www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

6. JAIEGUNAK GORDETEAREN GANEKO
IKAS-BIDEA

 

(B, 35-37. or.)

 

Memento ut diem sabatti sanctifices.
Exod. 20.v.8.

 

        1. Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentuak aginduten deusku yai-domeketan gordetea. Gauza bi bear dira onetarako: meza osoa enzun, eta bearrik ez egin. Larregi luzatuko nintzateke gauza bi oneek adi erazo gura baneutsuez; eta alan bakarrik berba egingo dot Mezearen ganean. Enzun bear da bada meza osoa; alanbere ezta pekatu mortala izango mezea puskatxu bat igaroitea. Noragiñotik enzun bear dan mezea pekatu mortala izaiteko, batzuk diñoe ebanjeliotik aurrera, beste batzuk epistolatik; eta orregaitik onen onena da aurretiaz etorri, eta ateetan berbaz egon baga asikeratik enzutea. Mezea bear dana legez enzuteko, bear da atenziñoa eta deboziñoa. Bear da intenziñoa: au da, euki bear dau mezea enzuteko gogoa, eta adi egon, eta yakin bear dau zetan doian Sazerdotea; eta orregaitik eztabe mezarik enzuten ordirik dagozanak, lo dagozanak, berbaz, edo batera ta bestera begira dagozanak: mezara datozanak, eurak ondo-gura edo maite dabeen personea ikustearren, eta ak ikusi daiantzako. Euki bear da deboziñoa alan gorputzekoa, zelan arimakoa. Kanpotikoa da gorputzaren modu ona, au da, belaun-biko edo yaigirik egon bear da, aginduten dan aldietan, al izanik; eta ezin bada, al dan egokerarik oneenean. Barruko deboziñoa da gogoa edo pensamentua Jaungoikoagan edo Jaungoikoaren gauzeetan eukitea, edo mezeak berak esan gura dituzan gauzeetan: esaterako, Jaungoikoaren anditasun, ontasun, errukitasun, yakituria, edo J.K°. geure Jaunaren yaiokera, bizitza, pasiño ta eriotzan. Alan bada eztabee mezarik enzuten bankuetan luze luze etxunik, eta maien besoetan arrimadurik, plaza edo taberna baten legez, dagozanak. Jaungoikoaren seme bakar laztana Aita Betikoari ofrezietan dan (yakan) artean, arako etxeko zeregin, dibersino, (tratu, kontratu) saldu-erosi, artu-emon edo beste munduko gauzeetan euren (norberen) guraz dagozanak. Ezta arako korupe, edo ate ondoan, lekua egonik elexan, geratuten dirianak, andixe ikusteko nor sartu edo urte'iten dan, edo kanpoan iragoten dana ikusteko; luze egiten yakela mezako denporea tabernara, yokora, zereginera edo erromeriara, dantzara ainbat lasterren yoateko, oin bata elexarik kanpora daukeela, mezea emon orduko, bertatik urte'iteko, Sakramentu edo altareari erreberenziarik egin bere bagarik. Baia onetariko pensamentuak baiatorkuz gure borondate bagarik, eta alegina egiten dogula kentzeako, eta Jaungoikoagan pensetako, orduan ezta geurea errua, eta mezea enzuten da.

        2. Mezea galdu aginean, eta ez enzuteko pellebruan iminten danak, pekatu mortala egiten dau, gero meza enzun arren. Modu bitan galtzen oi dira geienean mezaak yai-egunean. Batzuk euren ibillera eta biajeetan, ez puska bat itxarotearren, edo ez meza enzuten geratutearren, urte'iten dabee erritik, bestean enzuteko usteagaz, eta geienetan ezda-baidan, eta dudeagaz mezarik eukiko ete dabenez. Onelangoak geienetan pekatu mortala egin daroe. Oba litzateke onelango eginenak eta ibilkunak astegunean egitea, ta yaieguna Jaungoikoari, eta arimeari emoitea, eta ibili edo beste lekutara yoan bear bada, meza lenengo enzutea. Beste batzuk dabilz arrastaka euren zereginetan, Mezarako ordu ordura artean, eta euren eginenak ez itxitearren, dagoz esaten, e! oraindokoarren ba'go denporea (astia), eta gero datoz arrastaka, arnasa artu ezinik, eta sarriaskotan uts egiten dabeela. Gero konfesetan datozanean dauke atxakia esanagaz: enenkian ze ordu zan, uste neban goxa zala. Baia atxakia oneek eztituz geienetan eskusetan, eta alan leenago sinistu leike pekatu mortala egin dabeela, bada beti dauke euren biotzean bildur bat mezea sartu ete dan. Barriz euren errubagarik, mezea besteetan baño leenago sartu dalako, edo beste gauzaren bategaitik belu badatoz, eztabee pekatu mortalik egingo; baia enzun bear dabe enparetan dan mezaren zatia (mezaren ganekoa).

        3. Iru gauzagaitik itxi leike mezea. Lenengo ezin enzunagaitik, bigarrengo karidadeagaitik, eta irugarrengo ofizioagaitik. Lenengo bada eztabee pekaturik egiten ez meza enzunagaz gexorik dagozanak, edo gexo ostean oraindio etxerik urteiteko eztagozanak; edadean sarturik dagozan atso-agurak, etxea urrun daukenean, edo eguraldi gogorrak dagozanean; etxea yagoten norbaist geratu bear bada. Baia onetan begiratu bear da guztiak meza enzun daien, al daben goxetik edonor biralduagaz: zegaitik-ze otseinen bat itxiten badabee meza enzun bagarik etxean, al daiala, ugazabak alan gura izan-ta, onen ganean yausiko da pekatua; eztau otsein edo ogitukoak pekatu egingo, ugazabak baño. Itxi leiteke mezea gatx edo kalte andiren bat bizitzan, honran edo ondasunetan etorriko bada enzutetik, edo orren bildur andia badago. Bigarrengo itxi leiteke karidadeagaitik, eta alan ezta pekatu meza enzun bagarik egotea gexo baten lagundutearren, ezpadago besterik nor egon, eta kalte etorriko baiako; itxi leiteke aserrakuntza andiren bat amatetearren, edo besteren baten etorri leikion gatxen bat gala'azotearren. Irugarrengo itxi lei mezea ofizioagaitik; eta alan egon leitekez meza enzun bagarik iñudaak, eta gurasoak ezpadauke sein txikarra nori itxi; arzainak ezpadauke besterik, nok yagon dagioezan abere edo animaliak; eta beste olango okasiñoetan. Onelangoetan egin bear dozuena da, esan artez, eta dan moduan, daukazuen dudea Konfesoreari, Abade-Maisuari, edo beste ondo dakian baten; eta ez zeurok zeuen buruz erabagi, teologu andi batzuk bazine legetxe; bada ikusi oi dana da, geiago begiratu oi dala irabazi, interes eta gorputzaren ondo egoteari, Jaungoikoaren legeari baxen; eta eginik Konfesore, Abade-Maisu, edo dakianen batek esaten deutsuena seguru zagoze. Onez ganetik Kristiñauak bagara, ezkara kontentadu bear meza bat enzunagaz; yakin bear dogu yai-egunak imini zituzala Jaungoikoak bera alabetako eta geure arimeen onerako. Sei egunean bearra egingo dozu; baia zazpigarrena egun santua da, diño Jaungoikoak.

        4. O ontasun neurribakoa! Bereak dira egun guztiak, eta gura izanik agindu eikegun guztiak gordetako; baia zazpitik ez eban bat baxen beretzat gorde, eta auxe bere gura izan eban gure arimaren onerako izan zidin. Eta ain da andia gizonaren gogortasuna ze, ezteutso Jaunari emon gura berea dana; eztau orduan bere arimearen onerako bearrik egin gura. Yai-egunetan arimea geien galtzean da. Uste dabee askok ze, meza bat arrastaka enzunagaz, egin dituezala yai-eguneko zer-egin guztiak; baita au egin ezketiño, gura dabeen moduan emoiten dabee ganeko eguna, edo tabernan, edo yokoan, edo alper-erian, edo fiesta edo tanbolinean; barriz oneetarikoetatik datoz pekatu ikaragarrizko eskergaak.. Dakusguna, Kristiñauak, da, yai-egunean egiten direala pekaturik andienak. Aste guztian egongo zare zuen bearra baxen gomuta eztozuela, ezteutsue buruak bere emongo ez ardaorik, ez yokorik, ez aserrerik ez beste pekaturik. Ba'tor yai-eguna; bada orduantxe izango da tabernea, orduantxe ordikeria, orduan aserrakuntzea, orduan yokoa, orduan etxeko aserrea; beingoan esango dot, orduantxe zabal zabal egiten yakee atea pekatu guztiai; eta esan lei eztala Jaunaren eguna, ezpabere Demoniñoaren eria. Beronexekaitik ziñoian S. Agustinek: onelangoetan yai-egunak emoiteko, uxala bat-pere ezpalego; uxala egun sentirik gaubera artean bearrean baziñardue; ze pekatu gitxiago egingo zeunke. Jaungoikoak berak atxinatik maldiziñoa botarik deutse, onaan yai-egunak gordetan dituezanai. Gorroto deutset, diño, zuen yaiai, ezin ikusi dodaz. Zetaako dira yai-egun oneek? Egun ilunak dira orreek niretzako, egun garratzak. Ba'kizue, gero, zer datorren onelangoetatik? Nekea, lana, gatxa, labore faltea eta beste esan-ezinezko gatxak. Kristiñauak, sinistu egidazue: aspaldi onetan (urteokaz) dakusguzan gatxen sustrai ta etor-burua gure pekatuak dira, eta euren aurrengo yai-egunak ez ondo gordetea. Alantxe ziñoen atxinako legean Profeta ak; alantxe Elexako gurasoak, alantxe yakintsuak, eta alantxe Santuak. Eta alan gura badozue Jaungoikoaren bedeinkaziñoa zuen ganera etorri din, gorde yaiegunak; yoan Elexako ofizioetara, obra miserikordiazkoak egin, gexoak ikusi, al daizuen limosnea emon, deboziñoak esan, eta parkamenak edo induljenziak irabaztearren egin. Egizuez bada, onelangoak, diño Jaungoikoak Isaias-en aotik, eta ikusiko dozue zelan yausiko dan zuen ganean zeruko bedeinkaziño zabala. Biziko zare gorputz ta arimako atseginean, gero barriz artuko dozue yaiak ondogordeen saria beti-betiko neure etxean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa