www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

7. [PROPOSITUA]

 

(J, 22-25. or.)

 

        Pekaturik mesede artu dabeenetati igaro gaitezan propositurik eztaukeenetara. Damuari, ona izateko, lagundu bear deutso pekaturik ostera ez egiteko gogo eginak: auxe dau bere betiko laguna, eta bera bagarik ezta gauza damu ori. Damututen yakanak zerbait egina, eztau gura alangorik barriro egin, eta aleginak egiten dituz beste bein ez egiteko. Damututen baiatzue edonori artoa epetan emona, iñondi bere aren dirurik artu ezin dozuelako, esan daroazue: yakin izan baneu bada... Ez, eztauko ain laster nire artrik arturik. Alan bada damututen yakanak bekatu egina, gura ta gur'ez artuko dau ostera ez egiteko gogoa. Gogo oneri esan daroakegu Propositua.

        Da bada propositua pekatuaz ondo damututa dagoan Kristiñauak artuten daben erabagitasun eta gogo biotzeko sendoa ez geiago pekaturik, beintzat ez mortalik, egiteko, eta alde egiteko pekatuen bide urko-ezagunetati. Ezin izan leiteke damu benetakorik, urrengoan pekaturik ez egiteko gogoa bagarik, eta damu egiazkoak beragan sartuta daroa alango asmu ederra. Alanbere beti da txit ona egitea propositu, eta gogo argi apartekoa: baia Kristiñau on, pekatuari gorroto deutseenak, eztira larritu bear, gomatau ezin badira, egin ete dituezan alango propositu damuaz ganetikoak. Propositua sarturik badago bere benetako damuan, eztira orregaiti biok bat. Damuak begiratuten deutse leen egin da dagozan pekatuai, proposituak barriz etorkizunai. Batagaz damu dau pekatu egina, besteagaz gogoa ta asmua dauko geiago ez egiteko.

        Propositu au euki leiteke bildur izan arren barriro bere pekatuan yausiko dala, badauko batek gogo egina ta osoa bere aleginez pekatuen bideetati alde egiteko. Eta gogo ori zindoa bada, bildurrak berak bizkortuko dau alegin orreek egiteko. Idi-proba baten bosteko bat postura egiten dabena bildur da galduko dabela, baia alanbere beti dauko gogoa, irabazteko aleginak egingo dituzala egitako, eta alan egin bere egiten dituz. Egin begiz pekatariak bere aldeti dagozanak, eta Jgkoak lagunduko deutso pekaturik ez egiteko.

        Gauza bi bear dituz Proposituak bear dan legezkoak izateko, izan bear dau pekatu guztien ganekoa, eta eragin-gillea. Lelengo pekaturik ez egiteko gogoa zabaldu bear da pekatu guztietara; au da artu bear da gogo sendo eder bat (bein bere) ez egiteko, ez pekatu au edo bestea, ezpada bapere ez egiteko; ezta onenbeste denporan, illa betean urte betean ez egiteko ezpada bein betiko ez egiteko. Eta alan batek baleuko pekatu mortal bakar bat egiteko gogoa, beste ganekorik ez egiteko gogorik izan ez arren, ez leuke gauza izango bere propositua. Onelangoak izan oi dira leen aitatu deutsuedazan, eta pekaturik mesede etorriko yakela uste dabeenak.

        Proposituak bear daben bigarren gauzea da izatea eragin-gillea, esan gura dot propositua benetakoa bada, bera daukanari artu eragingo deutsazala pekatuan ez barriro yausteko modu guztiak. Auxe da porposituak bearren dabena, eta onetan igarten yako, benetakoa izan bada edo ezpada. Pekatari batek gogoz artuten badituz Konfesoreak emoten deutsazan penitenziak, ez bakarrik lengo pekatuen zorrak ateretako direanak, baita bere urrengoan ez yausteko iminten deutsazanak, eta gero zeatz eta ardura onagaz egiten badituz: alde egiten badau lengo bide txarreetati, lengo lagun deungeetati; eta alegiyak egiten badituz barriro yausi ez egiteko, propositu ederra; propositu galanta eta Jgkoaren begietan asko balio dabena. Baia alan egin bearrean, asten baiako Konfesoreari mukerka; edo baietz esan arren, gero yaramonik egiten ezpadau: badabil lengo bideetati, lengo lagun txarrakaz; orrek eztauko benetako propositurik.

        Neskatilla otsein bateri ugazabak edo etseko Semeak emon deutse deungerako bidea. Dirautso Konfesoreak etse orretarik urteteko. Bertati urteten badau guztiai largata, agiri dau propositu ona daukala. Baia asten baiako Konfesoreari atxakietan, artu gura ezik milla baiakagaz: Baia, Jauna, zer esango dabe urtea egin bagarik urteten badot: baia Jauna, etse orretan beste etseetan baño soldata obea, eta probetxu andiagoak dagoz, eta ni guraso pobreen alabea, ezer eztaukadan bat nas: edo esan arren Konfesoreen belaunetan ondo eginik dagoala, gero bertan, urten bagarik geldituten bada, agiri dau eztaukala gauza dan propositurik. Ordi bateri esaten deutso Konfesoreak, ez tabernan oñik sartuteko, ez hondreetara elduteko, ez lagun ordiakgaz batuteko eta eda-aldi bakotxean, gox baten, arrastegi baten kuartillu batez gora ez edateko. Alan artu, eta alan egiten badau propositu galanta, baia artu gura ezpadau, aurrera badaroaz tabernara bideak, ta lengo moduak, ezta gauza bere propositua. Onetan ezetan baño obeto igarten da, nok eztaukan benetako damu zindorik; eta nok ez propositu egiazkorik, eta orregaiti leku onetarako itxi dodaz leen izentadu neikezan asko.

        Lelengo eztauke propositu erazogillerik eta orregaiti eztaroe damu eta propositu osorik eta benetakorik, zetan edo atan pekatu mortala egiteko ekandu txarra daukeenak, ekandu ori galduteko aleginio egiten ezpadabe. Onen artekoak dira arako guraso umeai edo umeen aurrean askotan birao egiten dabeenak, konfesau arren bein bere onduten eztireala. Onen artekoak dira guzurraren ganean lanzean lanzean yuramentu egiten dabeenak, esaten dabeela euren guzurra aurrekoai sinistu eragiteko: zeinda Jgkoa zeruan dagoan: eneunke zerurik ikusi gura ori alan ezpada, eta onelangoak. Onen artekoak bere dira yaiegun oso santuetan bear debekau ta eragotzi luzeak, euren maña gaistoz, egin daroezanak, Konfesoreak bein baño geiagotan ez egiteko agindu arren.

        Propositu eragin-gille bakoen artean sartu bear dira seigarreneko zikinkeria lotsagarriak, edo euren bakarrean, edo bear bada lagunagaz, egiteko ekandua arturik daukeenak, eta konfesau ta konfesauta bere onduten eztireanak: Euren artean bere pensamentu loiak gogoan erabilita euren barruan erretan egon oi doazanak, kanpoti ezertxu bere egin ez arren, ezta egiteko asmurik izan ez arren. Euren artean bere sartuko dodaz leen adiskidetasun deungea euki ebeen asko; zeintzuk Konfesoreak absolbidu gura izan etzituzalako, itxi beutseen bere euren arteko tratuari, alanbere euren barruan dauke sarturik arkalganako ondo-gura ez garbi-garbia. Oneek bada eta onelangoak, dabiltzazanean bein konfesau, eta gero pekatuan laster yausi, beste bein konfesau, ostera laster yausi eta alan, esan oi dan legez pekatuti konfesiñora eta konfesiñoti pekatura, agiri dabe eztaukela propositu eragingille onik.

        Bigarren eztauke propositu eragin-gillerik okasiñoetan, eta bide gaistoetan sartuta dagozanak, alango bideetati urten gura eztabeela. Okasiñoa esaten yako pekatura garoazan gauzeari, edo pekatu egiteko bideak emoten deuskuzanari. Edozein gauzak pekaturako bideak emon leikeguz: baia badira gauza batzuk besteen artean eurenez daukeenak pekaturako gantza emotea, eta eskuti legez pekatu egitera eroatea. Oneek bada itxi bear dituz pekatu egin gura eztauenak, eta itxi gura eztituezanak eztauke benetako propositurik. Neskatilla batentzat izango da okasiñoa, pekaturako tenteran daben mutilagaz egotea: izango da edozeinentzat, berba loi nasaiak esaten direan tokian egotea. Bada propositua izango badabe, itxi bear dabe neskatilleak mutil donga orregaz egotea, eta guztiak alango berba loi esaleen artera yoatea.

        Asko ta asko dira alde onetati propositurik eztaukeenak: ona emen onetariko batzuk. Lenengo bada datoz lagun txarrakgaz batuteagaiti biraoak eta yuramentu guzurrezkoak egiten dituezanak. Bigarren, tabernara edo ondreetara yoan ezkero, edo urlia ta ulizeagaz batzandu ezkero orditu oi direanak. Irugarren, eurak dakiezan lagun dongak-gaz batzandu ezkero lar yokatu ta etsean bear leukeena yokoan ondatuten dabeenak. Laugarren urliagaz batu ezkero iñoren kreituko gauza txarrak esan bearko dituezanak. Oneek guztiok bada itxi bearko dituez lagun txarrak benetako propositua izango badabe.

        Eta seigarrenekoan, zeinbat eta zeinbat okasiño eztagoz? Zeinbat arri laban pekatuan yausi eragiteko? Eta zeinbat konfesetan dira alango bideak itxiteko asmu bagarik? Ezagutu dagizuen egia au, nik aitatuko deutsuedaz orain onetariko okasiño batzuk. Geienentzat dira pekaturako okasiñoak dantza nastuak, mutil-neskatillak batzan egiten dituezanak, nai plaza agirian egiten direanak, nai zelaietan eta hermita basterretan egiten direanak, nai okeluetan eta zokondoetan egiten direanak. Izan oi dira okasiñoak bigirak, gaubeetako neska-mutilen arteko batzarrak. Izan oi dira gaubeetako errondak, eta oleetara batuteak. Izan oi dira karobietako bearrak, neskatillak frakadunai lagundutera yoan ezkero. Izan oi dira, beinik bein gazteentzat, fiestetara yoateak, gaubeetako suak, eta berba baten gaztekeria, mutil ta neskatillak, nastean batzanduten direanean, bada alango aldietan izan oi dira, baita ugari, berba loiak, ipuin zikinak, orakadak, bultzadak, mokorkadak eta besteak. Eta, zeinbat eta zeinbat dira alangoai itxiteko gogo bagarik konfesetan direanak? Ai ze proposituak gazte askok konfesiñora daroezanak! Ai zelango konfesiñoak onelango proposituak gaz egiten dituezanak! Oneek guztiok bada, osterantzeko pekatuen ganean propositu izan arren, eztauke propositu osoa ta eragin-gillea, ondo konfesetako asko dana.

        Eta, zer esango dot arako konfesore nasaien, eta entzun ta entzun baño besterik egingo ezteutsenen billa dabiltzanak gaiti, ekandu txarren ganean, edo okasiñoaren ganean estutu ze dagezan. Itsu batek beste itsu bat itsuaurrekotzat? Modu ona laster yausi eta banatuteko. Eta, zer esango dot arako urte guztian zelan-gura bizi, eta Paskoaz baño konfesetan eztireanak gaitik? Onen artean bere izan oi dira azerikume asko-yakin batzuk, konfesetara baño leen, amabost baten legez, egon oi direanak pekaturik egin bagarik, sinistu eragiteko Konfesoreari onduten asi direala. Oneek, pekatu ez egiteko (damurik eta) propositu onik bauke? Euren bizitzeak laster esango dau. Absoluziñoa artu ezkero, eta bein txartela esku artean ikusi ezkero denpora asko bagarik barriro lengo pekatuetara biurtuko dira. Damu ederrak beintzat, eta propositu galantak, Jgkoak begiak ain zuur ezpalituz. Baia ak ondo dakusaz gure biotzak, eta eztogu a engañauko damu guzurrezkoagaz.

        Orain azkanean esan bear deutsuet zer egin bear dozuen pekatuen damua izateko. Yakinik egon bear zare orretarako Sto. Tomasek diñoana, Jgkoak geiago egiten dabela pekatariai euren pekatuak parketean, zeru-lurrak eta gauza guztiak egitean baño. Yakinik egon beartzare bere, damua dala, leen esan deutsuedan legez, konfesiñorako bear dan gauzarik bearren bearrena. Yakinik egon beartzare oraindo, geuk geureanez ta geureka butan, ezin artu giñaikela bear dan lango damutasunik: Jgkoak berak emon bear deusku, eta ak emon ezik eztogu guk gauz'onik egingo.

        Alan bada esamina konzienziakoa egin dozuenik laster, pekatuak gogoan barri barri dozuezan artean, eregiko dozue Jgkoagana zuen biotza, eta al dozuen deboziñorik andienagaz eskatuko deutsazue bere grazia ta laguntasuna, bear dan legezko damu bat zuen biotzetan artuteko. Asiko zare gero begiratuten, zelan imini dozuen pekatuak gaz zuen arimea, ze ezain, ze atsitu, ze bildurgarri. Zelan dagoan Jgkoaren begietan ilik, ikatza baño baltzago, eta Demoniñoak beragan, arrak gorpu atsituan legez dabiltzazala, bere yaube eginik. Gogora ekarriko dozue, pekatua dala medio galdu dozuela Zerura-bearra, eta merezi izan dozuela Infernuan erretan betiko egotea, baita asko an ainbeste bagarik egongo direala. Baia Jgko onak etzaituezala galdu gura, eta prest dagoala besoak zabalik zuei parketako, eta zuek bere adiskidetzat artuteko. Orretarako Jgkoaren Semea gizon egintzala, ogeta amairu urtean neke asko ikusi zituzala eta azkenean bost milla ta geiago azote, arantzazko koroi gogorra, eta kurutze baten untzeak gaz yosirik eriotza lotsagarria. Onegaz biztuko dozue parkaziñoaren esperantzea eta artuko dezue alango Jgko ona ofendidu dozuelako damua. Eta ori geiago bizkortuteko, esaizue, al dozuen deboziñorik beroenagaz, bost edo sei bider: Neure Jaun Jesukristo

        Ejempl. vid. Roncal. Clarin Evangel. t. 2. Dominic. X. desp. de Pentecos. n° 8.

 

aurrekoa hurrengoa