www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. JAUNGOIKOAREN LEGEKO [BIGARREN]
AGINDUAREN EDO YURAMENTUAREN
GANEKO IKASBIDEA

 

(B, 25-28. or.)

 

Non assumes nomen Dni. Dei tui in vanum,
nec enim habebit insontem Dns. eum
qui assumpserit nomen Dni. Dei sui frustra.
Exod. 20, v.7.

 

        1. Jaungoikoaren legeko bigarren mandamentuak aginduten deuskuna da Jaungoikoaren izen santua ez utsean artzea; edo bardin dana, yuramentu alperrekorik edo falsorik ez egitea. Yuramentua da esaten dan gauzearen egien ganean Jaungoikoa testigutzat ekartea. Modu askotan yuramentu egiten da: kurutzeari, justiziako zigor, txuzo edo beste ezaugarri edo señaleari mun eginagaz; Ebanjelio, kurutze, edo justiziako zigorrean eskua iminiagaz; esanagaz: yuramentu egiten deutsat Jaungoikoari, Trinidadeari, Jesukristori, eta alan. Da bere yuramentu testigutzat ekartea arako kriaturak, zeintzuetan argiago, edo klaruago agiri dan Jaunaren ontasun eta anditasuna; esango balitz legez: Ama Birjinea gaitik, zeruko Santuak gaitik, J.K.ren pasiñoa gaitik, zazpi Sakramentu, edo zerua gaitik. Baia au esaten bada arako gauzak gaitik zeintzuetan eztan ainbeste ezagututen, edo eztan ain argi agiri Jaungoikoaren guganako ontasuna, ezta yuramentu izango; esango balitz legez: eskuan daukadan ogiagaitik; auxe emen daukadana legez. Ezta yuramentu esatea: ementxe nagoana legez, Kristiñau nasana legez (edo como soy Cristiano), gizon prestu nasanez, neure konzienzian, bada itzkune oneetan ezta Jaungoikoa testigutzat ekarten. Beste esakune modu bat, guztiz sarri euki oi da aoan: ondo daki Jaungoikoak egia diñodana, edo guzurrik eztiñodana. Jaungoikoaren aurrean nago, eta daki zer diñodan, oneek dudazkoak dira. Esan gura badozu, ezin Jaungoikoaren yakituriaganik ezer eskutadu (ostendu) leitekeala, ezta yuramentu izango. Baia esan gura badozu, Jaungoikoa dakarzula, diñozun egiaren testigu, yuramentu izango da.

        2. Iru gauza (aurkitu) bear dira Yuramentuan, ona eta bear dan leezkoa izaiteko. Egia, arteztasun edo justizia, eta premiña, eginbear edo nezesidadea. Lenengo, egia; au da, ziur-ziur egon bear zara, diñozuna, diñozun moduan dala. Artuten deutsue yuramentu ea Domeka goxean Pedro elexan egon bazan, ala ez; bada yuramentu egiteko an egon zala, ziur ziur egon bear zara an egoala itanduten deutsuen denporan, bada dudan bazagoz begoan ala ez, pekatu mortala egingo dozu. Orregaitik yuramentu arzen danean, bakotxak esan bear dau gauzea berak dakian moduan; ziur dakiana, ziur; dudan dakiana, dudan; ikusia, ikusia legez, eta enzuna, enzuna legez, ezerbere gitxitu geiagotu (askotu) edo aldatu bagarik, bere gogoan, (memoria), edo ustean daukana legez; bada auxe da yuramentu egiagaz egitea. Esan gura dot yuramentuaren egia dago yuramentu egiten dabenak berak, bere memorian, edo ustean daukan moduan gauzea esatean, ez berez dana legez. Esaterako: itanduten deutsue, begoan ala ez Juan urlia egunetan yazo zan errieltan; zuk uste dozu ez egoala an, baia benetan bertan aurkitu zan. Zuk yuramentu egiten dozu etzala an aurkitu. Yuramentu au egiagaz da, bada zuk diñozuna, deretxazun moduan da. Bestera. Eritzun zeuri Juan errieltan ikusi zenduala, baia benetan ez egoan an: artzen deutzue yuramentu an begoan; eta zuk gatxen bat etorri ze dakion, yuramentu egiten dozu ez egoala; guzurrezkoa da yuramentu au, eta pekatu mortal; ze egia bazan bere, an ez egoana, etzan au zure eritxia, eta ezta zuk diñozuna zuri deritxazunagaz bardin.

