www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. [AOZKO KONFESIÑOA]

 

(J, 26-31. or.)

 

Si confiteamur peccata nostra, fidelis est
et justus ut remittat nobis peccata nostra,
et emundet nos ab omni iniquitate
(1 Joan. 1,9).

 

        Konfesiño on bat egiteko bear dan laugarren gauzea da pekatu mortal guztiak bapere itxibagarik konfesoreari esatea. Ezta asko pekatuen parkaziñoa Jaungoikoaganik izaiteko pekatu eginen damutasuna, orrez ostean guztiak, al dala, Konfesoreari esan bear yakoz. Alantxe dauko erabagirik gure Elexa Ama Santeak, ta exkomunioa iminirik dauko esaten dabenen kontra edo alango esan bearrik eztala, edo Jesukristok alangorik agindu ez ebala. Aozko konfesiño au ezta beste gauzarik ezpada bakotxak noberen pekatu mortalak Konfesoreari esatea euren parkaziñoa absoluziñoaren bidez izaiteko.

        Baia esango dau batek batek: gauza gogorra da beintzat besteri batek egin dituan pekatuak esan bearra, eta noberak bere bakarrean egin dituzanak bere. Ez kristiñauak, ezta dirudian gaña gogor, eta alde guztietik begiratuten baiako gauza biguna da, ta ondo biguna. Ea ezpabere, eztaukazue gogora ekarri baxen ea nori esaten yakozan pekatuak, eta zelango onaari ta ondasun andiak yatorkuzan olango pekatuak esaterik. Nori esaten yakoz pekatuak? Ezelanbere, ezelanbere iñori sekula ezin esango deutsan baten. Jaungoikoak eragotzi deusku Konfesoreai konfesiñoan enzuna esatea, baia ain estu ze, ezta bagenki bere erreko (erre egingo) ginduezala esaten ezpadogu, edo pekatutxu benial bat esanda infernuko guztiak andik urtenik zerura yoango leitekezala, ezin orregaiti bere esan giñaike pekatutxu benial ori bere. Eta eztirudi ezpabere Jaungoikoak onen ganean aparteko ardurea ta berezko kontua daukala baño. Konfesore askori burura egin yake, ta esan dituez milla gauza igaro, baia eguño bere ezta ikusi alangoak bere konfesiñoan enzuna esan dabenik; eta iñosko alditan gaistoren batek tentazar ezer aitatuten badeutse, aserratu oi yake zoro ta guzti. Gura dozue entzun geiago? Bada ara izan dira munduan Konfesore Judas bera baño bere okerragoak; izan dira herejia andiak irakatsi ta hereje askoren buru egin direanak eta konfesiñoaren kontra asko esan ta asko eskribidu dabeenak. Baia alan-da guzti bere eztabe eguño bere agertu konfesiñoan entzun dabeenik; eta ez bildurrez ez eskupuluz; ezpabere Jgkoak berezko kontu bategaz aztu egiten deutselako ezer esatea. Eta, zelango ondasun eta mesedeak etxatorkuz konfesoreari pekatuak esaterik? Beste aldeti utsik ezpadago, Jgkoak parkatuten deuskuz egin doguzan pekatuak, atzera emoten deusku pekatua dala medio galdu genduan grazia, ta bera gure adiskide egiten da, baita gu arik aurrera onak bagara, emongo deusku, eriotzea ezkero, bere zeru ederra. Zer? Agertuten etxakaz Medikuari seigarren mandamentuko pekatuetatik datozan gatxak? Bada au egiten bada gorputzeko osasuna izateagaitik, gauza gogorra izango da Konfesoreari belarrian ixil ixilik esatea, arimako osasuna izaiteko? Ez beintzat, ezta gauza gogorra.

