www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. DOKTRINA DE LOS PADRES DE FAMILIA

 

(J, 63-71. or.)

 

Educate (lios vestros) in disciplina et correptione Domini.
Efes. 6. v. 5.

Aci eguizuez ceuon umeac Ygcoaren leguean eta lotsa onean.

 

        Jaungoikoaren legeko laugarren aginduan sartuten da gurasoen umeak ganako ardurea. Egia da Yaunak onen ganeko (agindu onetan) berba argirik egin ez ebala, baia yakitunak diñoe eze, ori izan zala ain yakinak direalako gurasoen egin-bearrak eze, buru txarreko abere mutuak, eta pistia zantarrak bere orreek ezagutu eta egin egiten dituez. Baia agindu onetan Jgoikoak ezer argiro aitatu ezpeeban bere, Eskritura santuko makina bat lekutan gurasoai umeen azieraren ganean berba egin deutse. Konta luzea izango liteke orain zeuei orrek guztiok banaan banaan esan bearra: gero aldian bat, aldian bat, ereak dakazan legez esango deutsuedaz onetariko batzuk. Asko izango da bein esatea San Paulo-ren bitartez dirautsena: «azi egizuez zeuen umeak Ygkoaren legean ta lotsa onean.

        Iru direala diño S. Antonino Florenzia-koak gurasoak umeai zor deutseezan gauzaak, eta dira amodioa, euren ogia, eta azi-bide ona. Lelengo bada gurasoak laztan izan bear dituez euren umeak, eta pekatu au gurasorik geienak egin daroe: larregi askok gura ezpaleutsee: izaten dira orregaiti bere guraso banakaak, saiak legez, euren umeakaz, eurenak ezpalituez legez gogortuten direanak, eta onelangoak gaiti esan bear dot nos pekatu egiten dabeen. Pekatu egiten dabe bada gurasoak 1°. gura badabe euren umea il dakioen artutxu bizi direalako eta zer emon andirik eztaukeelako. 2°. Pekatu mortala egiten dabe ama seindunak, egiten badabe sabeleko seintxua galduteko (gastetako) izan leitekean gauzarik, zelangoak direan aserre andiak (gogorrak) izatea, pisu andiak (astunak) buru-ganean artutea, baterik bestera saltu andiak (luzeak) egitea eta onelangoak. 3°. Eta oraindo pekatu ikaragarriagoa egin daroe neskatilla seindunak (izorrak) euren pekatua agertau eztedin, aleginak egiten dituezanak seintxua galduteko edo ilteko. Iya bizirik dagoan seiña aleginakaz galdutea da pekatu ikaragarrizko eskerga bat, zeinen kontra Elexa Ama Santuak deskomuniñoa eta beste kastigu bildurgarrizkoak iminirik daukazan. 4°. Pekatu mortala egin daroe seintxu galdua edo gastaua bateatu bagarik, yakinen ganera, artuta uretara botetan dabeenak, edo lurpean sartuten dabeenak.

        Ai, kristiñau maiteak! negar egitekoa da onen ganean askotan baño geiagotan yazo oi dana. Entzuzue, arren, alango aldietan zer egin bear dan, bada au ez yakinagaiti Ygkoak daki zeinbat arima eder geldituten direan bere arpegi gozoa ikusi bagarik. Galdu dan seintxua bere formeagaz badator, eta ustelik ezpadago, bateatu bear da, baita ilaren etxureagaz eta ezeri eragiten ezteutsala baletor bere. Azalaren (sakuto, mintzaren) barruan badator, orduan kontuz kontuz azaltxuari idigi (eten) bat egin bear yako edo artaziakaz, edo atzazalakaz, eta barruan dagoanari ura egiten yako, esanagaz batera (bizirik dagoala agiri baiako, ura egiten yakanean esan bear da): «nik bateatuten zaitudaz Aitearen eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean». Eta kontu, Kristiñauak, lelengo berbakaz; nik bateatuten zaitudaz esan bear da, eta ez ainbagarik Aitaren etc. Eta bizirik dagoala agiri ezpadau, eta usteldurik ezpadago, esan bear da bizirik bazagoz nik bateatuten etc. Baita orrenbestegaz gero aren arimatxua zerura yoango da ume ori ilik ezpegoan. Eta ez esan iru astekoa zala, amabost egunekoa zala: dana dala alantxek egin bear da, eze batek eztaki nosgarren denporan biztuten dan seintxua, eta alan eginagaz ezta ezer galduten, eta bear bada ez eginagaiti aren arimea bein betiko linbora galduten da.

        5º. Pekatu egiten dabe gurasoak umeren bat eurak azi ezpadabe, ari besteai baxen lege gitxiago erakusten deutsenak. 6. Pekatu egiten dabe gurasoak umea eurak gura ez ebenagaz ezkondu dalako, beragaz tratau gura eztabeenak, eta itxiten ezteutsenak eurenean sartuten: edo umeagaz egin arren, suiñagaz, edo erranagaz egin gura eztabeenak. 7. Eta azkenean pekatu egin daroe gurasoak umeai larregi gura deutseelako guztia parketan deutseenak, eta gura dituezan mizkeria guztiak egiten deutseezanak, bada alan eginda umeak deungaak, eta lotsa galdukoak urten bearko dabe. Onelango gurasoak gaiti diño Jaungoikoak: «Zartea geldi daukan gurasoak gorroto deutso bere umeari».

        II. Gurasoak umeai zor deutseen bigarren gauzea da euren ogia: esan gura da emon bear deutseela euren bizitzea igaroteko bear dabeen guztia, yan-edana, soña ta oña, bizilekua, etza-lekua: yagon bere bear dituez galdu eztagien bizitzea, osasuna, edo gorputzeko alderen bat. Onen ganean diño S. Paulo-k: Ezta umeena gurasoentzat ondasunak batutea, eta bai gurasoena umeentzat ori egitea. Eta 1º. Gauza onen kontra pekatu egiten dabe gurasoak arpel-onzi eginik bizi direanak, bapere (bear dan) bearrik egin gura eztabeela, euren buruentzat eta umeentzat ogia irabazteko. 2º. Pekatu egin daroe daukeena eta eztaukeena tabernan, yokoan, yan-edanetan, auzitan eta zorakerietan ondatuten dabeenak, euren umeak gero ortozik, erdi billosik, arlote eginik, eta goseak ilik darabildezala. 3º. Pekatu mortala egin daroe arako guraso zeken esku-eutsiak emoten ezteutseenak umeai bear dan legez yanzteko, alzi eginik daralbildezala, eta yan bere egingo ezpalebe gurako leukeela.

        4º. Pekatu mortala egin daroe gurasoak euren umeai ukatuten badeutsee, edo luzatuten badeutsee emotea orren bearrean dagozala senipartea, lejitimea, dotea, edo yatorkeena umeak gurasoen gogoko eztanagaz edo gurasoak gura ez ebeenagaz ezkondu zirealako. 5. Pekatu mortala egin daroe gurasoak euren ardura-ezagaiti galduten badabe umeak begia, besoa, kaderea edo alangoren bat, edo euren erruz ume orrek geixotuten baiakez, edo geixorik dagozanean Medikuari edo o?izialeari dei egiten ezpadeutse edo emoten ezpadeutseez osatuteko bear direan gauzaak, edo euren erruz, dan legez dala, ilten baiakeez. Kontuz ibili bear dabe bada bularreko umetxu txikiak eurakaz nastean eratzoten dituezan gurasoak, bada itoten badituez edo ilteko bidean paretan badira pekatu mortala egingo dabe. Orregaiti diño Erroma-ko doktriña liburuak eze, ez leukeela gurasoak eurakaz eratzo bear alango sein titikorik, eta iños egingo badabe imini bear leukee bitartean almoadaren bat, edo erropa moltsoren bat alangorik yazo ze dedin.

        Ez bakarrik emon bear deutsee gurasoak umeai bizitzea igaroteko bear dabeena euren agindupean ta euren ardurara daukeezan artean eta umeak euren ogiaren yaube izan (eztirean) artean, baia emon bere bear deutsee geroko ogia irabazteko edo izateko moduren bat, edo zetan edo atan bear egiten irakatsiagaz, edo bide oneko ondasunak eurai itxiagaz edo alan. Onen ganan bere askok pekatu egin daroa. Batzuk euren diruak zelan etorri alan yan egiten dituez, geroko etorkizunai bapere begiratu bagarik, eta alan eurak irabazi al daben artean, edo errentaak diraueen artean emoten badeutse bere umeai bear dabeena, edo bear bada (ameneko) bear leitekean baño geiago, gero esku utsakaz ezer-ez ean itxiten dituez, ez ezkonduteko, ez euren ogia irabazteko, ez ezetarako modurik bapere eztaukeela. Beste batzuk alango zorakeriarik egin ez arren eztabe ardurarik artuten euren umeai ofizioren bat, beargintzaren bat irakasteko, edo ogia irabazteko moduren bat emoteko. Beste guraso batzuk ardoari, alperreriari, auziai emoten deutse, eta umeentzat irabazi bearrean, etse guztia zorrez betetan dabe, eta bein baño geiagotan euren etsaguntza, solo ta bazter guztiak konkursoan saldu eta eskean aterik ate askoren arpegiak lotsatuten urten bear izaten dabe; eta dana dala, beti umeai kalte ekarten deutse, bada ezteutse emoten emon bear leuskioenik. Gero, zer izango dira onelangoen umeak? Lapur andi batzuk. Ai! Itxiko ezpaleutse gurasoak umeai alperrik ebilten, irakatsiko baleutse ogia irabazten, edo itxiko baleutse geroko zegaz bizi, elitzatekez ain galdurik ikusiko uriak, erriak eta elexateak, elitzatekez ikusiko ainbeste arpel-andi, ainbeste lapur eta ainbeste galdu orko bideetan.

        Ogian sarten da umeen ezkontzea Ygkoak bide orretara badakaz, eta onen ganean bere pekatu andiak izan oi dituez gurasoak. Pekatu da umeak ezkondutea euren biotzez kontra, edo euren gogoko eztanagaz. Guraso askok esan daroe semearen edo alabearen borondateari bapere begiratu bagarik: «urlia da gurerako ona: ain lekutan sartuko dot neure semea edo alabea: gura ezpadau, nai dabenak lagundu dagiola bestegaz egiten». Edo diñoe: «gurean sartuko danak onenbeste dote bearko dau»: eta begiratu bagarik ezkondu bear dabenaren borondatera egiten edo desegiten dituez euren buruti ezkontzaak. Ori ezta ondo: gurasoai yatorkee seme-alabeen gogoaren barri artutea: eta eurak gura dabeen ezkontzea, biderik eztakarren burubaako ezkontzaren bat ezpada, eta ondo urtengo ezteutsan lagunagaz; lagundu bear deutse aleginean. Pekatu bere egin leie gurasoak umeak ezkonduteko, edo akomodetako ardurarik artuten ezpadabe. Guraso askori entzun yoake buru bagarik diñoela (esaten): «geure umeak adinekoak ta edadekoak dira: eta gura dabenean erremediako dira: zer emon andirik bere eztaukagu: eta gura dabeena egingo dabe. Alan gero izaten dira ainbeste nasaikeria eta ainbeste ezkontzako berba, pasiño zoroak eta berotasun itsuak erazoak, eta ondo sarri guzurragazkoak. Sarri egiten dira onelango ezkontzaak fiestetan, eta alkarregaz nasaikerietan eta zantarkerietan dabiltzazan aldietan. Amodio argalak erasoten dituz, eta gero sarri laster garbatu. Eta, nok dauko alangoen errua? Guraso ardura txarrekoak.

        Orregaiti bada, gurasoak, ardura andia artu bear dozue seme-alabaak, geiegi luzatu bagarik, ezkonduteko; eta iños asmetan badeutsazue zeuen umeari berotxu dabilela, eta ezkondu gurarik, egizue ainbat lasterren ezkondutera: osterantzian buruko-mina etsean ugari sartuko yatzue. Baia zeuek, umeak, gurasoen buruti ibili zaiteze, eta al dozuela euren esana egizue, eze geienean obeto urten daroe onelango ezkontzaak zeuek zeuen buru zoroti egiten dozuezanak baño. Baia gogoa ezin berotu baiatzue, gurasoak gura dabeenagaz ezkonduteko, argiro eta artez esan, zelan biotzak lagunduten ezteutsuen, eta ez or lotsa arren ezkondu, eta gero beti damuz beteta bizi, egun onik bein bere ikusi ezin dozuela. Baita kontuan egon zaiteze, guztiz bere neskatillaak; ezkontzako berbea naztetan bada labankeriakaz, eta zantarkerien asmua dakarren gauzakaz, agiri da guzurragaz dabilela lagun o, eta berotasun itsuak erasoten deutsala. Ez bada alangoai sinistu milla yuramentu egin arren.

        III. Baia eztabe asko gurasoak, gorputzeko bizitzea igaroteko bear dabeena umeai emonagaz: arimako bizitzea da beinago, eta alan onen ganean ardura geiago (obea) artu bear dabe, eta ori egingo dabe azi-bide ona emonagaz. Auxe da bada laugarren mandamentuak gurasoai aginduten deutseen irugarren gauzea, umeai aziera ona emotea. Eztira gurasoak izan bear Santu-giñak legez zeintzuk egiten dituezan santuak kanpotik eta azal-ganeti ederrak eta politak egiten badituez eze, barrutikoagaiti ezteutse ardurarik. Gurasoak euren umeak azaleti baxen barruti obeak egin bear dituez, esan gura dot umeen arimeagaz gorputzagaz baño ardura geiago bear dabeela eta ori egingo dabe (gorputzerako) ogiaz ganeti, (arimarako) aziera ona emoten badeutsee. Aziera ona emoteko iru gauza egin bear dituez gurasoak: 1. gauz'onak irakatsi, 2. gauza txarrak galarazo, eta 3. exenplu ona emon. Entzuzuez iru gauzok bein banaan. 1° Gurasoak umeai gauz'onak irakatsi bear deutseez. Ygkoak antxina gurasoai zirautsen: «irakatsi egioezuez umeai nire berbaak gogoan erabilten, etsean zagozenean, bidean zabiltzenean, oera zoazenean, eta yagiten zareenean». Au bear dan legez egiteko, umeak berbaz asten direaneti irakatsi bear deutseez gurasoak Jesus ta Maria-ren izen gozoak: irakatsi bear deutsee ondo ondo siñatuten, bada kurutze santua da Ygkoak geure arerioen kontra itxi euskun gordegarririk andiena. Irakatsi bear deutse Aita-gurea, Abe-maria, Kredoa, amar mandamentuak, bost Elexakoak, zazpi sakramentuak eta onelangoak. Eta orreek erakusteko eztira begira egon bear umeak adinera etorri artean, bada errazoera eldu, eta ezaguera apur bat daukeenean egin bear dituez fede, esperantza ta karidadeko aktoak, eta egiten ezpadituez zelan egin eztakielako, gurasoena izango da erru guztia. Baita bere zazpi urterik aurrera mezatara agindu bear dituez irakasten deutseela zelan moduz egon: eta konfesetara bere bai, geroko ikasi dagien(tzat). Eta zelan urteetan aurrera doazan, alan doktrinea bere obeto yakin bear dabe. Baia, egiten ete da alan? Oi ze negargarria dan onen ganean gure errietan ikusten dana! Zeinbat seme-alaba sei, zazpi, zortzi urtekoak, eta geiagokoak bere ikusten ez dira doktrinaren apurrik bere eztakienak?

