentuz, gauza loiak euren guraz gogoan darabiltzenak. Gauza loia buruak emoitea ezta pekatu, ze au eztago geugan, edo gure eskuan. Pekatua, bada, dago pensamentu loia igarrita bertatik kentzeako alegina ez egitean, edo norberen guraz gogoan erabiltean. Esaterako: egin zenduan nosbaist aragizko pekatu bat; etorten yatsu burura orduan euki zenduan gustu zitela; bada pensamentu au asmau orduko kentzera egiten badozu, eztago pekaturik; baia kendu bearrean, aurrera bazoaz, gustu artuten dozula, edo gauza aren ganean pensetan bazagoz zeure guraz, ya pekatu mortala egin dozu; baita arpel izango da pekatu egiteko gogorik ez eukitea, ze atan egotea bera uts utsik asko da pekatu izaiteko. Ara emen irudi eder bat, diñodana ulertuteko. Bazagoze subete baten lau edo bost lagun berotuten, ta alangoren baten, beingoan yagiten da bat ta diño: ene! emen zer edo zer erretan da; erre usaña data. Zu ta besteak bere beingoan zutunduten zaree, eta begiratu bere bai ea noena dan erretan dan yaztekoa, baita zorionean zegaitik etzan zeurea izango. Zuk orduan berpertatik amatetan badozu, edo amatetako alegina egiten badozu, ezin lei iñok zure erru imini erre dana; baia amatau bearrean bazagoz mamo eginik erretan danari adi, arik aurre zurea da erretan danaren errua. Bada beste onen beste yazoten da pensamentu ta tentaziño loiagaz bere. Buruak emoten deutsu bear eztan gauzea, edo Diabruak putz emonda, biztuten da zure biotzean akordu loiaren sua: oraindokoanen ezta pekatu; au ezta, zure yaztekoan yausten dan txingana baxen; oraindio ezteutsazu leku emon, eta S. Agustinek diñoandi, eztago pekaturik noberen borondatea bagarik, eta igarrita bertatik botatera egiten badozu edo biotza Jaungoikoagana ezegiagaz, edo Ama Birjinearen laguntasuna ta grazia eskatuagaz, edo beste onango gauzaren bat eginagaz, garbi izango dozu zure burua. Baia bein asmau ezkero zer dan gauzea, atantxe bazagoz apurtxu baten baño ezpada bere, egin bagarik alegina zeuganik uxatu, ta kentzeako, ya egin dozu pekatu mortala, eta zeinbat eta geiago zagozan atan atsera ta aurra [sic], ainbat andiagoa izango da egiten dozun bekatua.

        3. Baia esango deustazu: Aita, apurtxu baten baño ezta izan; ze gero enezadu neuntsan Ama Birjineari, eta egin neban kendutera. Bai nai, neure Kristiñauak; apur apur bat da asko onen ganean pekatu mortala egiteko. Ondo da gero bere alegina egitea pensamentu loia kenduteko; baia bein danik bein egin zenduan pekatua zeure guraz egon bazinean pensetan gauza loian, memento baten baxen ezpazan bere. Aita, eneunkan gauza txarrik egiteko asmurik. Etzaiteze engañau, Kristiñauak. Pensamentu loia pekatu mortala izaiteko, ezta egin gura bear buruan dagoan gauzea. Adituko dozue zerbait irudi onexegaz: Zoaz denda batera, non dagozan gauza guztiz ederrak; ifinten zara eurai begira ezer erosteko gogo bagarik; baia gustetan yatsu ikustea, eta zagoz guztiz pozik eurai adi. Itanduko baleutsue zer egiten dozun, eranzungo zeunke, begiai gustu emon. Onenbeste, bada, da pensamentu loiagaz yazoten dana: ezta egin gura gauzea, baia gustu emoiten yako norberen buruari gogoan erabiliagaz, eta auxe uts utsik, ta bera bakarrik da pekatu mortala. Beste pekatu egiteko modua, baita lengoa baxen deungagoa da aragizko pekatua egin gura danean, zer edo zergaitik egiten ezpada bere. Kontu egizue ikusten dozuela erromeria baten neskatilla edo gizon gazte eder bat. Bera ikusiagaz sartzean yatzue pekatu egin gurea; baia edo galdurik geratuteko bildurrak, edo lotsa zareelako berba egiten, edo beste alango gauzaren batek galarazoten deutsue gauza zantarra egiten. Bada auxe gurari edo gogo txar au bera berez ta beste bagarik da pekatu mortala, ze J.K.k diñoanez, iminten dituzanak begiak andreagan pekatu egiteko asmuagaz, ya egin eban pekatu bere biotzean. Baia pekatu egingo leukealakoa buruak emoitea, noberen erruz eztanean, eta laster botetara eginik, ezta pekatu.

        4. Baia kontu, Kristiñauak, diñodanagaz; noberen erru bagarik izan bear dau, ze osterantxean pekatu mortala izango da. Askok eta askok esan daroe eztabeela pekatu egin gura; baia eztituez itxi gura urlia edo urleziagazko berba aldiak, amurruturik dagoz beragaz egoteko al daien guztian, berbaz dagozanean sentietan dabe euren biotzean infernuko su edo berotasun zorigogorreko bat, zeinek erretan dituzan azurretaragiño, eta orregaitik bere eztaude alangoetatik urrun egin gura; baita esaten yakenean alde egiteko onango ondabideetatik, bertatik eranzun daroe: Aita, eztogu iños gauza deungarik egin. Zer da kanpotik egin ez arren, zuen biotza infernu bat eginik badago? Askok uste dabe ze, eztagoala aragizko pekaturik, obrazkoa ez izanik; baia yakin bear dabe ze, egin gurea, ta gogoan gauza loia erabiltea, egiteko asmurik izan ezagaitik, bardin pekatu mortala direala.

        5. Berbaz bere egiten dabe pekatu mortala arako berba loi eta zikinak esaten dituezanak, bearrean dagozanean, alkarren artean berbetan, ta bigiretan yazo oi dana legez. Solo baten badagoz, askok eztakie berba loiak eta arinak baño esaten; eta bear bada, deungeen dana agura buru zuriak. Oneek gazteen berba deungaak galaazo bearrean, eurak aurrengo izan oi dira, yente guztien begiak idigiten dituezala. Esango deuste benturaz onelangoak: Aita, txantxetan esan oi duguz, Zer deutso? berba loiak badira pekatu mortala da. Zer dakizu zuk berba loi orrek zer egingo daben bestearen biotzean? Bear bada leku emongo deutso zure berbea dala medio datorkion pensamentu loiari; baita esku artu lei aurreranzean pekatu andiagoetan yausi-eiteko. Txantxan diñozu dala. Bai orretan ze, txantxa ona da. Infernura bazoaze, bardin bardin izango da nai benetan, nai txantxetan yoan. Aita, eztaukaguz pekatutzat orrelango berbaak. Ainbat okerrago: bada agiri da zuen biotza ta aoa dagozana ekandu orregaz atsiturik. Baia, zelan esan ziñaike eztaukazuezala pekatutzat? Esan egidazue, olango konbersaziño loian zagozela elduten bada Sazerdote, Abade, Ugazaba, guraso edo beste errespetozko personaren bat, etzare bertatik ixilduten? Eta berbaikune orretan dagoan batek ikusten badau esandaniko personaren bat, eztau bertatik esaten: Ixi, urlia dator-ta? Eta onelango personaren batek enzuten badituz zuen berbaak, etzare lotsatuten? Egia da, Bai, Jauna, esango deustazue. Bada deungetzat ezpadaukazuez, zetako ixilduten zare? Zetako lotsatuten zare? Gauza ona balitz diñozuen ori, etzinatekez ixilduko; ezpaleuke berba orreek gauza deungarik etzinatekez lotsatuko; eta alan ezin sinistu leikezue eztaukazuezala pekatutzat.

        6. Egiten dabe pekatu mortala arako neguko gaubeetan kontu loi eta ipuin ez garbiak kontetan dituezanak, guztiz bere bada euren umeen aurrean, edo eurak dantzuela, pintetan daudeela gauza deungea al daien ondoen, obato aitu, ta ulertu daien esan gura dabeena. Aita, barre egiteko, eta denporea emoiteko baxen eztoguz esaten kontu edo ipuin orreek. Ondo: eta, non da zuek artuten dozuen gustu zitala, eta besteak egiten dabeen algarea, arako gauzarik loiena kontetan dan orduan? Denporea ez euskun emon Jaungoikoak modu orretan igaroiteko. Zerbait kontadu gura badozue, eztira falta santuen bizitzak, edo beste kontu garbiren batzuk. Doktrinea irakurten, edo itanduten bazengoze bardin bardin igaroko zeunke denporea. Pekatu mortala egiten dabee arako kanta loiak maliziaz kantetan dituezanak, mutil gazte zoroak, eta neska gangar buru arinak kantetan dituezana legez, guztiz bere basterretan baturik danzan egiten dabeenean, kanta loien soñuan, guztiak edo geienak barre egiten dabeela gauza loiena kantetan danean. Aita, eztaukat nik orrelango berbeetan intenziñoe deungarik: esan esan baxen ezta izaiten Kristiñauak, asko daki Demoniñoak, eta alan asko ta askotan, berak ezin dabena, logretan dau berba oneek esateko ekandua daukanen bitartez. Asten da Demoniñoa norbaist tentetan pekatu loirako; baia ezin dau berez goitu edo benzidu, aurkituten dau ekandu zitel au daukan personea, batzainduten da, bada, beste batzukaz; esaten dau batek berba arin edo barre eragiteko bat, eranzuten dau besteak beste bat, asten dira guztiak barreka; aurrera doa infernuko berbaikunea, eta aurrerago eta loiago ta gozoago. Lelengoan lotsa apur bat beegoan; baia ikusirik guztiak dagozala modu batekoak, besteak baño gitxiago ez izaitearren, eurakaz bat egiten da; eta aror non Demoniñoak zure bitartez alkanzadu daben, berak ezin ebana. Pekatu mortala egiten dabe mutil eta neskatillak, arako alkarregaz batzaindu ezkero, esaten dituezanean amudiozko berbaak, eta siñu zitai batzuk alkarreri egiten dituezanean. Eta ez bakarrik pekatu mortala egiten dabe esaten dituezanak, baita bere guztuz enzuten dagozanak, alde egiten ezpadira leku atatik. Eta oraindio bere pekatu andiagoa egingo dabe ugazaba, guraso, eta besteen ganean eskua daukeenak, galarazo, eta ixilduten ezpadituez onango miñ infernukoak. Onexek dira berbeagaz egiten direan pekatu mortalak.

        7. Guztiz asko dira beste modutako pekatuak, ta pekatu bide ta pelleburuak. Pekatu mortala egiten dabe arako mutil eta neskatillak alkarregaz adiskidetasuna artu ezkero, alkar bagarik egon ezin direanak, batak besteagaz gura dabeen lizenzia artuten dabeela; alkarregaz fiestetara, alkarregaz meriendetara, alkarregaz berba-aldi luzeetan, eta al badagie leku eskutuetan, eta bakarrean. Jauna, eztogu gauza deungarik egiten. Eztakit, neure Kristiñauak, engañadurik eztagozen. Mutil gazte bat neskatilla bategaz berbaz denpora luzean egon, yan ondo, edan obeto, eta, ez euki pensamentu deungarik, ez egin mobimenturik, ez euki ilanezarik? Miraari andia da ori. Jauna, adiskideak gara, eta asko gura deutsagu alkarreri. Uxela adiskideak ezpazine, pelleburu gitxiago eukiko zeunke. Aikarreri esan deutsazue asko gura deutsazuela, ezin alkar bagarik egon zaree, ezin alkarreganik alde egin dozue, alkarregaz zagozenean asmetan dozue zuen erraietan infernuko su ikaragarrizko bat, zeinek kiskildu ta erretan zaituezan, eta, diñozu eztozuela gauza deungarik egiten? A kristiñauak, au Demoniñoaren itsumendi latsa da, ta bere tentaziño aserrea. Zabiltze, zabiltze orretan; batu zaiteze alkarregaz, eta denporeak esango dau zetan yoko dabeen zuen adiskidetasun orreek. Pekatu mortala egiten dabe arako mutil zoroak, bidean dabiltzezanean, topetan dituezan andra, edo neskatillai siñu, orakada, eta beste onelango gauzaak egiten deutsezanak, eskandalizetan dituezala begira dagozan guztiak. Pekatu mortala egiten dabe (kontu onegaz) arako erromerietara yoateko, alkar billatuten direan mutil, eta neskatillak, alkarregaz ibili, alkarregaz meriendau, bata besteagaz biurtuteko etxera; eta gaubaz, libreago ibiltearren, emen bota, an oratu, orain yo, gero ukutu, eta geroago ta laztanago. Eneunke, Kristiñauak, larregi idigi gura askoren begiak; baia arriturik, mututurik, eta bildurrez ikara gogorrean geratuteko da, begiratutea zelan daukan aragiaren pekatuak gaurko egunean mundua. Eztau itxiten ez zarrik, ez gazterik, ez humerik, ez agurarik, ez mutilik, ez neskatillarik, ez ezkondurik, ez librerik.

        8. Auxe da Demoniñoak mundu guztitik zabaldu daben sarea. Pekatu au da infernuko ateak zabal zabal egin dituzana, eta infernua Kristiñauz bete dabena; eta alan deritxat sartu al bagintekez oraintxe infernuan, baita iminirik erdi erdian itanduko bageunskioe bertan dagozanai, ea zegaitik dagozan an, geienak eranzungo leuskegela, aragizko pekatuak gaitik. Ta orregaitarren bere, ze ardura artuten da pekatu onen bideetatik iñesi egiteko, ta okasiñoa kentzeako? A! zuek zabiltze galbide ta okasiño oneen atsean, danzarik danza, ta erromeriarik erromeria; guztia da apaindutea ondo zuen buruak, ta ameneko ostuagaz; guztia da adiskidetasuna, kanta loiak, eta munduan direan zorakeriak, eta orregaitik bere su andi onen erdian erre bagarik egon gura dozue. Enzun bada zer diñoian S. Jeronimo andiak bere burua gaitik: Nago ermu itsaltsu baten sarturik, nire yatekoa ezta besterik ogi utsa ta ura baxen (besterik); lur gogorra da nire oia, eztaukat nire gorputzean azur ta azal uts utsak baxen (besterik); beti nago gerra bizian neure aragiagaz, barauak, azoteak, oraziñoak, negarrak, zispuruak, gosea ta egarria dira neure betiko lagunak, onexekaz egiten dot alegiña gorputz makal au azpiratu ta agindupean eukiteko; eguño atseginik, poz-aldirik, ez olgurarik emoiten ezteutsadala, eta alanbere, beti dagokat aragi zitel au muker ta bere zitelkeriak egiten. Ezin sekula bere aiztu dodaz Erroman beñolan ikusi nituzan Damaak, eta onexekaz egiten deust gerra ikaragarrizko bat, pesamentu loi eta zikiñez betetan nabela. Baita zuek gura dozuen libertadeagaz ibilita, eztaukezue pensamentu loirik? Danzetan ibili, berba bigunak euki, berba-aldi luzeak, kiñuak, orakadak, eta garbi egon gura dozue pensamentuetan? Eztakit nok sinistu leikezuen; nik ez beintzat. Obetoago sinistuko neunke amuko zati bat erre-bagarik dagoala laba izio baten erdian, zuek infernuko su orregaz kiskildu bagarik baño. Jauna, bada ze erremedio garbi izaiteko? Ara S. Pablo Apk. emoiten deuskuna: iges egizue aragizko pekatuen bide guztietatik. Iges dantza, yolas, ta emakumeen berba-aldietatik. Bardin diño S. Agustin-ek, gura bo'zu ondo urten aragiak egiten deuskuzan burrukeetatik, iñesa artu bear dozu. Ara emen beste bat aragizko pekatuan yausi ez eiteko; onetarako kilia ta zale-iskia zeugan asmetan dozunean, gogora ekarri eikezuz iru berbatxu oneek: Orain, Gero, Iños. Orain il neinteke; Gero yatzi infernura; Iños andik urten ez. Baita emen aginetako min bat gau labur baten oztaz eroan al badot zelan eroango dot su bizian neure gorputz guztia erretan beti betiko? Ai Kristiñauak! odolez negar egitekoa da itsumendi arrigarri au. Egunean egunean ikusten dira eskandaluak, egunean egunean ikusten dira orakada loiak; eta konfesonariora bagoaz mundu guztia dagusku [sic] Demoniñoaren sare onetan yausirik; eta orregaitik bere eztau iñok gura galbideetatik ta pelleburuetatik iges egin. Eztaude sinistu gura yana, edana, danzea, erromeria, gauez berandu etortea, eta berba bigun eta labanak pelleburuak direala. Barre ta burlazar egiten deutse au dirautsenai. Eta orregaitik ez nas bildur esateko au Demoniñoaren itsumendia dala, eta beragaz daroazala infernuetara Kristiñau guztiz asko, non nos-edo-nos idigiko dituezan, belu bada bere, euren begiak, eta orduan ezagutuko dabe, baia probetxu baga, orain sinistu gura eztabeena. Orregaitik diño Jakintsu batek, idizkoak saltuka ta dantzan doazana legez kannizeriara [sic] edo beste illekura, baia bizitzea galtzeako, alantxe Kristiñau guztiz asko doazala danzan, ta saltuka infernuetara danza ta erromerietatik.

 

aurrekoa hurrengoa