        Konfesiñoak ona izaiteko lau gauza bear dituz; izan bear dau humillak, osoak, egiazkoak, eta atxakiabakoak. Lelengo izan bear da humilla, au da, eztira pekatuak esan bear ipuiñen bat, edo beste konturen bat esaten dana legez, ezpabere biotza yausirik, egin dituzan gatx eta kalte andien parka eskatuten dagoana legez. Edozeinek daki ze, badoa iñor besteri egin deutsazan kalte andien parka eskatutera, yoaten dala humil humillik, eta lotsea dariola. Zeinbat eta andiagoa dan kaltea artu daben personea, zeinbat eta aserreago daukan bere kontra, zeinbat eta andiagoak direan egin deutsazan kalteak, ainbat eta buruzbeerago eldu bear da bere aurrera. Begiratu egizu, bada nori dirautsazuzan zure pekatuak, ta zetarako esaten deutsazuzan, eta berau bakarrik asko izango da, lotsaz beterik eta bildur santu bategaz zure pekatuak konfesetako. Bada yakin bear dozu eze, Jaungoikoaren ordeko dagoala Konfesorea, eta alan bere oñetara zoazanean, edo bere Metan belauniko iminten zareanean, Jgkoaren aurrean iminten zareala, Jgkoari akusetan zaiakozala, Jgkoari dirautsazuzala zure pekatuak. Bera dago zugaz guztiz irritu ta aserre, beragaz izan dozun lotsa-txarragaitik: bada manatu ta il zeuntzan bere seme bakar maitea. Orregaitik zaukaz infernu batera kondenadurik. Konfesetan zoazanean, bada, akusetan zatxakaz Jaunari berari, eta berberari dirautsazu zeuk zatitu, birrindu, odolustu, eta il deutsazula bere seme-bakar laztana, eta konfesiño au egiten dozu parka eskatuten deutsazula ain aserre dozun Jaungoiko oneri. Zelango biotz humillagaz, zelango lotseagaz, zelango bildur santuagaz esan bear ezteutsazuz, bada, zeure pekatuak Jaungoiko oneri?

        (Bigarrengo) izan bear da osoa; au da konzienzia zeatz aratu ta esamina kontuz egin ezkero, konfesadu bear dira, burura ekarri direan, ta gogoan dagozan pekatu mortal guztiak, bapere gorde ta geiagotu ta gitxitu bagarik; yakinak yakinak legez, dudazkoak dudazkotzat, pensamentuzkoak, pensamentuzkotzat, berbazkoak, ta obrazkoak aintzakotzat, eta guztiak batek beregango uste dabena legez, ta berak beretzat daukazana legez. Eta alan gogoan dozuzan pekatu mortaletarik battxu bakarrik itxiten badozu dala lotsaz, dala bildurrez edo oker egin guraz, konfesiño deungea egingo dozu, ta etxatzu pekaturik arean bere parkatuko, eta Jaungoikoaren grazia artu bearrean, ikaragarrizko pekatu mortal barri bat egingo dozu. Orregaitik edonos itxi izan badozu pekatu mortalen bat zeure erruz edo zeure guraz konfesadu bagarik, gero konfesadu bearko dozuz ez bakarrik konfesadu etzenduana, baita konfesadu dozuzanak bere. Esaterako: lau urtean euki dozu pekatu mortal bat ixilik lotsaz ezin esanda; bada gura badozu parkatu dakizun pekatu ori ez bakarrik konfesadu bearko dozu ixilik euki dozun a, baita bere lau urte oneetan eginiko guztiak, leenago konfesadu arren bere; baita onezaz osteian egin dozuzan konfesiñoak, eta artu dozuzan Komuniñoak. Baia konfesiño baten edo bestean lotsaz itxi bazenduan pekatu bat, eta gero zeure errubagarik aiztu baiatsun pekatu ori, barriro gomuta (gogora) dakizunean pekatua, eukiko dozu obligaziñoa konfesetako pekatu lotsaz gordea, eta pekatu au gogoan zeunkan artetako pekatu guztiak, konfesiñoak ta komuniñoak, baia ez pekatua bururik yoan ezkerokoak. Kontu daigun; umetxutan egin zenduan aragizko pekatu loi bat, eta konfesetara yoanik lotzaarren etzenduan esan. Igaro zan denporaren bat ostera konfesetan yoan bagarik, eta aztu egin yatzun a pekatua. Arik urte batzuk garrenean, edo sermoiren bat entzun zendualako, edo konfesoreak egin eutsun itaune bategaitik, edo beste modutan burura yatortsu pekatu a lotsaz edo bildurrez konfesadu etzenduala. Orain bada, ondo ondo gauzea begiraturik ta konzienzia arakaturik ziertu bazagoz etzenduala zeure erruz itxi konfesadu bagarik geroko konfesiñoetan, egin bear dozuna da barriztadu arako konfesiñoak zeintzuetan zeure erruz edo lotsaz etzenduan konfesadu pekatu loia, eta eztaukazu zer barriaztu geroagoko konfesiñoak. Bardin esamina konzienziakoa egitekoan, edo konfesetara zoazanean aiztuten baiatzu pekaturik, eztago gero gogora datorzunean zetan barriztadu orduan eginiko konfesiño guztia, asko da esatea azturiko pekatua bera.

        Konfesiñoa osoa izaiteko ezta asko esatea egin dan pekatu generoa, edo pekatu motea; ezta esatea bere sarri pekatu egin dala urlia gauzatan; esango baleu legez: akusetan nai sarri ostu dodala, askotan eskuka loia egin dodala ta alan. Au ezta asko diñot ostera bere; esan bear dozu zeinbat bider ostu dozun, zeinbat bider aserratu zarean, zenbat berba-arin-nasaiak esan dozuzan, edo zeinbat beste edozeinbere pekatu mortal egin dozun. Ezin badozu esan zeinbat bider, esan egizu zeinbat izango zan gitxi gora beera: au bere ezin badozu, esan zeinbat bider astean edo egunean: eta au bere ezin badozu, esan euki dozun ekandua, eta zeinbat denporan iraun deutsun ekandu orrek. Onezaz ostean konfesadu bear dozuz pekatuak daukazan zirkunstanzia ta lagungarriak, berez ta bereanez pekatu direanak. Kontu egizu; Aita yo zenduen? Bada ezta asko esatea; yo dot gizon bat; konfesadu bear dozu: Aita neurea yo neban. Senideren bategaz deungaro egin dabenak, dala eskuz, dala obraz, agertu bear dau daukan senidetasuna, alan odolekoa, zelan (eraatsia, edo) koñatasuneti edo ezkontzatik yatorkona, laugarren belauneti kanpora ezpadago. Bardin ezkonduagaz, edo boto-kastidadekodunagaz egin dabenak agertu bear dau zelango moduko lagunagaz egin daben eta lotsaz ixilduten dabenak onelango lagungarririk edo pekatuaren alborik egiten dau konfesiño deungea. Ez da, baia, izentadu bear konfesiñoan pekatu laguna (Konfesadu bere bear dira pekatua andiago egiten dabeen lagungarri, albo edo zirkustanziak. Kontu daigun; ostu dozuz eun dobloa, bada ondo konfesetako etzara kontentadu bear esanagaz (ezteutsazu asko eretxi bear esateari) ostu dot gauza grabe bat, esaizu: ostu dodaz eun dobloa; zegaitik eze emen pekatu barririk ezpadago bere, andiagoa da askozaz bere pekatua, eta ondo da konfesoreak yakitea zelango pekatua dan, berari datorkion penitenzia ta erremedioa emoiteko.) Konfesadu bear dira bere yakitun askoren eretxian pekatu mortala direalakoan egin direan gauzaak, eurak eurenez pekatu ez izan arren. Kontu daigun: uste zenduan astegun baten yaieguna zala, eta uste onetan zure nagitasunez etzenduan mez'entzun. Geroagogarrenean yakin zenduan etzala yaieguna, au bere konfesadu bear dozu; ze ezpazan bere pekatu astegun atan meza ez entzutea, zuk beinik bein uste zenduan yaieguna zala, eta oker uste onegaz entzun etzenduanean, egin zenduan pekatu mortala. Beste ainbeste esan bear da bereanez pekatu beniala baxen eztan gauzaren bat mortala dalakoan egiten badozu; bada zuretzako, zure uste txarragaitik mortala da, ta konfesadu bear dozu.

        Onezaz ganeti esan bear izaten yakoz Konfesoreari beste gauza batzuk. Lelengo pekatu bidean edo okasiñoren baten sarturik dagoanak esan bear deutso zelan dagoan, eta ori egin ezik, eztau gauza dan konfesiñorik egingo. O, eta zeinbat uts egin doazan onen ganean! Kontu daigun, dagoala bat pekatuko okasiño gaistoan bere etxeko personaren bategaz. Diño beregango konfesetan dagoanak: nik agertuten badeutsat konfesoreari zelan neure etxean daukadan pekatu-laguna obligauko nau edo urteitera, etxetik kanpora lagun ori botatera, ta absolbiduko ez nau ganekoan. Bildur onegaz estalduten deutso zirkunstanzia esan bearrau. Au da konfesorea gauza astunean engañetea. Bigarrengo konfesoreari esan bear deutsazu beintzat itanduten badeutsu, leenagoko konfesiñoetan euki bazenduan orain konfesadu dozun lango pekaturik; zeinbat bider yausi zinean; ze pelleburutan egon zinean, leenago euki bazenduan ori egiteko oiturarik, edo ekandurik, edo beste onango gauzaak. Onelangoetara bada, itanduten deutsunean Konfesoreak, artez artez erantzun bear deutzazu. Esaterako: dirautsazu Konfesoreari bost edo sei bider euki dozuzala zeure aragian eskuka edo ukutu aldi loiak. Itanduten deutsu Konfesoreak, ea euki badozu leenagoko konfesiñoetan onelango pekaturik, zeinbat denpora dan pekatu au lenengo egiten abiau zineala; zeinbat bider yausi oi zinean aste bakotxean edo il bakotxean, ze penitenzia modu imini eutsuen, kunplidu ta egin bazenduzan penitenziak; oni guzti oneri eta beste onelango itauneai artez ta garbiro ezer bere estaldu bagarik erantzun bear deutsezu. Askok eta askok onango gauzarik itanduten yakeenean erantzun daroe: ori guzti ori konfesadurik daukat; igaro zan, zertarako da bada orain barriztetea? Zetarako? Konfesoreak orrek guztiok zure onerako yakin bear dituzalako. Konfesorea da zure arimako mediku, eta itaunde oneek egiten badeutsuz da igarteko ze gatx modu daukazun, yakiteko gero zelango osasungarriak ta erremedioak bear dozuzan, zure burua pekatuaren gatxetik (gatx azpitik) ateretako. Orregaitik benetan gura badozu mediku onek osatu zagizan, esan eigiozuz zeatz zeatz ta garbiro buruan daukazuzan pekatu guztiak bapere itxi-bagarik, eta erantzun eigiozu artez egiten deutsuzan itaune edo pregunta guztietara, eta zure konfesiñoa osoa izango da. Zer konfesau bear dan ikusi ezkero, dakusguzan orain onen ganeko utsegiteak.

        Batzuk Konfesoreak onelango ekanduen ganean itandu ze dagioen tranpa egiten dabee. Bein ta geiagotan estutu dituz konfesoreak euren buruagaz edo iñogaz eskuka egiteko ekanduaren ganean. Zer egin daroe bada? Iges beste Konfesore erraz bategana ta agertu bagarik lengo ekandu gaistoa, ta pekatuaren sustraia, bakarrik konfesetan deutsaz konfesiño aldi atako pekatuak; ta Konfesoreak itanduten ezpadeutse noskoa dabeen a ekandua, lenagoko konfesiñoetan izan dabeen alako oitura deungarik artuten dabee absoluziñoa, ta doaz pozik, konfesoreari tranpa andi bat sartuta. Au egin daroe askok. Zer aterako dabee, baia, onelango tranposoak alango konfesiñoetati? Zer balioko deutse absoluziño arin orrek? Euren kondenagarri geiagorako. Ona emen beste tranpa, eskuteta, edo pekatuaren estaltze bat larregik egin daroena. Berbea emoiten deutse konfesoreari osturiko gauzea atsera bere yaubeari emongo deutsela, ta errestituziñoa egingo dabela. Gero nagituten dira, ta urrengo Konfesiñoaldian eztabe aitatuten euren nagitasuna, ta biurtuteko euki dabeen atserakuntzea, ta lengo konfesoreak kargurik artu ez dagioen, doaz euren barri ez dakien konfesoreagana. Alan igaro daroez urte osoak konfesiño deungaak egiten osoz konfesetan eztirealako. Konfesetan bere dira deungaro, egia ez agertuaz, tratulari asko, irabazi bidebakoak egin, konzienziak kezkatu, ta itandu gura ezteutseenak gogo onaz Konfesore yakitun bateri dan edo ez garbia ta zuzena euren irabaztea. Enzuten badabee zerbaist prediketan tratu okerren ganean, itoten dituez biotzeko deadarrak, ta konfesetan dira ezer aitatu bagarik, obligadu ez dagizan Konfesore yakintsuak bide gaistoko irabaziak biurtutera. Onelan konfesadu oi dira diruak prestadu edo ordeaz emon daroezanak, (obligetan dituezala artzallaak artzen dabeena baño zerbaist geiago biurtutera; edo dirua aurretutearren) lotuten dituezala nekazale gaixoak garia ta artoa merke emoitera, edo bardin ikatzak prezio laburrean eurai saltzera. Oneek dira eurenez logreria txarrak; ze dirua ordeaz emoitearren ezin iñok obligau leikee (emona baño geiago biurtutera: ez da bere dirua aurretutearren obligau iñor) merkeago emoitera garia, artoa, ikatza, ez beste gauzarik. Baia pekatu au gitxik sinistu edo ezagutu gura dabee, eta gitxiagok zuzen ta osoz konfesadu, ta lapur onradu ta kastigubako oneek doaz euren diruak emen largauta, Judas diruzalea legez, infernura. Konfesetan bere dira deungaro dirudun aberatsak limosna txito gitxi egiten dabeenak, edo, pobreak bear leukeezanak, alperrik gastaurik, edo gorde gureaz ta zekentasunez. Esatea ez daukala limosna egin bearrik zegaz egin daukanak, Ebanjelioaren kontrako doktrina da, ta Elexa Santeak bere erakuste okerra dalako eragotzita daukana. Aberatsen salbaziñoa da txito gatxa. Eta, zeinbatek konfesau daroez gastu alper larregiak, edo diru-batu gurea, zekentasunetik, edo esku-eutsi-keriati datorrena?

        Adierazo (deutsuedazan) ezkero zer konfesadu bear dan, eta zelango utsak onen ganean egin doazan, ezer esan bagarik gelditu eztedin, esan bear deutsuet zertzuk direan konfesetako premiñarik eztaukagun gauzak. Lelengo lelengo, bada, eztago obligazinorik pekatu arinak edo benialak konfesetako. Baña orretarako yakin bear da ziur ta garbiro pekatu beniala baxen eztala egin dan utsa edo faltea. Bada, zeinbat engañu eztago gauza onetan? Zeinbatek daukeez pekatu benial (edo) arintzat pekatu mortalak, edo astunak direanak? (Barriz, zeinbatek bapere pekatu ez direanak daukeez pekatu ezain ta anditzat (ikaragarritzat, bildurgarri), ta gero lotsaz agertu ezinda, kondenetan dira, sustraian pekatu etzirean gauzakgaitik?) Baia azaldu daigun au puskatxu bat. Edozeinek daki guzurtxu txiker bat esatea, ta alan beste gauza batzuk, pekatu arinak edo benialak bakarrik direala. Itxiko balituz, bada, batek yakinen ganean bere, orrela konfesau bagarik, ez leuke alde onetarik konfesiño gaistorik egingo, beste bide asko dagozalako, konfesiñoaz ostean, onelango pekatuak parketako, ta pekatu beniala ez dalako bere izaitez iñoen kondenagarria. Baia, nok esan zeinbat kristiñauk daukeezan pekatu arintzat, Jaungoikoaren aurrean pekatu mortalak direanak? Badira asko pensamentu loiak borondatez gura osoz, ta ezaguera argiz eukiak, arintzat daukezanak, ezpadauke gauza txarren bat egiteko borondaterik. Badira beste batzuk guraari edo deseo zantar ta borondatez eukiak, arintzat daukeezanak kanpotik gauza gaistorik egiten ezpadabe. Badira bai, (ta ondo asko direala) zeinzuei esan arren berba (arin-nasai) ezain, zantar, lotsagarri ta arima askoren ondagarriak, begitanduten yaken, ez ebeela asmu deungarik izan, ta barre eragiteko esaten dituezalako edergarriaz konfesau egin daroezanak, edo egin eztaroezanak pekatu andiak ez balira legez. Badira zeinbat egin arren dantza naastuetan eskuka, ta siñu tentagarriak, edo dantzatik kanpora ibili arren apa-laztanga, ta eskuezarte lujuriosoetan, gauza txikintzat daukeezanak, ta egiten ezpadituez gorputzagaz gauza ezainagoak, pekatu arinak bailiran legez, edo konfesau bagarik largetan dituezanak, edo konfesetan badituez, izan oi da damu bagarik pekatu benialak direalakoan. Jaungoikoak daki gauz'onen ganean zeinbat itsutasun ta ezyakin dagoan. Beste aldeti guraso asko dira umeen azieran txito nagiak ta ardurabakoak, eta, nok konfesadu daroa onelango ardurabakotasuna? Zeinbat irabazi oker egiten eztira saldu-erosietan, edo tranpak eginik prezioan, neurrian edo pisuan, edo ontzat sarturik gauza txartu ta kaltetuak? Eta alanbere gitxik konfesadu daroaz oneek. Orregaitik bada da konseju guztiz ona Konfesoreari agertutea batek pekatu benialtzat daukazanak bere, bada askotan yazoten da konfesetan danak benialtzat eukazanak, Konfesore yakitunak mortaltzat ezagututea.

        Bigarrengo eztago tentaziño utsak konfesetako obligaziñorik, bakotxak argiro darauenean, tentaziñoari lekurik emon ez eutsala; baia orduan bere txito da ona Konfesoreari esatea, bere konseju santuakaz biotza ta indarra artu dagian alango tentaziñoen kontra gogor (tentaziñoai arpegi) egiteko, eta ez eurakgaiti geiegi larrituteko. Alan fedearen kontrako begitaziñoak (eta tentaziñoak) buruak emoitea ezta ezer norberen guraz (ta ezaguera zoroagaz) ta yakinaren ganean lekurik emoiten ezpaiake, baia ondo da alanbere konfesetea, eta alan eginagaitik, olango tentaziñoak gitxitu doaz. Baia, ai! Zeinbat egon oi dira alango begitaziño gogaitgarriak konfesau ezinik pekatu andi-ikaragarriak direalakoan, ta alde onetatik egin oi dituez Jgkoak dakizan pekatu eskergeak! Beste ainbeste esan bear da iñok emoniko tentaziño ta pekaturako bideak gaiti; lekurik emoten ezpaiake eztira pekatu ta eztago olangoak konfesau bearrik. Kristiñau onai bere askok ezteutse largetan tentadu bagarik edo berbaz edo eskuz edo kiñu ta siñu gaistoakaz. Alango orduetan lekurik emoiten ezpaiake, ta aleginak egiten badira noberaganik alango tentadoreak botetako, eta eurakganik alde egiteko eztago pekaturik ez konfesakizunik. Doa neskatilla bat bere bidean, eta mutilen batek, edo besteren batek egiten deutso zirriren bat, edo bear bada ustekabean (ustebagarik) mosu emoiten deutso. Orduan igesa artuten badau, arpegi iluna erakutsita, edo deungaro esanda, ez dago pekaturik ez konfesakizunik; baia bai, arpegi argia tentadoreari erakusten baiako, (esanagaitik epel epel ta makal makal: zagoz geldirik,) ta tentadoreari begira egoteari yarraituten badeutso; zegaitik eze, okasiñoan bere borondatez egon gura dabenak, gura dau pekatua. Nok esan zeinbat guzur esan daroezan neskatilla askok onen ganean? Baia gero (astiroago egingo dot) onen ganean. Konfesiñorako bear dan egiaren ganean egin dagidanean. Irugarrengo batek uste onean pekatu eztalakoan zerbaist egiten badau, edo yakin arren pekatu dala gogoratu bagarik, eztauko pekaturik, ez alan egina konfesau bearrrik, yakin arren gero pekatu zala: baia (kontu onegaz) orretarako ezta noberen erruz izan bear ez yakitea. Barau egun baten barauzaroa dala yakin bagarik, edo yakin arren alangorik gogoan eztozula, okelea yaten dozu; bada eztozu orretan pekaturik egiten ori yatean, zuk ori ez yakitean zure errurik ezpadaukazu; baia zure ez yakite ori, zuk itandu-gura-ezetik badator, pekatu izango da ta konfesau bearko dozu. Gauz'onen ganean bere askok uts egin daroa. Askok eta askok egiten dabe euren buruagaz eskuka loiak, (baita ezkotasuna ateratea eta gustua artutea bere), ta gero esaten dabe ez eukela pekatutzat. Beste askok umetxutan neba-arreben artean edo neskato-mutilen artean egin zituezan bear etzirean zantarkeriak; lotsa izan zirean orduan konfesetan, eta oraindokoarren bere eztabe lotsa ori galdu, ta sinistu eragin gura deutse euren buruai etzekiela orduan zer egiten ebeen. Ezkondu askok bere egin oi dituez alkarren artean nasaikeria asko umeak izaiteko eztireanak, ta gero esaten dabe bestegaz balitz bai baia euren artean eztala ezer. Baia nik itanduko neuskie onelangoai: esan egidazue iños zuen biotzak orreen ganean ez dituzue usigi? Eztozue iños zuen biotz barruan arantzarik asmatu? Txikitxutan bere alango loikeria egiteko etzineen iñoen begien aurretik ostenduten? Etzare arrezkero beti ibili pekatu bazala etzala kezka ta kezka bildur ta bildur? Zegaitik bada esan ezteutsazu konfesoreari? Lotsea da lotsea ori esaten galaraz deutsuna, eta lotsa orrek begitan-arazo gura deutsu pekatu etzala; baia zuk (orreek esan ezta) eztozu gauza dan konfesiñorik egiten.

        Konfesiño ona izateko bear dan irugarren gauzea da egia. Esan gura dot esan bear direala pekatuak norberak beretzat daukan moduan, ezerbere ez geiagotu ez gitxitu ta aldatu bagarik, bada guzurren bat gauza grabe edo astunean esaten bada konfesiño okerra egiten da, ta lengo pekatuak parkatu bearrean beste barri bat egiten da. Alan konfesiño gaistoa egiten dau: bere pekatuak lotsaz edo bildurrez gitxituten dituzanak, edo egin dituzan baxen gitxiago yakinen ganean esaten dituzanak. Bigarrengo, egiten dau Konfesiño gaistoa bere pekatuak ain modutan edertuten dituzanak eze Konfesoreak arintzat aituten, ta ulertuten dituz pekatu mortal andiak direanak. Irugarrengo, konfesino okerra egiten dau pekatu mortal yakinak, dudazkotzat edo ez dan baidan konfesetan dituzanak edo dudazkoak yakintzat ta ziertuak balira legez. Laugarrengo, konfesiño gaistoa egingo dau pekatu txikiak anditzat konfesetan dituzanak, edo egin dituzan baño pekatu geiago, oker egin guraz, esaten dituzanak. Askok eta askok esan daroe obago dala geiago imintea gitxiago baño. Ez Kristinauak, dana esan bear da, ez geiago ta ez gitxigo, konfesiño ona egingo bada. Baia alanbere esan bear deutsuet ze orain artean, alan ondo dalakoan geiago esan badozue, ez orregaitik ardurarik artuteko, bada, alan danean, ezta alde onetatik gaistoa konfesiñoa; baia emetik aurrera ez alangorik egin, ezpadaze esan (egizue) zuek dakizuena, edo izan dala uste dozuena.

        Egia onen kontra modu bitara geien uts egin oi da. Lelengoa da kontu luzeak konfesiñoan esaten dituezanena (dituezanean), Konfesoreari sinistu eragiteko, eztala, dan lango andia, euren pekatua. Sinistu egidazue askoren kontu luze, inguru, eta irabiotuten dituezan yoan-etorri luzeak, eztira asmuak baino pekatua estalduteko edo bai gitxienez txikituteko. Egin deutsazu iñori biraorik? Euki deutsazu gorrotorik? Konfesadu eikezu, bada, euki deutsazun gorroto, ta egin deutsazun biraoa, ibili bagarik atzera ta aurrera, esan bai esan, zuk ari eginiko mesedeak, beraren zuganako eskerdeungea, egin deutsun txarkeria eta beste ipuin konfesiñorako eztireanak. Askok esaten dabe ze, yazo zan guztia esaten ezpadabe, ezteritxela ondo konfesetan direanik (direala). Baliteke au banaka batsuentzako, iñoentzat alan izan bear ezpaleuke bere; baia gora-beera oneek eztira askorentzako beste gauzarik, ezpada eurak pekatua edertuteko artuten dituezan asmuak, konfesoreari sinistu erazo al baleioe euren pekatua eztala mortala, edo bada bere ez lenengoan esan leikean gaña andi; eta alan kontu luze oneen sustraia geienean izan doa edo lotsea edo soberbia (onak eretxi gurea). Egiaren kontrako bigarren utsa izan oi da pekatuen atxakiak imintea, edo besteri norberak eginiko pekatuen errua ezartea. O zeinbatek eta zeinbatek onetan uts egin daroien! Askoren konfesiñoak obeto dirudie (direala) pekatu egin dabela ukatutea, ezen ez pekatuak esatea ta euren buruak salatutea. Edozein bere pekaturako dauke beti prest atxakia, eta beti topauko dabe nondi andi nori errua egotzi. «Jauna, diño emazteak, nik birao asko egin deutzadaz senarrari; baia, zer egingo dot? Ain da galdua, ain arpela, ain ardura gitxikoa ze ezteust ezetanbere lagundu gura. Ain da ordia ze, irabazten daben guztia, tabernara doa, eta etsera datorrenean guztia da agirakea, errieltea, eta ameneko ameneko makilladea ta yoitea. Nik al daidan guztia, ezta ezer umetxu tristeai yaten emoiteko, ta bere aragitxuak estalduteko. Onexek geien estututen nau, eta auxe dala medio biraorik geienak ezarten deutsadaz. Nik beste senar modu bat baneunko, eneunke neure bizian biraotxu bat bere egingo». Betor gero onen senarra, bada etxako oneri bere atxakiarik faltako. «Jauna, diño, nik birao asko egin dodaz; baia, zer egingo dot? Emazte bat baukat nik ain min luzekoa, ain irritua, ain jenio zitalekoa ze, ezteust inox bere bakean itxiten (itxi gura): beti beti mormor deidan oñoten egon bearko dau. Tragutxu bat edan badot (orduko), guztia da deadarra ta agirakea; puskatxu bat beranduago etxera banoa, etxe guztia beera ekarri bearko dau: egun guztian bearrean egon arren, arpelik nagoala deritxo; aora datorkion guztia esaten deust; arpela, ordia, moskorra, galdua, ardurabakoa. Berba astun oneekaz ernegarazoten deust; ze osterantxean e litzateke neure aotik eguño bere biraorik entzungo». Orain, onetariko zeineri sinistuko deutsagu? Senarrari edo Emazteari? Geienean ez batari ta ez besteari, beintzat oso osoan. Bata ta bestea izango dira errudun ta erru andikoak ta biok etorriko dira konfesonariora guzurra dariela.

        Neskatilla batek leku emon izango deutse gisakumeren baten mosu, laztanga ta eskuka zantarrai, ta etorriko da konfesetara bere burua garbitu gura dabela (gurarik): «Jauna, ni bakean nengoan, ez neuntzan nik biderik emon; ez neban nik alango gauzarik gura, eta esaten neuntsan geldi egoteko». Erdu ona, ta, zelango bidez yazo yatzuz gauza orreek? Yoan zinean zeu okasinoa egoan lekura, edo yente nasaien artera? Izan zan mutil-neskatillen arteko batzakuntzan edo olgantzetan? Zek zeroazan, bada, alango lekuetara yakinik zer igaro oi dan? Eta non nai zala, erakusten zeuntsen arpegi astuna ta bekoki iluna, eta alde egiten zenduan tentadorearen ondotik? Ala, barre egiten zeuntzan, ta algara gozoa? Bai, Jauna, barre egiten neban, baia esaten neuntsan geldi egoteko. Ederto (guapo). Zelan diñozu bada zeure borondatearen kontra izan zala? Gura ez dozuzan gauzetan, barreka egoten zara? Zure honrearen kontra zerbaist esango baleutsue, ez zenduke, ez, barrerik egingo ez algararik bere. Eta sugeren bat zuri usigitera baletor, esango zeunkio makal makal; sugea, zagoz geldi? Guzurrak dira orreek; guzurrak, ta guzurrak bere guzur galantak. Badira, bai, obrazko pekatuan yausita bere konfesoreari esan daroakenak, eurak gura ezta, izan zala. O konfesino ederrak! Zer egin eutsun bada besteak? esku-oñak estu? Eta ori mendi bakar baten? Alan izan balitz bere, zerura deadar egin bear zenduan: dei egin ama Birjineari eta zeure Aingeru Guardakoari. Munduko bildur guztiak gaiti, ezpata billos bat bularraren aurrean iminita, il etzagiezan bildurrez bere, itxiko bazeuntso pekatuari gorputza, pekatu mortala egingo zeunke, bizitzea emon bear dalako, pekatu egin baño leenago. Erri barruan balitz pekaturako indar egin gurea, deadar egin bear dozu, lagunak batu ta burua gordetako. Zer egingo zenduke bizitzea kendu gura baleutsue? Zelango deadar, garraxi, ta burua librau gurea? Bada maiteago dabenak gorputzeko bizitzea arimakoa baño, ez da Kristoren eskolakoa. Baia, ai! Erreguakgaiti, sari-eskintza ta utskeria batzuk gaitik, edo ezkontzako esperantzeagaitik egiten da pekatu, ta gero konfesetean esaten dabe, Jauna, nik gura ez neban neure gogoaren kontra izan zan. Guzurra ta abarra, ta konfesiño deungea. Zein pekatua guztiz eskutadu, ta ixildu, zein estalgarriren bategaz arindu ta edertu ta pekatu mortala izaiterik benialera ekarri, bardin legez da konfesiño deungea egiteko.

        Baia atxakia guzti oneek utsaak dira; pekatu egiten badogu, guk gura dogulako egiten dogu, eta guk gura ezpagendu, ez senarra, ez emaztea, ez ugazaba, ez otseiña, ez laguna, ez infernuko guztiak ez litzatekez asko izango guri pekatu erazoteko. A, balekie Kristiñauak ta ondo begiratuko baleude noen aurrean dagozan konfeseta-orduan, ta nori dirautsazan euren pekatuak, elitzatekez ebiliko atxakia atsean, ez leuskioe besteri egotziko euren pekatuen errua. Jgkoak bada ondo daki zuen biotzeko okeluen barri, aren begietatik ezin ezer ostenduko dozue: nai argiro esan, nai atxakiakaz edertu, ak bardin dakus guztia. Zer aurretuten dozue bada gora-beera..?

        Exempl. Roncal. Dominica X post Pent. n. 9.

 

aurrekoa hurrengoa