        3. Ain da gauza bearra egia yuramentua ona eta pekatu bagea izaiteko ze, ezin iñondik bera bagarik egin leiteke, ezta dan gauzarik txikien, txikienen ganean bada bere; eta alan txantxetan, burlaz (barrez), edo yolasean bada bere, pekatu mortala izango da guzurragaz eginiko yuramentua. Eta alan ezta atxakia ona, guzurragaz yuramentu egiteko, etxakala iñori kalterik etorri, ze pekatu mortala izaiteko asko da guzurragaz izaitea. Jauna, zer egingo neban? Neure adiskide baten kontrakoa zan, eskatuten eusten yuramentua; mesede andiak deustaz eginik, berak eskatu eustan, arren enengiala salatu; eta banekian beste aldetik, nik guzurragaz yuramentu egiten ezpaneban, kalte guztiz ikaragarriak etorriko yakazala, eta bera ta bere etsea betiko galduko zala; bada sartuko ebeen presondegi edo karzela baten, edo betiko presidio batera botako ebeen, salduko eutsen eukan guztia, bere emazte ta umeak geratuko zirean kaleen erdian. Au ikusiak errukitu ninduan, eta nekiana legez etxakola iñori kalterik etorten nire yuramentutik, orrexegaitik uste izan neban enebala pekaturik egiten guzurrezko yuramentu agaz. Bai nai ez, neure K.ak. Bazenkie zuek guzurrezko yuramentu bat ez eginagaitik mundu guztia galdu, erre eta amaitu edo akabauko leitekeala bere, ezin orregaitio bere yuramentu ori egin zinaike. Bazenkie zuek guzurragaz eginiko yuramentu bategaz zerura yoango litzatekezala munduan dagozan, eta yaioko direan gizon guztiak, eta urtenik infernurik an dagozan gizon ta Demoniño guztiak, zerura betiko atseginetara igaroko litzatekezala, ezin orregaitik egin zinaike, eta pekatu mortal ikaragarri bat egingo zeunke; bada leenago da Jaungoikoaren honrea, eta bere izen santuari zor yakan itzal eta erreberenzia (lotsea), mundu, zeru, mundutar, zerutar guztien zoriona baño. Ba'kizue zer dan guzurragaz yuramentu egitea? Da Jaungoikoa guzurtitzat eukitea, edo esatea Jaungoikoa guzurtia dala; zegaitize norbaist guzurren baten testigutzat dakargunean, guzurtitzat daukagu, ze osterantxean, ez geunke ekarriko bere testigutzat. Ze lotsabakotasun andiagorik egin leio Jaungoiko egia bera danari?

        4. Yuramentuak, ona izaiteko, bigarren (euki) bear daben gauzea da, arteztasun edo justizia, au da juramentuagaz zerbait aginduten bada; edo esaten bada au edo beste zerbait egingo dala, modu onetan aginduriko gauzea, ona izan bear da. Onen ganean zer yakin bear dan, gero esango dogu. Irugarrengo: yuramentuak (euki) bear dabena da premiña edo egin-bearra: baia au bagarik eginiko yuramentua, bakarrik izango da pekatu beniala, beste biakaz egiten bada, au da egiagaz eta justiziagaz bada. Alanbere ardura andi bat euki bear dozue, yuramentu egiteko ekandurik edo kostunbrerik ez artzeko, eta artu badozue kentzeko. Espiritu Santuak dirausku: Ez egizue euki yuramentu pitian pitian egiteko oiturarik, ze guztiz dira andiak ekandu orretatik datozan pekatuak. Sarri yuramentu egiten dabena, ezta pekatu bagarik egongo. Yuramentu asko egiten daben gizona pekatuz beteko da eta ezta bere etxean gatxa faltako. Egia au ikusi eta enzun oi dogu arako saldu erosietan edo tratuan dabiltzezan askotan. Beti dagoz yuramentu urtika. Baneuko zerua, esan oi dabe, opa deustazun beste, edo geiago, ori kosta yatana legez. Eztaidala alderik egin, ori baño geiago opa ezpadeuste. Eneuke zerura yoan gura, irabazirik geratuten baiat. Onelango yuramentuak ezarteko oiturea, edo usadioa daukeenak geienean egiagaz ezarri arren, ezta erraz noxean bein (nos edo nosko) guzurragaz ez botatea, eta bein abietan badira guzurragaz ezarten, eta badakuse sinistuten deutsela, eta irabazi ona ateraten dabela, bildur bagarik ezarten oi dituez: bada erraz da, irabazi andi batek arimako begiak itsututea, eta ez ikustea pekatu onen anditasuna.

        5. Izan ezkero yuramentu iru-gauza oneekaz, ez bakarrik ezta pekatu, baia dago egin-bearra, edo egiteko obligaziño estua Justiziako nagusi, edo agintariak eskatuten dabeenean; eta alan ezin eskutadu zinaitekez, ezin iges egin zinaike, zein artu daizuen; eta onelango gauzarik egiten badozu, ta noribait kalte andiren bat badatorkio, zuk yuramentu ez egina gaitik, askok diñoe osotu edo errestituidu bearko deutsazuzala, zuk yuramentu egin ez gura gaitik datorkiozan kalteak. Errazoe andiagoagaz (obeagaz) osotu, edo biurtu bearko dituzuz zure guzurrezko yuramenturik datozanak. Pekatu mortal ikaragarri bat egingo dau, besteri guzurrezko yuramentua erazoten deutsanak, edo erregututen deutsanak, bere aldera edo fabore egin daiala yuramentu guzurrezko edo falsoa. Guztiz dago zabaldurik oitura bat. Prestadu deutsazu noribaiti diru edo gauzaren bat, zor deutsu zerbait, saldu deutsazu epetan baitura zerbait; elduten da emona biurtu edo pagetako denporea, eskatuten deutsazu prestadua, zorra, edo saldu deutsazunen balioa; ukatuten deutsu. Ea bada bertatik yuramentua egin daiala, biurtu badeutsu ala ez; pagadu badeutsu ala ez. Esan egidazu: badakizu guzurragaz yuramentu egingo daben ala ez? Bada badakizu, edo baderitxazu guzurrezko yuramentu egingo dabela, ezin erazo zinaio. Eztiñot au nik, ezpabere S. Agustin-ek: Euki eizue dinotsuedana zeuen ariman irrime eskribidurik. Diño Santu andi onek: Iñori yuramentu erazoten deutsanak yakinik guzurragaz egingo dabela, pekatu andiagoa egingo dau gizona ilgo baleu baño. Kontu bada, Kk., zein arima bi galdu daizuezan diru edo ondasun puska bat gaitik: bata zeuena, guzurrazko yuramentua erazoten deutsazuelako, eta bestea yuramentu egiten dabenena.

        6. Lau modutakoa da yuramentua, (baieztua, edo) baiezkoa, zematugina (zemakuntzazkoa) edo amenazazkoa, biraozkoa, eta aginduzkoa. Lenengoa da, yazo edo igaro dan gauzaren baten ganean alan dala edo eztala yuramentu egitea. Kontu daigun esaten badot: yuramentu egiten deutsat Jaungoikoari eztodala ezer ostu. Auxe da orain artean azaldu edo explikadu dogun yuramentua. Bigarrena da norbait kalte edo gatxen bategaz zematu edo amenazetea yuramentuagaz (yuramentu egiten dogula). Egiten dau mutil batek gaistakeriren bat, eta dirautsa bere aitak yuramentu eginagaz, J.K°.ren kurutzeari mun egiten deutsala: auxe gaitik ezteubat parkatuko galantak emon bagarik. Irugarrena da biraoagaz egiten klana: enaiala emetik yagi diñodana egia ezpada. Juramentu au izan leiteke igaroriko gauzaren baten ganean, eta orduan izan bear da leenago esan direan iru gauzakaz: izan leiteke etorteko dagoan gauzaren baten ganean eta orduan euki (izan) bear dau gero esango dogun leezkoa. Esaterako: Enaiala biar gauera bizirik eldu, orduko pagetan ezpadeutsut deutsudan zorra. Laugarrena da aginduzkoa, eta da iskini, prometidu edo berbea emoitea yuramentuagaz (pean) zerbait egingo dala. Iru yuramentu oneek, baten sartuten dira edo obeto esaterren zematuteagaz egiten dan yuramentua beti da aginduzkoa; biraozkoa izan leiteke edo izango dan gauzearen ganean, eta orduan da baiezkoa berbera; eta izan bear da bera leezkoa; edo izan leiteke etorteko dagoanen [sic] gauzaren baten ganean, eta azaldurik zer dan aginduzkoa, dago esanik, zer dan, eta zelangoa izan bear dan.

        7. Yuramentu egiten danean zerbait aginduagaz, edo dala zematuaz nai biraoagaz berbea emoiten danean, iru egia edo uste (gogo modu) euki leikez yuramentu onek. Bata da yuramentu egiteko benetako gogo edo intenziñoagaz egitea; bestea aginduz, zematutez, edo biraoz eginiko yuramentua bete edo kunplietako borondatea eukitea; eta irugarrena agindu edo esana egitea. Ara esangei bat. Zara gizon aberats bat, bazoaz zeure bidean baia diru bagarik. Urteiten deutsue lapurrak, eta ikusirik eztaukazula arean, yuramentu erazoten deutsue iru egun barru bialduko deutsazuezala sei milla erreal, zematuten zaituezala eriotzeagaz, yuramentu au egiten ezpadeutsezu. Zuk eriotzearen bildurrez egiten dozu. Iru modutan egin zinaikez yuramentu au: lenengo benetako yuramentu egiteko gogo edo intenziño bagarik, edo aoz edo berbaz (utsakaz) bakarrik: modu onetako yuramentua pekatu mortala da. Bigarrengo euki arren yuramentu egiteko gogoa, etzara lotu gura, eta alan eztaukazu sei milla errealak pagadu edo emoiteko gogo edo borondaterik. Yuramentu modu au bere pekatu mortala da. Irugarrengo egiten dozu yuramentua benetan, edo egiteko intenziñoagaz, baita bere daukazu gogoa sei milla errealak iru egun barru eroateko, baia eztozu yaramonik egiten, edo irugarren eguna eldu arren, ezteutsezuz eroan edo biralduten. Yuramentu au egin zenduanean, etzenduan pekatu egin; baia egingo dozu betetan ezpadozu yuramentuagaz emoniko berbea. Beraz (alan) lapur areri pekatu mortalen bean bialdu edo emon bearko deutsadaz sei milla errealak: esango deustazu. Ez Kristiñauak. Onelango gauzarik yazoten baiatsu, zoaz zeure konfesoreagana, esan egiozu zer yazo yatsun, eta eskatu egiozu askatu zaizala yuramentuen bitartez artu zenduan egin-bear edo obligaziñorik.

        8. Itxi daiguzan gitxitan yazo oi direan yuramentu oneek, eta begiratu daiguzan, egunean egunean egin oi direanak. Zerbaist iñori aginduten deutsazunean, edo berbaren bat emoiten deutsazunean, bardin da kastiguren bategaz zematu edo amenazetan dozunean, bardin birao egiten dozunean, euki bear dozu gogoa agindu, zematu edo birao egiten dozun gauzea egiteko nai dala andia nai txikia, nai dala ona, nai dongea, bada ezpadaukazu gogorik edo borondaterik, pekatu mortala egingo dozu. Egiten dozu yuramentu pobretxu bateri lau ziri emongo deutsazula; bada ezpaudaukazu emoiteko gogorik, pekatu mortala egiten dozu gauza txikia bada bere. Dakutsu zeure semea gestakerian (okerkerian) dabilela eta dirautsazu: milla demoniñok eroan neiala (naiala) afaririk gaur emoten beubat: au esan zenduanean bazeunkan afaririk ez emoiteko gogo edo intenzinorik, etzenduan pekatu mortalezko yuramenturik egin: baia bazeunkan afaria emoteko edo ez kenzeko usterik, pekatu mortala egin zenduan. Eskatuten deutsu batek, esan daizula guzurtxu txiki bat, bildur dalako agiraken bat egin ezteioen, eta zuk gauza au estaldu daizun gurariagaz esaten deutsu egin deiozula yuramentu guzur au esango dozula, eta zuk egiten deutsazu yuramentu. Bada yuramentu au egin zeuntzanean, bazeunkan gogo edo intenziñoa guzurra esateko, pekatu beniala bakarrik egin zenduan; baia ezpazeunkan guzurra esateko usterik, pekatu mortala egin zenduan. Zure yuramentua bada pekatu mortalen bat egingo dozula, pekatu mortala egingo dozu, nai euki daizula, yuramentugaz agindu dozuna egiteko gogoa, nai euki eztaizula. Badaukazu, egiten dozu pekatu mortal, bada eztauka yuramentu orrek bear leukean arteztasun edo justiziarik. Ezpadaukazu, egiten dozu pekatu mortal, zure yuramentu ori guzurrezko edo faltsoa dalako. Irudi bategaz au argituko dot. Esaten deutsuz lagun batek berba astun batzuk; emoiten deutsazu kerella bat; ezagututen dau arek deungaro egin dabena eta bialduten deutsu adiskide baten bitartez parka eskatu eta bakeak egitera, eta zuk diñozu: eztaidala Jaungoikoak zerua emon orreri parkatuten badeutsat: pekatu mortala egin zenduan; ez parkatuteko intenziñoagaz bazan, ez eukalako bear zan arteztasun edo justizia, eta bazeunkan, etzalako egiagaz.

        9. Yakinik ze gogo edo intenziño eta uste euki bear dan aginduzko yuramentuan; ikusi daigun, zelan bete edo kunplidu bear dan yuramentuagaz agindu dana, eta ze pekatu dan ez kunplietea. Agindu edo prometidu dozuna nagusi edo grabea bada, pekatu mortala izango da ez yagotea. Egiten dozu yuramentu ogei erreal (ogerleko bat) emongo deutsazuzala pobre baten, emoten ezpadeutsazuz pekatu mortal egingo dozu. Aginduriko gauzea txikia bada, pekatu mortala izango da ez emoitea. Juramentua bada pekatu egingo dozula, eztozu eukiko yuramentu au zer zaindu; nai izan deila mortala, nai izan deila beniala. Egiten dozu yuramentu eztozula meza enzungo yaiegunen baten, eztozu gorde bear yuramentu au, eztozu pekatu barririk egingo meza enzunagaz, eta egingo dozu pekatu ez enzunagaz. Egiten dozu yuramentu guzur txiki bat esango dozula, eztozu pekatu egingo ez esanagaitik. Bardin da egiten badozu yuramentu eztozula egingo gauza onen bat...

 

aurrekoa hurrengoa