        Esaten baiake onelangoen gurasoei ea zegaiti ardura geiago eztaukeen umeai doktrinea erakusteko: beingoan erantzun daroe: «Ai, Aita! geure umeak gazteegiak dira oraindo orreek ikasteko. Bai, gazteegiak dira zeuen umeak orreek ikasteko. Eztira bada izango mukerrak eta erremuxkadak egiteko. Etxake entzungo Jesus ta Maria-ren izen gozorik eta pitian pitian entzun bearko yakez añenak eta arrenak, biraoak eta arraioak. Eztakie Aita-gurea eta Abe-maria, eta batu bearko dituez baster guztietako ereziak, errondoak eta ipuiñak. Eztakie kurutze-santearen egiten, eta yakingo dituez milla soñu gangar, loi ta lotsagarri. Oraindio gazteegiak dira konfesetara biralduteko (botetako), eta agindu bearko dira iñoren solora, ortura basora, iñoren gauzea egitera (ostutera). Egongo dira bear bada pekatu mortalean, eta eztabe yakingo, eta ameneko (benturaz) entzun bere egin izango eztabe zeinbat gauza bear direan konfesiño on bat egiteko. Onelangoen gurasoak pekatu mortalean bizi dira. Bada yakin begie umeai doktrinea irakasten ezteutseen gurasoak pekatu mortala egiten dabeela.

        2°. Azi-bide onak gurasoai eskatuten deutsen bigarren gauzea da gauza txarrak umeai galarazotea. Bai, gurasoak, umeak lotsa onean azi bear dituez, Ygkoaren bildurtasuna erakusten deutseela. Esan bear deutseez Ygkoaren berba oneek: «Ene seme, pekatariak euren bide txarreetara ekarri gura bazaituez, ez lagundu: etzaitez eurakaz batzandu, bada euren oñak arin dabiltz gauza okerrak egiteko: ez ondo eretxi deungeen bideari, ze orreek eztagoz ondo, deungaro egiten ezpadiñardue. Orretarako eragotzi bear deutsee pekatu dan guztia, baita bere pekatu egitera ekarri leikezana. Eragotzi bear deutsee pekatu mortalen bean biraoak egitea, berba loi arinak eta nasaiak esatea, lapurretak egitea, eta onelangoak. Eragotzi bear deutseez lagun deungaak, leku txarrak, gauetako ibileraak, eta bide pelleburuzkoak. Ori egiteko yakin bear dabe euren seme-alabaak zelango lagunakaz batzanduten direan, zelango etseetan sartuten direan, ze lekuetara yoan oi direan: zelango adiskideak daukeezan: eta bein yakin ezkero lagun, leku edo adiskide orreek deungaak edo adinonak direala, ezteutsee itxi bear euretara elduten. Bildur badira lagun eta etse orreek alan-alangoak direala, orduan bere galarazo bear deutsee alango lagun artera eta etseetara yoaten, eta alan egin ezik pekatu mortala egiten dabe gurasoak.

        Emeti dator pekatu mortala egitea guraso askok zeintzuk euren umeak ezkondu ditezan amurruagaz edo ainbagarik aginduten dituezan fiestetara, zelaietara, bigireetara, dantza nastuetara, eta alango neska-mutilen arteko batzaarretara. Eta oraindo pekatu mortal andiagoa egingo dabe gurasoak euren umeak urliagaz edo urlinaiñagaz ezkontzea egitera etorri ditezentzat, edo egin ezkero galdu ez daitentzat, itxiten deutsenak semeari neskatillearen etsera yoaten, edo besteko mutilari eurenean sartuten. Baita izan oi dira onelangoen artean gurasoak, gazteak alkarregaz bakartxurik itxiteko, eurak etseti kanpora, solora, atartera, basterretara urteten dakienak. Oneek bai gurasoak! Yakina da bada, gazteak bakarrik egonda, eztireala errosarioak esaten egongo. Azkenean barriz, ezkontzeen ganean esan bear deutsuet eze, gurasoak galarazo bear deutseezala umeai luzaroko egiten direan ezkontzaak, urtebetegarrenerako, lau urtegarrenerako eta onelangoak. Au gogotik artu bear dabe gurasoak, bada ori ez eginagaiti Ygkoak daki gazteak zelango pekatuak egiten dituezan bai gogoz, bai eskuz, bai aragiz, eta gero gurasoak Ygkoaren aurrean onelangoen ganean zer ikusi andiak izango dituez.

        Eztira oneek bakarrik gurasoak umeai galarazo bear deutseezanak, pekaturako bideak kenduko badeutseez . Beste gauza bi bere badira ez esatea guraago neunkezana, pekatu asko eragozteko esan bear ezpalitz. Bata da gurasoak eztituezala eurekaz nasta eratzo bear ume kaskondotxuak eta nagustotxuak. Batzuk batzuk ori egin daroe, orregaiti bere geldi egoten eztakiela. Iru-lau urterik gora euren oeti eta gelatik bere kanpora bota bear dituez umeak pekaturako bide andiak emon gura ezpadeutsoez, eta euren lepo ganean pekatu anditzar asko artu gura ezpadituez. Yauna, oraindo umeegiak dira alangoa zer dan yakiteko. Ezta ardura. Zeuek atan ikusi edo asmauagaz beste ainbeste egin leie eurak euren artean: eta orduan yakin ez arren zer egiten dabeen, artu leie ekandu zitala, eta gero zer dan yakitera datozanean, ezin galdurik bein arturiko bezu txarra aurrera eroan leikee. Yauna, lo-gogor egoten dira. Zeuek uste izan arren lo dagozala bear bada iratzarririk egongo dira, eta zeuek zer egiten dozuen adi egongo dira, eta bear bada eurak igarri bagarik infernuko su loian erretan. Sinistu egidazue guztizko kalte negargarriak etorri dira gurasoak umeen arkuntzan (parean) alan eginagaiti. Bigarren esan bear deutsuedana da deungaro egina dala oe baten erabatera seme-alabaak eratzotea, txikinak eta gazteak izan arren; edo euren oitxuak bata besteen parean imintea. Kristiñauak, andiak dira geure arerio dollorraren asmuak, eta pekatu asko sortu dira alango gauzeetati. Orregaiti etse batek, ondo ibilteko, iru gela bear dituz, bata senar-emasteentzat, bestea mutillentzat, eta irugarrena neskatillentzat, eta alan eztala, milla zantarkeria ta zikinkeria yazo bearko dira. Eta alan nik biotz-biotzenk eskatuten deutset ugazabai eta etseiaubeai, arren bada begiratu dagiela errentadoreen oiak eta gelaak zelan dagozan, eta ezpadagoz kristiñautasunak aginduten daben legez, egin dagiela eurekan dana, ol batzukaz, edo esto batzukaz baño ezpada bere, bear dan legez iminteko. Eta ori egin ezik, nik artez dirautset, euren lepo ganean izango dituez errentadoreak eta errentadoreen ogitukoak alango ardura ezagaiti egin dagiezan pekatuak. Eta ezpegide esan onelangoak, eurak eztaukeela iñoren pekatua zetan galarazo: bada yakinik egon bear dira eze, ezin errentadoretzat artu leikeela, etsearen barruak, garbiro iminteko, aginduten dabena baiño lagun geiago daukanik. Baia ugazabaak egiten ezpadabe, egizue zeuek errentadoreok, eta Ygkoak zor badau orren duiña ta geiago emongo deutsue. Zuen ume gaixoen arimeen onak ori ta geiago aginduten deutsue.

        Esanak guztiak, bada, galarazo bear deutseez umeai gurasoak, bear dan bidean aziko badituez. Baia, o guraso askoren negargarrizko itsumen gogorra! Ezin esan bere egin lei noragiño elduten dan geure arteko guraso askoren nasaikeria, eta ardura eza lotsagarria. Itxi bear izaten deutsee edozein batzaar nastuetara ibilten, edozein mutil buru-arinegaz, edo edozein neska gangar zorapillogaz lagunduten, gaubaz berandu artean bere etserik kanpora egoten, orregaitik bapere bildurrik ez errenkurarik artuten eztabeela. Eta iñok arpegirik artuten badeutse, edo ezer esaten badeutse, burukominik izan ze dagien, epetasun andian erantzun daroe: «E! eztago ardurarik. Guztiz da ona ene semea; ene alabeari ezin iñok ukutu leio, zarata bakoa da bera. Ez, ez: eztago eurakaz bildurrik. Gauza orreek gaztetasunak eskatuten dituzanak dira. Gaztetasunari (gaztezaroari) berea emon bear yako. Geu bere alantxek ginean». Gero gura eztana yazo dakienean edo neskaren bat bete: semeak burubaako ezkontzaren bat egiten dabenean: alabearen okeluetako nasaikeriak guztien begietara agertuten direanean; orduan dira negarrak, zizpuruak, zotinak, ulle-tirakaak. «Ez neunkean nik sinistuko neure semeak, neure alabeak, ori egingo eustanik. Nok esango eban au egingo ebala? Nok usteko eban alangoak urten bearko ebala?». Nok? A guraso zoroa! A senbaako gurasoa! Nok esango ez eban zeure umeagaz zer igaroko zan ikusirik nogaz ebilen, nora yoian, non sartuten zan, ta zelango bide makurrak erabiltzazan? Edozeinek igarriko eutsan ikusita zeuk emoten zeuntsan laza ta esku-eskune larregia gura eban bideetati ibilteko nai gaubaz zala, nai egunez zala ezin onean yo leikeala zeure umeak. Zeure buruaren erru imini bear dozu orain daukazun naibaakoa.

        Alan bada gurasoak ardura andi bat imini bear dozue, zeuen umeai Ygkoak dirautsuen legez ondo erakusteko, eta pekatuak eta pekatu-bideak (galarazoteko) kenduteko, eta ondo esanean ezin badozue, gogorrean ta garratzean egin bear deutsazue. Ori ondo egiteko Ygkoak berak dirautsue zer egin bear dozuen. Entzun bere berba ederrak: «Loren yau eta palagau eikezu zeure umea, eta berak bildurpean erabiliko zaituz: ibili zaitez beragaz (parlantzuan), txantxakerietan eta txutxuputxuetan, eta berak nekeak ugari erakutsiko deutsuz. Ez beragaz barre andirik erabili, gero damutu ze dakizun. Emoiozu zeure semeari lotsea; zarteagaz yo arren etxatzu ilgo. Gurasoak, ez egiozue umeai aserratu eragin, ez sumina artuteko biderik emon». Oneek eta onelangoak dirautsuez Ygkoak berak. Alan bada umeak ondo aziteko egin bear dozuena da lotsea ta itzala beti emon bear deutsazue. Eta lotsa au eta ondo erakuste au ainbat umetxutati asi bear da diño Ygkoak berak: dum infans est, umekondoa danean; ezpabere bear bada, gogortu ezkero, geiago egingo deutsue, eta buruko-ala andiak ikusi bearko dozuez.

        Au esaten yakenean, guraso askok erantzun daroe: Ai bada! oraindo gazteak dira orretarako geure umeak; aek eztakie gaixoak zer egiten dabeen bere asko; geldi geldi edadeak ekarriko dituz. A guraso gogorrak, edo obeto esateko zeuen umeen borreru gogorrak! Eztira bada gazteak zeuen umeak biotzeko sumina erakusteko, begiraunak, adikuneak, erremuxkadak, eta mukerrak egiteko. Itxi egiozue gogortuten, eta gero ikusiko dozue zelan ezi ezingo dozuezan. Umetxuakaz yazo oi da aretx-landarakaz yazo oi dana. Aretx-landaratxuak eme barri direanean, laster dira sustrai ta guzti atereak; baia bein gogortu eta andi egin ezkero, eta sustrai luzeak eta erro zabalak egin ezkero, eztozuez guztiz aterako: bertan geldituko da erro bat baño ezpada bere. Alantxe da umeakaz bere: lenengo mañatxu txarrak burua agertuten dabeenean, gitxi bear izaten da maña orreek galarazoteko; eta bear bada zapladako bat, agiraka bat, berba bigun bat, bekoki ilun bat asko izaten da orretako. Baia bein ekandu gaistoak sustraiak eta erroak basterretara zabaldu ezkero, ezteutsazue bezu txarra galarazorik. Alper alperrik yoko dozuez, alper alperrik bana bana egingo dozuez: antxe geldituko da erro bat baxen ezpada bere, zeinek gox edo berandu atera bearko daben burua, arako zeuen umeak zeuen bildur eztireanean. Orregaiti kontu, gurasoak: zeuen umeai mañatxu gaistoak lelengo lelengo barritarik galerazo: agertauta lasterrean burua ebagi: ez itxi temea(gaz) kabiduten (urteten): ezi egizuez euren okerrune guztiak indarra artu baño leen, ezpabere Ygkoak diñoana: zaldi ezibaakoak gogorrak urteten daben legez, alantxek kastigu bagako umeak gogorrak eta lotsa galdukoak urteten dabe.

        3°. Oneek alan dira, eta alan egin bear dira: baia eztabe gurasoak orregaz ezer egingo eurak onak ezpadira. Indar geiago dauko begietati sartuten danak, belarrietati datorrenak baño. Arpel arpelik esango deutso gurasoak umeari, «au egik, bestea ez egik egin»; umeak beste gauzarik egiten gurasoa ikusten badau, dakusana egin bearko dau, ez gurasoari entzun deutsana. Orregaiti zirautsan Leta-ri San Jeronimo-k: «ezpegizue ikusi zeuen alabeak ez zeuri ta ez aitari, berak eginda pekatu izango leukean gauzarik». Eta auxe da aziera onak gurasoai eskatuten deutsen irugarren gauzea, exenplu ona emotea. Eta onen kontra pekatu egiten dabe gurasoak umeen aurrean egiten dabeenean pekatu dan gauzea, edo pekaturako bidea ta oña emon leikioena. Alan pekatu mortala egingo dabe 1°. tabernan edo ondretan izan ezkero umeen aurrean ordirik paretan direan gurasoak. 2°. Pekatu mortala egingo dabe umeai edo umeen aurrean birao egiten daben gurasoak. 3°. Pekatu mortala egingo dabe gurasoak umeen aurrean arkalegaz aserratuta, batak besteari berba astunak eta lotsa txarrekoak esaten badeutseez, irauna garratzak emoten badeutseez, edo gogor eta lege eztan legez alkar artuten badabe. 4°. Pekatu mortala egingo dabe umeen aurrean esaten dabeenak, eurak ezteutsela alango billauari parkatuko, kerella bat ekarri bear deutsala, gastarazoko deutsala, bengauko yakala, edo zelan alan iragarten deutsenak besteari deutsen gorrotoa. 5°. Pekatu mortala egingo dabe umeen aurrean esaten dituezanak zelebrekeriak, berba loiak, ipuin zikinak, errondo edo erezi deungaak, edo etseko bearretarako alangoak esaten dakiezanak dakardeezanak. 6°. Pekatu mortala egiten dabe umeen aurrean ateraten dituezanak euren gaztezaroko ibilera zoroak, adiskidetasun loiak, panparreriak eta erakeriak. 7°. Eta ara bere pekatu geiago egingo dabe guraso orreek, umeak dakiela, edo ikusi, entzun edo igerri leikeela, iñogaz adiskidetasun txarrik, zantarkeriarik, edo gauza okerrik badarabilde. 8°. Pekatu mortala egingo dabe, egiten badituez umeak dakiezala lapurretaak, saldu-erosi okerrak, eta engañuak. 9°. Pekatu mortala egingo dabe, umeen aurrean esaten badituez iñoren kleituko gauza astunak, oraindo ixilik dagozanak. Eta berba baten leen esana: pekatu egingo dabe gurasoak, egiten badabe, edo esaten badabe umeai oker-bidea emon, edo pekatu eragin leioen gauzaren bat.

        Ai, neure entzula onak! Ze zorionekoak izango litzatekezan etseak, erriak, uriak, probinziak eta erreinuak, baita mundu guztia bere gurasoak ondo ondo egingo balituez Ygkoak laugarren agindu santu onetan esaten deutsezanak. Guztia izango litzateke ontasuna, guztia santutasuna, guztia bake gozoa: baia alan egiten eztabeelako guztia doa galdurik. Imini bediz legerik eta kastigurik gogorrenak gaiztoen kontra: bebil yustizia aleginak eta ezin-eginak egiten erriti kanpora ekandu txarrak eta zer esan gaistoak uxatu ta erbestetuteko: deadar begie predikadoreak indar ta gogor izkune deungeen kontra: alperrik dabilz guztiak, eta euren eginalak eta indarrak guztiak utsean yo bearko dabe, gurasoak euren umeak ondo aziten ezpadituez. Sinistu egidazue mundu onetako okerreria eta pekatu guztiak gurasoen aziera deungan dauke euren sustraia. Ume ondo aziak onak dira, eta guraso guztiak eurenak lotsa onean aziko balituez, aror mundu guztia ondurik. Ori egitea eztago geure eskuan, baia zuenean dago Igoikoak emon deutsuezan umeak ondo aztea: ori egizue eta ori gitxiago eukiko dau munduak deungatasunik. Baia esango dau bearbada batek edo batek bere artean, yazo leitekeala, eta yazo bere askotan egiten dala, gurasoak euren umeak ondo azi eta ume oneek gaistoak urtetea. Bai, egia da yazo leiteke alango nosbaiteko baten; edo lagunen batek ume ori galduten dabelako, edo beste alango bategaiti. Baia geienean eztoa alan izaten, ezpada ze ume ondo aziak onak izaten dira, eta ume deungaro aziak deungaak. Ygkoak berak dirausku; baita egia Ygkoaren esana legez, pekatarien semeak okerrak izaten direala eta lapurren lagunak eta guraso onen semeak barriz euren modu modukoxeak, eta umeetan dala agiri nor nor dan. Ez, diño San Yuan Krisostomo-k, eztauke gurasoak atxakia onik euren umeak ondo aziten ezpadituez, eta onak egiten ezpadituez. Gizonak ezkara geurakauten ta geurez deungaak, eta alangoak bagara da geuk gura dogulako. Gurasoak umeak eurakaz daukez aziteko ume txikar direanetik, eta beti dagoz euren ganean; eta alan erraz erraz egin leikez onak izatera. Baia, zegaiti eztituez alan egiten? Euren ardura guztia dalako eskuartekoa eta ondasunak aurreratutea eta azturik daukeelako umeen arimen osasuna, baita euren buruena bere. Zer? Abererik uzuenak eta mistoenak, otsoak, artzak, katamotzak, eztira ardureagaz eta moduagaz mantsotuten, eztatoz eskura eta gura doguna egitera? Etxakez milla arrigarrizko gauza erakusten? eta umeai gatxik eztakienai ezin ondo irakatsi leikioe? Bai gurasoak gura balebe, eta orretarako alegiñak egingo balituez. Baia guraso askok, diño Santu berak, mandoagaz eta astoagaz ta basterragaz ardura geiago daukee euren seme-alabakaz baño. Eta ori baño ezpalitz oraindo gatxerdi litzateke. Baia guraso askok eta askok, (okerrago dana) umeakaz ardura artu bearrean, eurak deungaak izaten irakasten deutsee. Ozta ozta idigi izango dituz ume gaixoak begiak, belarriak eta beste sensunak, eta orra non eztakusan, non eztantzun, non asmetan eztaben deungea izateko oña emongo deutsan gauzea baño. Eztau oraindo berbaz yakingo umeak, eta negarrez asten bada arrebeak, otseiñak buruak emon deutsanen bat egin gura ezteutsalako, ama asiko yako palagetan (lorenyetan), eta arrebeari edo otseinari yoten dabelako siñua egingo (egiten) deutso, eta esango deutsaz min emoteko moduko berbaak, eta onegaz irakatsiko deutso umeari zelan andi egin dedinean, inok ezer egiten badeutso, berak bere eskuz bengaia artuko daben. Yanziko deutse umeari soñeko polit bat, eta milla zorakeriaz, eta labankeriaz puztuko dabe, burua axez beteko deutse, sinistu eragiten deutsela, besteen begietan ederto dirudiala; eta orregaz irakasten deutse yanzki eder zalea izaten. Yoango da sein-zaina (ume-yagolea) tanbolin otsa dan tokira, eta bera besoan daukala abiauko da besoai eragiten, eta umea dantzan erabilten, eta alantxe erakusten yako umeari yantzan ibilten zalea izaten. Ei! esango dozue, orreek, zer dira? Ezerezkeria batzuk baño eztira. Bai, baia ezerezkeria zan Santa Monika-k umetan ardao tanga tanga (tindi) bat ao bete bere etzana edatea, eta agaz-guztiagaz bere dirausku bere seme S. Agustin yakintsuak eze, orretarik etorri zala bere ama, ardaoari ondo erestera, eta beartzan baxen geiago edatera, eta gitxik egin ebala ordi konkor bat izateko bideak artu etzituzanean. Orregaiti bada etxako umeari emon bear deungea izateko dan biderik txikiena bere.

        Baia, ai! guraso askok euren umeai emoten deutseez ez onelango bide txikiak ez eze, baita andiagoak bere, eta ez ume txikitan bakarrik, baita bardingotan eta gaztetan nagustotxu eginda bere. Etseren batzuetan eztantzue ezpada biraoa, añena, demoniñoa, yuramentua, berba loia, zelebrekeria, eta iñoren deungaroak esatea. Eztakusde euren gurasoakgan deboziñoaren izpirik, eztakusde ezpada eztabeela errosario bat esaten, eztireala urterik urtera baño konfesetan eta orduan bere txartelaren bildurrez; yaiegun santuetan meza bat entzunda, ganeko enparadua emoten dabeela saldu-erosietan, tabernan; alango egunetan yoan bearko dala errubera, N-ra, gauzea (sagarrak) saltzera, errota-osterara, bazterretara. Eztakusde baneria, apaindutea, eder ibiltea baño besterik. Guraso askok poz-pozik eta ezpanetati adurra dariela kontetan detseez umeai euren gazte-zoroko panparreriak, erakeriak, ibil-bide deunga negar eragin bear leuskioenak. Gero, zer gura dozue izan ditezan ume orreek? Zer? Kristiñau deungaak, biraogilleak, gurasoakganako gogorrak eta esan txarrekoak, edaleak, seigarrenekoan ez garbiak, ao txarrekoak, lapurrak. Baia ai, ta ai! ze zorigaiztokoak direan onelango umeen gurasoak! Izango dabe, bai, buruko-mina, baita ez txikana mundu onetan, eta okerrago dana, ikusi bearko dituez bestean neke ikaragarrizko betikoak. Alangorik gerta ez dakizuen, esango deutsuet nik orain zelan azi bear dozuezan zeuen umeak. Entzuzue bada kontuz.

        Lelengo lelengo zeuek onak izan beartzare; zeuen etsetik kanpora biraoak, maldiziñoak, yuramentuak; etseti kanpora aserreak, errieltak, baita kirrimorroak eta ezdabaida txikiak bere. Zeuek senar-emazteak alkaneri lotsea ondo ondo gorde bear deutsazue; eta alan egin ezik ezteutsue umeak bere gordeko. Zeuek Elexarako bideak yakin bear dozuez sarritxu konfesetako eta komulgetako, yaiegunetan errosariora, beluko mezara (meza nagusitara), abade-maisuaren sermoira etorteko. Errosario santua gaubean gaubean etsekoakaz esan bear dozue oera baño leen, eta obeto afaria yan baño leen, bada afaldu ezkero lo-agoa (gurea) bere urrean izan oi da. Berba baten, zeuek onak izan beartzare. Auxe da aurrengo aurrengo bear dana eta bera bagarik eztozue umeakaz bapere gauz'onik egingo. Berbaz asi ditezanerik irakatsiko deutsazuez Jesus eta Manaren izen gozoak eta deboziñoz eta astiro ta ondo siñatuten, eta geldi geldi Abe-maria, Aita-gurea eta euren dotrinatxua. Ordutixek asi beartzare umeai Ygkoaren bide ona erakusten, eta agertuten dituezan mañatxuak galarazoten. Lotsea beti emon, gitxitan yo, temea kabietan bein bere iños ez itxi, belauniko imini, beari mun eragin, gela baten zarratuta euki, parka eskatu eragin, dira zeuek, umeak bear eztanen bat egiten dabeenean, geien erabili bear dozuen zartea, eta emon bear deutsazuezan kastiguak. Barriz ondo egiten dabeenean ez gauzatxu bat emoten badeutsazue egin-sari, edo (aginduten) eskeintzen eta opetan badeutsazue egin dagientzat, (onez) onean onean ekarriko dozuez ederto baten zeuen esana egitera. Baia iños yoten badozuez alan bear izanda, gero negarrez dagozanean, ez palagau, ezpabere guztia galduko dozue: Itxi bakean, eurak aspertuko dira; eurak ixilduko dira. Eta txarriak artuta yan gura ezik asten direanean, etxaramon, goseak ekarriko dituz. Zazpi urterik gora ekarriko dozuez Elexara mez'entzutera, eta konfesetara, eta sarritxu konfesau eragin. Eztozuez erabili bear soñean apainduegi: apaindugureak askori alde askotara pekatu eragin deutso. Baia bere modutxuan erabili bear dozuez, ganekoan eurak ondo eztan bideren bateti egin bearko dabe. Andi egin ezkero eragotzi bear deutsazuez naasteko batzaarrak, fiestak, yolasak, batzaako dantzaak, bigirak, gaubelak, errondak, eta osterantzeko mutil-neskatillen arteko batzakuntzaak, bada oneek dira lotsea kenduteko eta itzalak botateko, eta loikeriak ta zantarkeriak ikasteko alagalako leku onak. Yaiegun santu osoetan zeuekaz ekarri egizuez beluko mezatara, eta ez itxi gazterik etsea yagoten, eze alango aldietan izan oi dira sabaiko (kamarako) lapurretak eta okerrago direan gauzak. Onelan gurasoak, umeen ganean, eta beti ardura andi bategaz zagozela, yo andi bagarik ondo aziko dozuez, zeuen esanen bean eukiko dozuez, eta Ygkoak diñoana, emongo deutsue gero atsedon ederra, eta biotzeko atsegintasun gozoa.

 

aurrekoa hurrengoa