www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. ONDO KONFESETAKO BEAR DAN
DAMUAREN GANEKO BERBA-ALDIA

 

(B, 94-99. or.)

 

        1. Konfesiño on bat egiteko bigarren bear dana da damua: au da euki bear dau benetako damuari bat pekatu eginagatik. Modu bitakoa izan leiteke damu au; bata berezkoa, edo mundu onetako gauzaak gaitik-koa, bestea berez-ganetikoa, edo fedeak erakusten deuskuzan gauzaren bategaitik artua. Ezagutu gura badogu, nos daukagun bata eta bestea, eztaukagu begiratu baxen, zegaitik daukagun damu au. Badaukagu damutasun au pekatuak ekarri deuskulako gorputzeko sensunakaz ikusi edo yakin al leian gatxen bat, berezko edo naturala da damu hau; eta ezta duin, ez asko, ondo konfesetako. Kontu egizue artuten dabela Justiziak lapurretan dabillen gizon bat, ifinten dau karzela baten, erri guztitik zabalduten da lapurreta au, eta damututen yako lapurretan ibilia: baia zegaitik? bere burua karzela baten eta lotsaari ain andian dakusalako. Damuari au berezkoa da, edo naturala, ze gatx oneek ezagututeko ezta federik bear, eta alan damu au ezta asko ondo konfesetako. Damutasun norberen izaitez ganetikoa dauko batek, damu dabenean pekatu egina, pekatuak ekarri deutsazalako gatxen batzuk, zeintzuk ezin yakin leikezan fede bagarik. Esaterako: leen esan dogun, lapurretan ebillen gizonak, ikusirik bere burua karzela itsaltsu baten, katea eta grilluz yosirik, ain lotsaari andian asten da begiratuten, ze leku bildurgarriak izan bear daben infernuak, ze ezainak edo etxura bakoak egon bear daben bere arimeak, galdurik graziaren edertasuna, zelango lotsaaria euki bear daben ain ezain, itsusi ta kakaz egonik Jaungoiko, eta Aingeruen aurrean. Konsideraziño eta gogoetaldi oneekaz artuten dau damutasun andi bat, ez, egin daben lapurreteagaitik karzela baten dagoalako, ez gizonen begietan ain lotsari andian dagoalako, ezpabere bere arimeari ainbeste gatx ikaragarrizko ekarri deutsazalako. Damu au gure izaitez ganetikoa, edo guk geureanez ezagutu geikeanen gorakoa da; ze arimeari ekarri deutsazan gatx oneek ezin gizonak bereanez, eta fede bagarik ezagutu leiez. Jaungoikoaganik dator damutasun au, eta asko da ondo konfesetako.

        2. Oraindiñokoarren bere gura neuke argiago azaldu, zuritu ta esplikadu nox dagoan damuari bata ta bestea. Onetarako iminiko deutsuet irudi. [sic] txu bat. Bizi da neskatilla gazte ondo yaio, azi, ta etxe andiko bat bere guraso noble, eta bere neba-arrebakaz. Erri guztiak dauko on garbi, moduzko, eta txarkeria bakotzat: baia malpekau yausten da gizon-gazte bategaz aragizko pekatuan, eta egonik gizon-gaztea gatx atsitu, ta lotsagarriz usteldurik, erantziten deutso bere gatxa. Egunerik egunera aurrera doa gatxa, baia lotsaz beterik, ezteutso iñori esan gura. Yausten da gexorik, eta dago oe baten erdi ilik, guztia erkindurik, azur utsak ta azala baño eztaukala, eta erdi usteldurik. Zabalduten da erri guztitik ze gatx modu daukan, eta guztiak dakie ze pekatu ta loikerietan ibili dan. Ar-or non dagoan neskatilla au gatx modu bigaz: gorputzekoagaz, eta arimakoagaz: gorputzekoa ezagututeko ezta federik bear, ze edozeinek ikusi leikez, eta neskatilleak berak sentietan dituz bere gorputzean, pekatu ak ekarri deutsazan argaltasun, zauri, min eta alak; besteak dira arimakoak. Oneek dira Jaungoikoaren arerio, Demoniñoaren menpeko eta aginduko izaitea, zerua sarraturik eukitea, infernu bateko su betikora kondenaurik egotea, Jaungoikoa aserraturik eukitea, eta beste esan bere ezin leikezan gatxak. Ikusirik bere burua egokera edo estadu onetan, artuten dau gizon-gazteagaz egin zituzan pekatuen damu benetako bat, biotz guztitik deutso gorroto pekatu ari, beti dago negarretan urturik; zizpuru artean, eta atsegin bagarik. Gura dozu yakin neskatilla onen damuaria zelangoa dan? Bereanezkoa edo naturala, ala norberen izaitez ganetikoa eta Jaungoikoaganik datorrena? Begiratu, bada, zegaitik daukan damutasun au, zegaitik direan negar, eta zizpuru oneek. Badira ainbeste min eta gatxagaz oean dagoalako, bere gurasoak aserraturik dagozalako, eukiko eban ezkontza on bat, eukiko eztabelako, eta beste onango gorputzeko gatxak gaitik; damu au berezkoa da, eta bakotxak fede bagarik euki leikeana, eta ezta asko penitenziako sakramentua artuteko: alperrik egingo dau Madaleneak baxen negar geiago. Daukan garbai edo damua bada arimako kalteak gaitik, graziaren edertasuna galdu dabelako, Jaungoikoa beragaz aserre dagoalako, edo beste onelango gauzaren bategaitik, gure izaitez ganetikoa da, eta fedeko egietatik datorrena, eta asko (ona) da Sakramentu penitenziazkoa egiteko.

        3. Modu bitakoa da damuari au; batari deritxo kontriziñoa eta besteari Atriziñoa: eta euskera garbiagoan kontriziñoari esan ginaiogo On-damua, Atriziñoari barriz Bildur-damua. Kontriziñoa edo On-damua da, eukitea, damutasun benetako bat Jaungoikoa pekatuagaz aserratu dabelako, ez beraganik artu leikean mesederen bategaitik, ez berak kastigadu al leikealako, ezpada bera dana dalako, ain on, ain santu, ain andi, eta ain maitegarri, eta damu onetan eztau begiratuten, ez zerua galdu izana, ez infernua merezidu izana, ezpabere Jaungoikoaren ontasun, anditasun, eta maitegarritasunera. Atriziñoa da eukitea damuari andi bat egin daben pekatuagaitik beragaz ezaindu dabelako bere arimea, zarratu dabelako zerua, merezidu izan dabelako infernua, eta bildur dalako Jaungoikoak bota leiala ango suetara, egin daben pekatuagaitik. Kontriziñoa dator Jaungoikoari deutsagun amodiotik, Atriziñoa, barriz, beragan daukagun itxarote, edo uste ta esperanzatik. Geienak uste dabe damu bi onetatik edozein dala asko, ondo konfesetako; alanbere alegina egin bear dogu, Kontriziñokoa eroateko, bada Kontriziñoak berak bakarrik ta uts-utsik, parkatuten dau pekatu mortala; baia ez Atriziñoak. Orregaitik balilloaz pekatu mortalean dagozan bi konfesetara, bata Kontriziñoagaz, eta bestea Atriziñoagaz, eta ilgo balira biak konfesadu baño leen, zerura yoango litzateke kontriziñoa eroiana, eta ez Atriziñoia eroiana.

        4. Damutasun au izan bear da pekatu guztiena, bat-pere itxibagarik; osteranzean (ganekoan), etxakoz parkatuko, ez arako pekatuak zeintzuen damurik eztaukan ez eze, ezta ganeko pekatuak bere euren damuaria eukiagaitik. Daigun kontu: daukaz gizon batek zortzi pekatu mortal; daroa konfesetara zazpiren damua, baia ez zortzigarrena: bada gizon orreri ez bakarrik etxako parkatuko zortzigarren pekatua; zeinen damurik eztaukan, baia ezta beste zazpirak zeintzuen damua euki daben bere; eta alan urrengo konfesiñoan direanak konfesadu bearko dituz, bardin zein iñorenbere damutasunik euki ezpaleu. Damu au izan bear da biotzekoa, edo benetakoa, eta alan ezta asko kanpotikoa, edo aozkoa bakarrik izaitea. Orregaitik ezta asko esatea: Damu dot zeu aserratua, eta ukabilagaz bularra yotea, eta negarretan urturik egotea, zizpuru andiak botetea, biotza gogor badago, pekatuari deutsan afiziñoa eta zaletasuna kentzen ezpada, eta gorroto guztizko bat berari euki ezpadagio. Damuari au euki bear da Konfesoreak absoluziñoa emon baxen leenago, edo gitxienez Konfesoreak absoluziñoa emoiten dabenean, ze orduan euki ezik, eztau arean balio bere konfesiño guztiak, gero damututen baiako bere pekatu egina. Asko bada bere damua euki edo artutea konfesetan danean, edo konfesoreak absolbietan daben artean, txito da pelleburutsua ordurako istea damutasuna artzeia; ze orduan pekatuak buruan eukiteak, zeatz konfeseteak, eta pekaturen bat aiztuteko bildurrak, daroe ardura guztia. Pekatuak konfesadu ezkero egiten dau Konfesoreak alegina artu-erazoteko konfesadu danari, esan dituzan pekatuen damua; baia denpora gitxi dalako batetik, eta pekaturen bat itxi ete dabenen bildurragaitik bestetik, ezta errez orduan damu benetako artutea. Orregaitio onen onena da konfesetara baño leen artzea. Denporarik onen onena da esamina konzienziakoa eginda bertatik. Ara zelan.

        5. Konzienzia esaminadu ezkero, zeure pekatuak gogoan dozuzan artean ifini zaitez Jaungoikoaren aurrean, eta humiltasunik andienagaz eskatu egiozu biotz guztitik, esaminadu dozuzan pekatu guztien damu benetako bati. Guztiz da bearra eskaari au Jaunari egitea: bada izanik damutasun au Jaungoikoak pekatari baten egin leion mesederik andiena, ezin berez euki leike gizonak; ezin bestek emon leio, Jaungoikoak berak baño, eta orregaitik gura badau pekatariak damutasun au euki, Jaunari eskatu bear deutso. Eskabide au eginik begira zaitez, zelangoa zaukazan pekatu orrek. Ze erain, eta etxurabako, ze atsitu zagozan, ikatz bat baxen baltzago, Demoniño bat dirudizula, gorputz usteldu bat legez, eta an arrak baterik bestera dabiltzezana legez, alantxe dabiltzezala Demoniñoak zure arimaan bere yaube eginik. Begira ondo zelango kalteak ekarri deutsazuzan zeure buruari pekatu orreekaz; zagoz zerutik erbesteturik, eta infernurako uzentadurik, Jaungoikoa dago ain irritu ta aserre zugaz ze, dauko bere besoa eregita bere justiziako ezpata billoxa dabela, zu zatitu ta infernuetara botateko. Bildurturik guztiori gogoaldi onegaz (begitaziño) eldu zaitez Jaungoikoaren errukitasunera, yakinik ze, andiak badira bere zure pekatuak, andiagoa dala oraindiño Jaungoikoaren ontasun eta errukia. Au zugaz euki daian artu eikezu ainbeste kalte ekarri deutsuen pekatuen gorroto andi bat, eta itxaron eikezu Jaunagan, parkatuko deutsuzala J.K°.ren bizitza, pasiño ta eriotzeagaitik.

        6. Jaungoikoaren Seme onen eriotzea ta pasiñoan alegina egin bear dozu, ezagututeko Jaungoikoaren zureganako amodioaren anditasuna, eta ezauera onegaz exeturik zure biotza bereganako amodioan, damuari andi bat artu bear dozu, bera aserratu dozulako, izanik ain on, eta maitegarria. Yatzi zan zerutik lurrera, zu pekatutik aterarik, bere seme zorioneko egitearren; onetarako bizi izan zan ogeita amar urtean mundu onetan neke, lan eta gatx andien artean; zuri eutsun amodio uts utsagaitik igaro zituzan bere negargarrizko pasiñoan esan bere egin ezin leikezan, zauri, epai, burla ta barreak; artu zituzan bost milla azote eta geiago, euki eban bere burua arantza gogorrezko koroe eskerga bategaz zulaturik, eta azkenean bere bizitzea galdu eban, kurutze baten unze gogorrakaz yosirik, lotsaririk andienean. Begira ondo noragiño eldu zan Jaungoiko baten zuganako amodioa, esker onekoa izan zengizan zu beragaz. Jaungoikoaren amodio onegaz iziotu bear dozu zeure biotza bereganako amodioan, zagoz seguru ezteutsula Jaunak ukatuko bere laguntasun eta grazia, zeuk zeure aldetik egiten badozu alegina. Berak bere zeruko su onegaz ene, eta garbituko deutsu zeure biotza; baia bazoaz konfesetara zeure biotza prestadu bagarik, uste dozula ze konfesoreak dirautsunagaz artuko dozula benetako damuaria, bildur izan zaitez ezteutsula Jaunak emongo onetarako bear dozun grazia.

        7. Gauza guztiz bear bat ementxe esan gura deutsuet, deritxadalako ze, berau ondo ez begiratutearren, konfesiño txar asko egiten direala. Ondo konfesadu gura dabenak, eztau ezetan bere ardura andiagorik imini bear, bere pekatuen damua eukitean baño; bada Trentoko Batzar, edo Konzilioak dirausku ze, Penitenziako Sakramentuaren alderik yakinena, eta parterik bearrena dala damua, eta orregaitik bearrik bearrena. Bera bagarik eztago pekatuen parkaziñoerik; baia yazo leiteke esamina, eta konfesino bagarik parkatutea. Emoiten deutso bateri aldi geisto batek; eztauko nogaz konfesadu, gura leuke baia: egiten dau akto kontrizinoko bat, ilten da onegaz; aror non oneri parkatu yakazan pekatu guztiak, eta salbadu dan. Emoiten deutso beste baten beingoango gatx batek, elduten da Konfesorea, baia eztauko lekurik edo astirik, ez esaminarik egiteko, ez bere pekatu guztiak esateko; esaten dau bat bakar bakarrik, eta absolbietan dau konfesoreak; bada badauko benetako damu zintzoa, guztiak parkatuko yakaz. Baia damuaririk euki ezik, ezin iñondi bere pekaturik parkatu leiteke; arpelik izango da esaminarik arduratsuena, eta konfesiñorik zeatzena. Yakizue, bada, bearragoa dala damua esaminea baxen, baita ezauera onegaz artu egizue ardura andiago bat damua eukitean, esamina-ginean baño. Konfesetara yoan baxen leen artuten badozue damua, konfesiñoa bere obeagoa, humillagoa ta negartsuagoa izango da. Gero absolbiziñoa artu ordua eldu daitenean, eztaukazue barriaztu baño damuari au, eta auxe da asko konfesiñoa ona izaiteko.

        8. Gura badozue, bada, neure enzula maiteak, ez pelleburuan egon konfesiño dongarik egiteko, egizue alegina, konfesetara yoan baño leenago, artuteko pekatuen damutasun biotzekoa. Berean dira ezagun konfesonarioan, au egiten eztaudeenak... Ifinten dira belaunbiko, egiten dituez arrastaka kako batzuk kurutze ordez, eta esanik Ni Pekataria arin arinka, iminten dira Konfesoreari begira, ea zer itanduten deutsen. Baia, zelango moduagaz? Zelango otztasunagaz? Edozein konbersaziñotan, edo berbetan lagunakaz balegozana legez. Itanduten deutso Konfesoreak: Ba'ukazu Jaungoikoa ofendidu dozulako damurik? Berpertatik eranzuten dau: Bai, Jauna: baia ezta iñondik bere damuari onen igargarririk. Asten da Konfesorea pekatuak itanduten, eztau berak ezer aurreratuko. Etxako beste gauzarik enzungo, ezpada bai Jauna edo ez Jauna. Itanduten badeutso, zeinbat bider egin dozu pekatu au, edo bestea? Eztaki zer eranzun; eta nosbaist esaten badau zeinbat izan direan, da destaiuan. Amaitu edo akabadurik zelan alan konfesiñoa, abietan da Konfesorea al daian indar geienagaz, biotz a bigunduten, eta pekatuen damua artu erazoten; baia esan al daian guztia ezta asko zizpurutxu bat bere aterateko, ta erazoteko. Aintxe dago gogorrik, arri bat bailitzan legetxe, batera... bestera begira, estu ta larri, arik eta absolbiziñoa artu artean, luze egiten yakala, an emoiten daben denporea, bere zereginetara yoateko, Nondik ezagutu, eta igarri leiteke, onek benetako damua daukala?

        9. Baia onelangoak damutasunik eztaukeenen bildurrik andiena emoiten dabena da, iminten yakoen penitenzia artzeko daukeen atserakuntzea, eta onetarako asmetan dituezan atxakiak. Dakus konfesoreak gizon edo andra aek konfesadu dituezan pekatuak dauken sustraia dagoala pelleburuan, edo arturik daukeen pekatu-bidean, ta okasiñoan. Neskatilla bat pensamentu loi, eta aragizko pekatuetan yausten bada, dala mutil gazteren bategaz adiskidetasuna daukalako, eta au kendu ezik, eztituzala olango pekatuak itxiko. Daki bestearen aserre-aldi, birao, ta erneguak yokotik datorkiozala, eta yokoa itxi ezik, beti pekatu oneetan biziko dala. Agindu beio, bada, batari ezteitela tabernara eldu, besteari itxi daiela mutil gaztearen adiskidetasuna, yokolariari itxi daiala yoko-lekua, eta ezteitela etse atara bere eldu. (Oneek-gaitik diñodana, diñot beste pekatuen pelleburu, sustrai ta bideak gaitik bere.) !Ze penitenzia astuna! Zelango agindu garratza! Ze atxakiak ez artuteko, ze iskini, ze propositu aozkoak, tabernara yoan arren eztala ordituko, mutil edo neskatilleagaz egon arren, eztala yausiko, yokora yoan arren, eztabela biraorik egingo? Baia ezaguturik konfesoreak au Diabruaren asmua dala, pekataria pekatuan beti eukiteko, eztau absolbidu gura, arik-eta pekatuaren bide eta pelleburuak itxi artio. Orduan dira larriak, orduan esturak, orduan atxakiak, Zetatik dator au? Damu benetakorik ez eukitetik. Balego bear dan garbaia, balitxako pekatuari bear dan gorrotoa, berez eta konfesoreak agindu bere egin bagarik alde egingo leuskioe onango pekatu bide galtzaigarriai; baia eztaukeelako, gura dabe konfesoreak emon deioen, eta itxi dagizan lengo pelleburu ta bide galgarrietan. Baia Konfesorea gogor badago bear dabena legez, zer egiten dau? Absolbiziñoa ukatu ze dagion, emoiten dau berbea itxiko deutsala ordurarteko pekatu-bide ta okasiñoari; au da eztala tabernara, edo yoko-lekura yoango, itxiko deutsala mutil edo neskatillearen adiskidetasunari; artzean dau onegaz absolbiziñoa, eta doa aserraturik, eta puzka konfesorearen kontra, Nok esango dau benetako damua daukala? Ez iñok.

        10. Emetixek dator egunean egunean ikusten dogun askoren negargarrizko bizimodua. Ordiak konfesadu arren ordi geratuten dira. Lapurrak konfesadu arren lapur geratuten dira, loiak loi, murmulariak murmulari. Datoz konfesetara damurik artuteko ardura bagarik. Eztituez artu gura Konfesoreak emoniko penitenziarik bearren bearrenak; uste dabe, Konfesorea, estu gatx dalako, iminten deutsela onango penitenzia astun ta garratzak. Orregaitik deritxe ze, penitenzia au egiteko obligazinorik eztaukeela, gogorregia dalako, eta alan uts-utsik zein absolbiziñoa ukatu deioen, emoiten dabe egingo dabenen baiezkoa. Uste dabe onegaz bein absoluziñoa artu ezkero, ondo konfesaduta doazala, eta geratuten dira leen baño deungago, eta pekatu geiagogaz. Ar-or zegaitik dakuskun ekandu zitaletan sarturik dagozanak, konfesadu arren leen legez geratuten direala. Bildurturik ikaragarrizko egokera onegaz, egizue alegina aurrebideaz zeuen pekatuen damua artuteko, emon deizuen konfesiñoak grazia, artu dagizuen bere sari betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa