www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. AOZKO KONFESIÑOAREN GANEKO
BERBA-ALDIA

 

(B, 103-107. or.)

 

        1. Konfesiño on bat egiteko laugarren bear dan gauzea da pekatu guztiak, batpere itxi bagarik, konfesetea. Konfesiñoa ezta beste gauzarik, ezpabere konfesoreari bere pekatu guztiak esatea baxen, beraganik artzeako euren absolbiziñoa, edo parkaziñoa. Ona izaiteko euki bear dituz lau gauza. Lelengo izan bear da humilia, edo humildea, au da eztira pekatuak esan bear ipuin, edo beste konturen bat esaten dana legez, ezpabere egin dituzan gatx andi eta kalte ikaragarrien parka-eskatuten dabenak legez. Edozeinek daki, badoa norbait beste baten, egin deutsazan, gatx eta kalte andien parka eskatutera, elduten dala lotsaz beterik, eta humildade guztizko bategaz. Zeinbat eta andiagoa dan personea, zeinbat eta aserreago dagoan beragaz, zeinbat eta andiagoak direan egin deutsazan gatx eta kalteak, ainbat eta humillago doa bere aurrera parka eskatuten. Begiratuizu, bada, non dirautzazuzan zeure pekatuak, eta zetarako akusetan zarean, eta auxe bakarrik asko izango da, humildade, bildur santu, eta lotsaz beterik zeure pekatuak konfesetako. Baia yakin bear dozu ze, Jaungoikoaren ordeko dagoala konfesorea, eta alan bere oñetara zoazanean, edo bere oñetan belauniko ifinten zareanean, Jaungoikoaren aurran iminten zareala, berari akusetan zaiakozala, berari dirautsuzala zure pekatuak. Bera dago zugaz guztiz irritu ta aserraturik, beragaz euki dozun lotsabakotasunagaitik; ze, zatitu, zauritu ta il deutsazu bere seme bakar ta maitea. Orregaitik zaukaz kondenadurik infernu batera. Konfesetan zareanean, bada, akusetan zatxakaz Jaunari berari, eta dirautsazu zeuk zatitu, birrindu, odolustu, eta il deutsazula bere seme bakar laztana, eta konfesiño au egiten dozu parka-eskatuagaz, ain aserre daukazun Jaungoiko oneri. Zelango humildade, zelango lotsa, zelango bildur santu eta deboziñoagaz esan bear ezteutsazuz bada zeure pekatuak Jaun oneri?

        2. Bigarrengo, izan bear da osoa: au da konzienzia zeatz aratu, ta esamina egin ezkero, konfesadu bear dira, burura ekarri ta gogoan dagozan, pekatu guztiak, bapere itxi bagarik, ziertuak ziertu legez, dudazkoak dudazkoak legez; eta alan gomuta yakin dozuzan pekatuetatik, bat bakarrik itxiten badozu lotsa, bildur, edo maliziaz, konfesiño deungea egingo dozu, eta etxatzu pekaturik parkatuko, eta Jaungoikoaren grazia artu bearrean, ikaragarrizko pekatu mortal bat egingo dozu. Orregaitik nosbeist itxi badozu pekatu mortalen bat konfesadu bagarik zeure erruz, edo guraz, gero konfesadu bearko dozuz, ez bakarrik konfesadu etzenduzanak, baita konfesadu dozuzanak bere. Esaterako: lau urtean euki dozu ixilik pekatu bat lotsaz; bada gura badozu parkatu dakizun pekatu ori, ez bakarrik konfesadu bearko dozu ixilik euki dozun... orixe, baita bere lau urte oneetan eginiko guztiak, leenago konfesadu arren bere; baita onezaz ostean egin dozuzan konfesiño, eta artu dozuzan komuniñoak. Baia konfesiño baten edo bestean itxi bazenduan pekatu bat lotsaz, eta gero aiztu baiatzun pekatu au zeure errubagarik, barriro gomuta dozunean pekatu au, eukiko dozu obligaziñoa konfesetako pekatu au, eta orduan edo konfesiño aetan eroan zenduzan pekatu guztiak bere, baia ez geroago eginak. Kontu daigun: Txikitxua zineala egin zenduan aragizko pekatu loi bat, eta konfesetan yoanik, itxi zenduan lotsen lotsaz. Igaro zan denporaren bat konfesetan yoan bagarik, eta aztu yatzun pekatu a. Igaro zirean urte batzuk; eta gero, edo sermoiren bat enzun zendualako, edo konfesoreak egin eutsun itaunde bategaitik, edo beste moduren baten, burura yatortzu pekatu a itxi zenduala lotsa edo bildurragaitik. Orain bada, ondo ondo begiratu eta konzienzia arakaturik, ziertu bazagoz etzenduala zeure erruz itxi konfesadu bagarik geroko konfesiñoetan, egin bear dozuna da, barriaztu arako konfesiñoak zeintzuetan zeure erruz edo lotsaz etzenduan konfesadu pekatu loia, eta eztaukazuz zer barrieztadu geroko konfesiñoak. Bardin esamina konzienziakoa egiten dozunean, edo konfesetara zoazanean, aiztuten baiatzu zer edo zer pekatu; eztago gero akordetan danean, zetan barriztadu orduan eginiko konfesiño guztia, asko da esatea azturiko pekatua bakarrik.

        3. Konfesiñoa osoa izaiteko, ezta asko esatea egin dan pekatu generoa, edo esatea sarri pekatu egin dabela urlia gauzatan: esango baleu legez: «akusetan nas sarri ostu dodala». Au ezta asko, diñot ostera bere: esan bear dozu zeinbat bider ostu dozun, zeinbat bider aserratu zarean, berba loiak esan, edo beste edozein bere bekatu mortal egin dozun; ezin badozu esan zeinbat bider, esan egizu gitxigora beera; au bere ezin badozu, zeinbat bider egunean, edo astean; eta au bere ezin badozu, euki dozun ekandua, eta zeinbat denporan iraun deutsun. Onezaz ostean, konfesadu bear dozuz, pekatuak daukazan zirkunstanzia eta lagungarriak, berez pekatu direanak. Esaterako: yo dozu Aita? Ezta asko esatea yo dot gizon bat; konfesadu bear dozu, yo neban Aita neurea. Egin dozu aragizko pekatu bat nebarreba, aide, ezkondu, edo boto kastidadekoa daukanagaz? Bada ezta asko esatea, egin dot aragizko pekatu bat; ezpabere esan bear dozu, zelango modukoagaz egin dozun, personea uzentadu bagarik, osterantxean zure konfesiñoa ezta prestu, osoa eztalako. Konfesadu bere bear dira pekatua andiago egiten dabeen lagungarri, albo edo zirkunstanziak. Kontu egizu: ostu dozuz eun dobloa; bada ondo konfesetako, etzara kontentadu bear esanagaz, ostu dot gauza grabe bat; esaizu, ostu dodaz eun dobloa, ze emen pekatu barririk ezpadago bere, guztiz da andiagoa, eta ondo da konfesoreak yakitea, zelango pekatua dan, datorkion penitenzia, eta erremedioa iminteko. Konfesadu bear dira bere uste okerragaz eginiko pekatuak. Kontu daigun: uste zenduan astegun baten yaieguna zala, eta zure nagitasunagaitik etzenduan meza entzun: gero barriz, yakin zendun etzala yaieguna; au bere konfesadu bear dozu, ze ezpazan bere pekatu astegun atan meza ez enzutea, zuk uste zenduan yaieguna zala, eta uste oker onegaz, egin zenduan bein-danik-bein pekatu mortala. Bardin da pekatu beniala baxen eztan gauzaren bat egiten badozu, baderitxazu pekatu mortala dala.

        4. Konfesoreak itanduten badeutsu, leenagoko konfesiñoetan euki bazenduan, orain konfesadu dozun, lezko pekaturik; zeinbat bider yausi zinean; ze pelleburutan egon zinean, leenago euki bazenduan ekandurik, edo beste onango gauzarik, artez artez eranzun bear deutsazu. Esaterako: Dirautsazu konfesoreari, bost edo sei bider euki dozuzala zeure aragian eskuka edo ukutu-aldi loiak. Itanduten deutsu konfesoreak, ea euki badozu leenagoko konfesiñoetan onelango pekaturik; zeinbat denpora dan pekatu au egiten abiau zineala; zeinbat bider yausi oi zinean aste edo il bakotxean, ze penitenzia imini eutsuen kunplidu bazenduzan penitenziak; oni guzti oneri, eta beste onango itauneai artez, ezerbere estaldu-bagarik eranzun bear deusezu. Askok eta askok onango gauzarik itanduten yakenean eranzuten daue, ori-guzti-ori konfesadurik daukat; igaro zan, zetako orain berriztetea? Bai nai. Konfesorea zure arimako medikua da, eta itaunde oneek egiten badeutsuz, da igarteko ze gatx modu daukazun, eta yakiteko zelango osasungarriak, ta erremedioak bear dozuzan, zu pekatuaren gatxetik aterateko: orregaitik gura badozu benetan mediku onek osatu zaizan, esan egiozuz zeatz zeatz buruan daukazuzan pekatu guztiak, bapere itxi bagarik, eta eranzun egiozu artez, egiten deutsuzan itaune edo pregunta guztietara, eta zure konfesiñoa osoa izango da.

        5. Irugarrengo, konfesiñoa izan bear da egiazkoa, au da, egia esan bear da, ezer bere ez geitu, ez gitxitu bagarik; bada guzurren bat badiño gauza grabean edo nagusian, leenagoko pekatuak parkatu bearrean beste barri bat egingo dau, pekatu yakinak esan bear dira yakinak legez, eta ezda-baida-koak, ezda-baida-koak legez, guztiak bakotxak beretzat uste dituzan moduan. Bada yakinik ziertu, pekatu bat egin dabela, badiño dudan eta bada-ezpadan dagoala, egin daben, ala ez, pekatu mortala egingo dau; eta bardin dudan dagoala egin ete dabenez, egintzat, edo ziertutzat konfesetan badau. Konfesiñoa ezta egiazkoa izango gitxitu edo geiagotuten bada, eta badiño direan baxen gitxiago edo geiago direala, ezta ondo konfesaduko. Kontu daigun. Esamina konzienziakoa egitorduan atera dozu kontu zortzi bider gorroto euki deutsazula lagunari, eta akusetan zara zazpi bider izan dala, etzara ondo konfesetan; eta bardin da badiñozu bedaratzi bider. Askok ta askok onetan uts egin daroe. Uste dabe eztala ezer, pekatu geiago esatea, diñoela; obago da geiago imintea, gitxiago baño: eta alan kontu ateraten badabe lau pekatu egin dituezala, bada ezpada esan daidazan sei direala. Au ezta konfesiño egiazkoa. Beste gauzarik litzateke ezpaleki ziertu zeinbat direan, eta dudan balego, amar ala amabi direan; orduan esan lei... eta esan bere bear dau amar edo amabi direala. Laugarrengo konfesiñoa izan bear da tolez, ta atxakia bagea. Izan bear da tolez bakoa; au da argi argi, eta klaru klarutan imini bear deutsazuez konfesoreari zeuen pekatuak, eta euren anditasun guztia ezagutu al dagian moduan, ibili bagarik kontu luze, eta ipuin moduak esaten, sinistu erazoteko Konfesoreari eztala, dan lango andia euren pekatua. Sinistu egidazue, askoren kontu luze, inguru, eta kontetan dituezan yoan-etorri luzeak, eztira pekatua estaldu, edo gitxienez txikituteko asmuak baxen. Egin deutsazu iñori biraorik? Euki deutsazu gorrotorik? Konfesadu eikezu, egin dozun biraoa, edo izan deutsazun gorrotoa, ibili bagarik atsera ta aurrera konteetan, ari egin deutsazuzan mesedeak, zugaz euki daben esker gaistoa, egin deutsun txarkeria, eta beste milla ipuin, konfesiñorako bear eztireanak. Egia da, esaten dabela: «yazo zan guztia esaten ezpadabe deritxeela, eztireala ondo konfesetan»: baia ezin au sinistu leioe; gora-beera oneek eztira beste gauzatarako, ezpabere eurak artzen dituezan asmuak sinistu erazo al baleioe konfesoreari euren pekatua eztala mortala, edo bada bere, ez ain andia, zein da leenengoan esan leikean, eta alan kontu luze onen sustraia da edo lotsea edo soberbia.

        6. Konfesiñoa izan bear da atxakiabagarikoa; au da: etxako besteri ezarri bear norberak eginiko pekatuen errua. Askoren konfesiñoak obeto dirurie, pekatu egin dabena ukatutea, ezen ez pekatuak akusetea edo konfesetea. Edozein bere pekaturako dauke atxakia, eta topetan dabe nori errua ezarri. «Jauna, diño emazteak, birao asko egin deutsadaz senarrari: baia, zer egingo dot? Ain da galdua, ain alperra, ain ardura gitxikoa ze, ezteust ezetan bere lagundu gura. Ain da ordia ze, irabazten daben guztia, doa tabernara, eta etsera datorrenean guztia da agirakea, errieltea, eta ameneko makilladea eta golpea. Nik al daidan guztia, ezta elduten neure umeai yaten emoiteko, eta euren aragi tristeak estalduteko. Onexek geien estututen nau, eta auxegaitik biraorik geienak ezarten deutsadaz. Nik beste senar modu bat baneuko, eneuke neure bizi guztian biraotxu bat-bere botako. Bator onen senarra; etxako oneri bere atxakiarik faltako. «Jauna, diño birao asko egin dodaz, baia, zer egingo dot? Daukat emazte bat, ain miñ luzekoa, ain irritua, ain jeniño zitalekoa ze, ezteust iñox bere bakean itxiten: beti beti dago oñoten. Tragutxu bat edan badot, guztia da agirakea; puskatxu bat beranduago bañoa etsera, guztia errebolbietan dau: egun guztian bearrean egon arren, deritxo alperrik nagoala; aora datorkion guztia esaten deust, arpela, ordia, galdua, ardura-bakoa. Berba astun oneekaz ernegarazoten deust; ze osterantxean elitzateke eguño nire aotik biraorik enzungo». Modu onetan edozein-bere pekaturi idoroten deutse atxakia, eta ez yakoe falta nori ezarri errua. Emazteak senarrari; Senarrak emazteari; Gurasoak umeari; umeak gurasoari; ugazabak otseiñari; otseiñak ugazabari; eta lagunak lagunari. Izan bedi pekatua borondate oso, guraari bete, eta iñok tentadu bagarik egina; bada orduan bere aurkituko dabe noren erru orduan bere aurkituko dabe noren erru imini, eta besterik ezin badau, esaten dabee Demoniñoak engañadu ninduan. Baia atxakia guzti oneek utsak diraz; pekatu egiten badogu, geuk gura dogulako egiten dogu, eta geuk gura ezpagendu, ez senar, ez emazte, ez guraso, ez seme, ez lagun, ez ugazaba, ez otsein, ez Demoniño, ez infernu guztia elitzatekez asko izango guri pekatu erazoteko. A balekie kristiñauak, ondo begiratuko baleude noen aurrean dagozan konfeseta-orduan, nori dirautsezan euren pekatuak, ez litzatekez ibiliko atxakia atsean, ez leuskioe besteri egotziko euren pekatuen errua. Yakin bear dozue, bada, ze Jaungoiko berberaren oñetan zagozela, eta onerixe dirautsuezala zeuen pekatuak. Jaun onek dakusaz zure biotzeko okelurik ezkutuenak, ezin arean ostendu zinaike bere begietatik, eta alan nai argi argi esan, nai atxakiakaz eskutadu dagizuzala, bardin dakusaz Jaun onek. Zer aurreratuten dozu, bada, gora-bera ta atxakia oneekaz? Ezer-bere-ez. Benturaz engañadu zinaike konfesorea, sinistu eragin zinaio, eztala zure pekatua dan baño andia, edo izanik mortala, beniala dala; baia ezin engañadu zinaike guztia dakusan Jaungoikoa. Egin zinaike, emon deizula konfesoreak, ondo konfesaduko bazina emongo leuskezun, absolbiziñoa, eta iminize daizula iminiko leuskezun penitenzia guztia. Baia, zer balio deutsu konfesorea engañaduagaz aterariko absolbiziño orrek, Jaungoikoak absolbidu ezik? Leen baxen deungago geratuten zara, ze lengo pekatuen ganera beste ikaragarrizko sakrilejio bat ezarriko dozu.

        7. Ai! neure Kristiñauak, bildur izaiteko da konfesiñora dakarzuezan inguru, eta atxakia oneek, ifinten dozuezala, pekatuen damutasun benetakorik eztaukazuelako eta pekatuetarik urte-iteko gogo edo guraari benetakorik eztaukazuelako. Gexorik bazagoz, eta medikuari deituten badeutsazu, artez artez, eta klaru esaten deutsazu zeure gatx edo gexoaren ganean dakizun guztia, eta inguru bagarik eranzuten deutsazu itanduten deutsun guztira. Gura badozu, bada, arimako osasun emoille konfesoreak osatu zagizan, klaru klaru, ta argiro esan bear deutsazu gexoaren asierea, eta dagizun ganekoa, eta artez artez eranzun bear dozu itanduten deutsun guztira; ze osterantxean ezin egiagaz esan zinaike gura dozula osatu dagizan. Beragana bazatoz da zure arimako geixoa osatu daizun. Onetarako emon bear deutsuz zure gexoari datozkiozan osasungarriak, eta agindu zer egin bear dozun, ez bakarrik osatuteko, baita bere geixo ostean osasuna yasoteko: eta au ezin leiteke zuk klaru klaru agertuten ezpadeutsazuz zure barruko gatx, eta pekaturik ezkutuenak. Au ez eginik, guztiz da erraz okerreko erremedioak emoitea, zeintzuk gatxa kendu bearrean, geiagotu leikezuen. Orregaitik estaldu edo gitxituten badozuz zeure pekatuak, ezin esan zinaike, gura dozula arimako osasuna. Konfesadu egizuz, bada, zeure pekatu guztiak bapere itxi bagarik, lotsa bagarik, inguru bagarik, atsera ta aurre bagarik, atxakia bagarik, ezaguturik Konfesoreak, esan deizun, eta irakatsi deizun zer egin bear dozun, modu onetan parkatu dakizuzan guztiak, eta biurtu etzaitezan ostera euretara. Modu onetan izango da ona zure konfesiñoa, kenduko dira ez bakarrik pekatuak, baita pekaturako bide edo pelleburuak bere, biziko zara Jaungoikoaren adiskidetasunean, eta ibilirik zeruko bide artezetik, elduko zara artutera Jaungoikoak benetako penitenzia egiten dabenentzako daukan saria. Alan izan deilla. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa