www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. LAUGARREN MANDAMENTUAREN
GANEKO IKAS-BIDEA

 

(B, 37 - 40. or.)

 

Filii tibi sunt? erudi illos... a pueritia illorum.

Eccl. cap.7 v.25.

 

        1. Jaungoikoaren legeko laugarren mandamentuak aginduten deutse gurasoai euren semeen ardurea. Lau dira agindu santu onek gurasoai iminten deutsezan obligaziño ta egin bearrak. Mantenimentua, kastigua, ikas-bide edo doktrina, eta exenplu ona. Lenengo emon bear deutse bizitzea iragoiteko bear dabeena; zaindu bere bear dituez bizitza, osasuna, edo gorputzeko alderen bat galdu ze daien; eta alan egingo dabe pekatu mortala gurasoak euren erruz umeak ilten badira, esku, oiñ, begi edo gorputzeko beste parteren bat galtzen badabe; gexorik dagozanean alegina egiten ezpadabe osatuteko, emoten deutseezala osasun-gei edo medizinak. Ez bakarrik dauke gurasoak obligaziño estua mantenietako euren bizian (bizi direan arte), baita bere emon bear deutse bizi-moduren bat geroko, irakasten deutseela ofizioren bat, edo artuten dabeela beste moduren bat, euki daien gero zegaz ogia irabazi bizitzea igaroiteko bear dabeena. Emetik ezagutuko dabe, zelango pekatu andiak egiten dituezan arako gurasoak daukeena eta euki al daien guztia gastetan dabeenak auzi edo kerella deungakaz, ordikeria, yoko eta beste ekandu zitaletan, euren semeai bear leukeanik itxi bagarik, eta ofizio edo beargintzaren bat emoiteko ardurarik artu bagarik. Zer egingo dabee gero seme oneek, arako gose direanean, zer yan eztaukela, eta zelan irabazi eztakiela? Ostu, kendu, engañadu, eta lapurretan, Nondik dator ainbeste Jaungoikoagarrengo [sic], edo eskeko erririk erri, ta erromeriarik erromeriara ibiltea, eta askotan mutil eta neskatilla bear egin leikeanak? Emon baleutse gurasoak ofizioren bat txikitxu zirean artean alperrik ibilten itxi bagarik, edo topau izan baleutse ugazaben bat, edo zetan atan bear egiten irakatsi baleutse, ez litzatekez ikusiko ainbeste lapur mendi eta bide orreetan, ez litzatekez aurkituko ain galdurik, erri, uri eta Errepublikak, ezta ez litzatekez ikusiko ainbeste bagamundu eta alper. Ikusi daizuezanean zeuen lotsagarri eginik, orduantxe ezagutuko dozue zuen itzumendia ta errakuntzea.

        2. Gurasoak dauken bigarren obligaziñoa da kastigua, edo (korrekziñoa) lotsea emoitea, au da kastigadu bear dituez berba loi edo deungaren batzuk esaten badituez, egikera edo obra txarrak egiten badituez, geistokeria, okerkeria, edo pekaturen batzuetan ibili gura dabeenean; eta alan egiten dabe pekatu mortala gurasoak itxiten badeutse umeai nai dabeen guztiagaz urteiten eurai deutsen ondogura larregiagaitik. Au ezta, neure Kristiñauak, semeai ondo gura izaitea, ze Espiritu Santuak dinoandi, semea maite dabenak kastigetan dau (a.) eta kastigetan eztabenak agiri da ezteutsala ondo gura. (b.) Kastigu au umetxu direanetik asi bear da. Ai Aita, esango deust norbaistek, oraindio gazteak dira nire umeak, eztakie zer egiten dabeen bere; edadeak ekarriko dituz; oraindokoarren bigunegiak dira kastigurako. A zorigogorreko gurasoak! diño S. Juan Krisostomo-k, gazteak dira zuen umeak kastigurako? Eztira bada gazteak Adan-en pekatuan sortuak direala adi-erazoteko, euren biotzeko gorrotoa erakusteko, begirakune okerrak egiteko (zearretara begiratuteko), eskuetan daukena yaurtegiteko, lurraren kontra ostikoka egiteko, eta bear bada eskuak zuen kontra eregiteko; itxi egioezue kastigu bagarik azi dedin (ditezan), eta ikusiko dozue gero zelan ekandu zitel orreek indarra artu ezkero, kendu ezingo dozuezan: arbola bat yaio barri edo gazte danean erraz da sustrai ta guzti ataraten; baia azi eta gogortuten bada, eztozuez bere sustraiak aterako; ausiko dozue, baia antxe geratuko da sustrai edo erro bat baño ezpada bere. Alantxe da bada umeakaz bere (yazoten da): zeuen seme-alabatxuen ekandu deungaak ikusten direanean bertatik kastigetan badira, erraz da sustrai bigunak kentzea; baia bein azi eta gogorguten badira eztozuez atarako; alperrik yoko dozuez, alperrik bana-bana egingo dozuez, ze eztozue atarako an dagoan sustraia: bada Espiritu Santuak diño ze, zaldi ezibakoak, gogorrak urteiten dabena legez, alantxe gogorrak urteiten dabela bere, kastigubako semeak (...). Itxi egioezue nai dabenagaz urteiten gazteak direalakoan, egioezuez gura dituezan gustuak, erabili egizuez atzen punten ganean, ez egioezue ukatu nai daben guraaririk, palagadu egizuez; eta gero ikusiko dozue zelan izango direan zeuben borreru (kruelak) gogorrak. Itxi eioezue bere ibilten danza ta fiestetatik, yoaten erromeria ta beste ibilte nastekoetara txikerrak direalata; eta gero ikusiko dozue... Baia zer diñot? Etorriko da egunen bat, zeinetan ikusiko zareen Jaungoikoaren tribunalaren aurrean, eta non emon bearko dozuen zeuen seme-alabak, zuek ez kastigauagaitik, eta lizenzia (esku geiegi) emonagaitik egin dituezan pekatuen kontu.

        3. Irugarren gurasoen obligaziñoa da doktrinea; au da, erakutzi bear deutse euren seme alabai doktrinea, eta Jaungoikoaren lege santua, eta au ainbat umetxutatik; bada errazoera eldu, edo ezaukera apur bat euki daienerako egin bear dituez fede, esperanza ta karidadeko akto ta egitekoak, eta egiten ezpadituez ez yakinagaitik, gurasoena izango da erru guztia. Irakatsi bear deutseez ondo adierazorik Abe-Maria, Aita-gurea, eta beste oraziño Elexakoak, Kredoa, amar mandamentuak, zazpi Sakramentu santuak, eta zeiñatuten deboziño andi bategaz, ze kurutze santea da Demoniñoaren tentaziñoen kontra gordegarri, edo eskudorik sendoena, ta au guzti au irakatsi bear deutse berbetan asi ditezanetik, modu onetan euren biotzeetan azi dedin ainbat lasterren Jaungoikoaren ezauera ta bildur santua, Demoniñoak pekatuaren azia erein (daian) baño leenago. Baia zelan irakatsiko deutse guraso asko ta askok, eurak ezpadakie? Euretarik geienak ezpadakie zelan egin, edo zer dan fede, esperanza ta karidadezko aktoak egitea, ezpadakie zer esan gura daben Santuen komuniñoak, aragiaren biztuereak edo erresurreziñoak, sekulako bizitzeak eta beste onelango misterio edo gauza yakin bearrak? Zelan irakatziko deutse euren umetxuai? Ai, ze falta andia dagoan doktrinarena! Bada zeinbat seme alaba dagoz zazpi, zortzi eta amar urte ta geiagokoak enkarnaziñoko misterioa eztakienak eta zer esan gura dan, edo berean zer adietan emoiten dan eztakienak; J.K°. nor dan eztakienak; berak zeinbat persona dituzan eztakienak; eta benturaz benturaz zeñatuten bere bear dana legez eztakienak? Onelangoen gurasoai esaten baiake ea zetarako eztauken ardura geiago euren umeakaz, bertatik erantzuten dabe, oraindokoarren gazteak direala orreek ikasteko. O guraso galduak! o guraso zorigogorrekoak ! Eztaukela diñozue zuen umeak doktrinea yakiteko edaderik? Eukiko dabe, bada, okerkeria, mukerkeria, gestakeria eta beste gauza deungeetarako; eztabe yakingo ondo Aita gurea ta Abe Maria, eta guztiz egongo dira aurretuak lotsabako eta loikeriazko berbaak esateko; dei egingo deutse diabruari ta demoniñoari eta eztituez yakingo Jesus eta Maria-ren izen gozoak; botako dituez añenak, biraoak, ta maldiziñoak, baita eztabe yakingo zeinbat Jaungoiko dagozan, ez J.K°. nor dan, ezta zeinbat persona daukazan bere; kantaduko dituez kanta zoro gangar eta loiak, zeintzuk idigiten deutsezan begiak pekaturako, eta diñozue eztaukela denporarik doktrinea yakiteko? A guraso gogorrak! Edo obeto esatearren borreru kruelak! Zer izango direala deritxazue biar edo etsi seme-alaba orreek? Zeuen dexonragarria (lotsagarria), zeuen biotzeko naibagea, eta zuen kondenagarria, diño Espiritu Santuak.

        4. Laugarren obligaziñoa da exenplu ona: au da, ez bakarrik berbakaz, baita obra edo egikerakaz (egiteakaz) bere erakutsi bear deutse zeruko bidea, eta alan egingo dabe pekatu mortala euren umeen aurrean egiten badabe pekatu erazo al leioen gauzaren bat; emetik ezagutuko dabe ze pekatu ikaragarriak egiten dituezan, arako gurasoak euren semeen aurrean berba loi eta arinak esaten dituezanak, eta matrimoniñoko gauzaak euren seme-alabak bere oian edo gela atan eukirik egiten dituezanak. A zeinbat deskuidu (utsegite) dagoan onetan! Ezarten dituez guraso batzuk eurekaz naste oe baten bost, sei eta zazpi urteko seme alabak; beste batzuk eurakaz batera ez izan arren iminten dituez bost, sei eta zazpi urteko nebaarrebak oe baten nastaurik. A guraso gogorrak! A adugaistoko gurasoak! Eta ze ordu tristearen begira zagozen! Eztakizue zeuen seme alabak dagozala askotan zelata, eta zuek zer egiten dozuen begira, gero eurak bere alkarren artean, neba-arrebak izan arren alan egiteko? Norbaistek esango deust: Aita, ori alan da, baia familia andia daukat nik eta etxeak eztauko disposiziñorik (modurik) gela apartekoetan seme-alabak iminteko. A guraso gaistoa! Etzara zu bakarrik ori esaten dozuna; ze asko ta asko datoz konfesonariora olango atxakia ta kexeagaz. Baia esan egidazu: Zegaitik zoaz, bada, olango etxe-bizitza estuetara, akomodauko ezpadozuz zeure seme alabak Jaungoikoak aginetan daben moduan? Edo, zegaitik erregututen ezteutsazue zeuen ugazaba, edo etxeen yaubeai, ol batzukaz baño ezpada bere egin daiola etxeari errepartiziñoren bat (gela bat edo beste)? Ai Aita! Ba'ki nire ugezabak zeinbat seme-alaba daukadazan, eta zeinbat gela daukazan bere, ni bizi nasan etxeak; baia yakin ta esan arren eztau lauzirik bere gastau gura. Sinistuten deutsuet batzuei. Diñot batzuei, ze ba'kit nik ugezaba batzuk begiratuten dabela, eta geitu (egin) deutsezana gelak. Baia zuetariko askok familiarentzat eginiko gela onetan iminten dozuez, ordura artean beste lekutan eukiten izan dozuezan traste eta laboreak, geiago begiraturik zeuen ondasunai, familia bear dan moduan akomodeteari baño. Ba'kit beste ugazaba askok, errentea kobretan badabe ze, eztabeela begiratuko euren etseetan egiten direan loikeria eta maldadeetara (okerkerietara), errepartiziñorik (gela modurik) etseak eztaukelako, iminirik atxakiatzat, eurak eztaukela obligaziñorik galarazoteko besteen pekatua. Baia yakin begie onelan pensetan dabeen ugazabak ze, ezin artu leiela euren errentadoretzat, etxeak daukan disposiziñoa baxen geiago bada errentadoreen familia. Eta alan erregututen deutsuet neure biotz guztitik zuei ugezaba eta etxeak daukazuenoi arren begiratu dagizuela zelan dagozan zuen errentadoreen gela ta oiak; eta ezpadagoz familia bear dan moduan akomodetako dezenziagaz, artu dagizuezala medioren batzuk, ol batzukaz baño ezpada bere gelatxuren batzuk geiago egiteko; bada lastimarik andienagaz ikusten dira etseen batzuetan bost, sei eta zazpi urteko neba-arrebak oe, ta gela baten nastaurik, eta emetik ba'kigu larregi bere zer yazoten dan.

        5. Onexen ganean bere egiten dabe pekatu arako guraso, tabernaan egun guztian egon ezkero edo bai Onretatik ordirik etxera doazanak, euren ordikeria umeak dakusela: birao, maldiziño, demoniño eta añenak eurak dantzuela botaten dituezanak, eta eurak dakiela tranpa, engañu, lapurkeria eta yokoetan dabiltzazanak. Engañadurik dagoz gurasorik geienak, usterik, kunpliduten dabeela euren bear edo obligaziñoagaz, irakatsirik umeai doktrina puska bat garizuman txanteleen bildurragaitik, errosario bat arrastaka, erdi loo, eta deboziño bagarik eurakaz batera errezauagaz; gauza deungaren bat egiten dabeenean deadar bat egin, edo zapladakoren bat emonagaz, baia exenplu txarra itxi bagarik. Esan egidazue, neure Kristiñauak, zer izango da semea, bere gurasoen aotik ezpadanzu ezpada demoniñoa, diabrua, añeniñoa, biraoa, maldiziñoa, eta juramentua? Zer ikasiko dau ezpadanzu etxean Jaungoikoaren izen santua blasfemetea (ostikopean lurrean erabiltea) baño? Zelan urtengo eztau ordiak, ordirik badakus geienetan bere gurasoak? Zelan izango ezta alperra, lapurra, tranposoa, yokolaria, gatx guzti oneek badakusaz etxe barruan? Zer ikasiko dabe arako seme-alaba, eta ogitukoak, euren guraso ta ugazabak urterik urtera baño konfesetan ezpadira, eta orduan bere txantelen bildurragaitik, eta Jaungoikoaren gauzetarako beti atzera badagoz? Berba baten esango dot: zelangoak zuek, alangoak zuen semeak. Gero arako zartzarora eldu zaitezenean, eta atsakabez edo pesadunbrez bete zaiezenean, esaten oi dozue negarretan urturik, esker-deungakoak urten dabeela zuen umeak, eztituezala ezagutu gura, eurak'aitik igaro dituezan nekeak, lanak, izerdi eta esturaak, eta azkenean zeuen kexa (garratzak ta) mingotzak akabaduteko esango dozu: Ai ze seme geisto, gogor ta esker-galdukoak emon deustazan Jaungoikoak! Baia au guzurra da, ze Jaun andi onek gizon guztiak egin zituzan artezak ta onak: zuek, zuek, emonik eurai libertadea, gura dabeen dantza, fiesta ta leku ta basterretatik ibilteko, eta zeuen exenplu deungeagaz, zuek galdu dozuez. Ondo azi bazenduez etzirean izango zuen borreru gogorrak. S. Paulo-k dirausku bakotxak ereiten dabena artuten dabela: eta zuek dakutsuena da, artoa ereiten dan soloan eztala garirik artuten. Erein bazendue umeen biotzeko lurrean exenplu onaren azia, birtute ta santidadearen lora ederra eta frutu gozoa artuko zenduen; baia erein badozue egikera deunga eta pekatuaren exenplu deungea, zer itxaron zinaike esker-deungearen, eta gogortasunaren sasiak, arrak eta arantzak zuen biotza atsakabez betetako baño?

        6. Lau bear edo obligaziño oneek beteko balituez (oneei erantzungo baleutse) gurasoak, ez litzatekez ikusiko ainbeste pekatu mundu zabalean; guztia izango litzateke bakea, guztia karidadea, guztia santidadea. Baia norbaistek esango deust: Ai Aita! sarri ta sarri yazo oi da seme ondo aziak txarrak urteitea. Ez eikedazu onelango gauzarik esan, dirautsu S. Juan Krisostomo-k. Gizona ezta berez gaistoa: deungaak bagara norberen guraz gara; borondateak ta gura izaiteak bakotxaren ekanduai ta artu zituzan kostunbreai yarraituten deutso; gurasoak barriz umeen borondatea ekandu ta egin leie gauza onetara ardura (gitxigaz) eukiagaz. Ondasunak eurentzat batuteko gaña ardura, iminiko bazendue ondo eurak azteko, dudatzaga izango litzatekez onak; baia euren gorputzak (nonbait) ondo iminteko neke ta lan andiak iragoten dozuezan artean daukazuez aizturik euren arimaak. Eztago gurasoentzat solo, etxe, ez ondasun obeagorik umeen arimaak baño, eta alan eztabe ezetan bere ifini bear ardura andiagorik, euretan dagoan graziako ondasuna yagotean baño, zein infernuko lapurrak ostu dagian. Ardura au eztaukeen gurasoak dira askozaz gogorragoak eta kruelagoak, eurak ilten dituezanak baxen. Eta alan yakin egizue ze pekatu andiagoa ta eskergeagoa egiten dozuela semeak deungaro azten dituezanean [sic], ezpata bategaz biotza erdibituko bazeuntse baño: bada orduan gorputza bakarrik ilgo zeunskioe, barriz azikera deungeagaz gorputz ta arimea botaten dozuez betiko infernura.

        7. Eta, ze kastigu merezidu dozue pekatu onegaitik? Heli Israelgo Sazerdote andiak, bere semeen pekatua kastigadu ez ebalako, galdu zituzan semeak, galdu eban bizitzea, galdu eban abedetasun edo Sazerdotetasuna; ta ez bakarrik beretzako, baita bere seme, lloba ta ondorengo guztientzako bere. Ez eukan auxe baño beste pekaturik, santu bat zan ganekoan, ze ardura guztizko bategaz egiten eban bere ofizioari etorkion guztia. Zegaitik deritxazue etorri yakazala ainbeste gatx Dabid Erregeari, bere semea bere kontra yaigitea, uritik kanpora oñez igesi urten bearra, ta ainbeste negar, zispuru eta gerrea? Bere seme Ammonek egin eban pekatua kastigadu ez ebalako. Baita, deritxazue kastigu bagarik itxiko dituzala Jaungoikoak zuen semeen azikeran egiten dozuezan pekatuak? Ezetz diño, neure Kristiñauak, S. Juan Krisostomo-k. Seme edo alabak ilten baiatzuez, ondasun eta aziendak galduten baiatzuez, gatxa eta gexoa badatorkizue, edo beste kalterik badakutsue, pekatu onen kastigu izan doa geienetan. Eta uxela mundu onetan izango balitz kastigu au; baia bildur nas zein infernura yausi zaitezan betiko zeuen semealaba deungaro aziakaz batera. Azi egizuez bada, neure Kristiñauak, zuen seme-alabok S. Paulo Apostoluak diñoana legez Jaungoikoaren bildur santu ta amodioan eta kastigadu egizuez bear danean, ze Espiritu Santuak diñoandi, euren gorputzak nekatuagaz euren arimaak libraduko dozuez infernutik.

 

aurrekoa hurrengoa