www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

11. BOSTGARREN MANDAMENTUAREN
GANEKO IKASBIDEA

 

(B, 40-43. or.)

 

        1. Jaungoikoaren legeko bostgarren mandamentuak dirausku, ne. Kristiñauak, ez iñor ilteko. Baia berba oneetan ez bakarrik galaazoten deusku iñor iltea, bai eta iñori gatx egitea ez berba, ez obra, ta ez gogoz bere. Lelengo aginduten deusku ez gatxik egiteko egikeraz (egitez) edo obrakaz; eta alan egiten dau pekatu mortala norbait ilten dabenak, zauri edo epairen bat besteri egiten deutsanak, ostikada, arrikada, makillada edo beste golpe andiren bat emoiten deutsanak; eta ez bakarrik egiten dau pekatu, baita biurtu ta errestituidu bearko dituz eriotzea edo zauri atatik datozan kalteak, nai dala osatuteko egin direanak, nai dala bearrik ezin eginetik datorkozanak. Kontu daigun, iñori zauriren bat egiten badeutsazu pagau bearko deutsazu zauri ori osatuteko egin dituzan gastuak, eta egon bada egun batzuetan bearrik egin ezinik, osotu bearko deutsazu irabaziko ebana. Egiten dau pekatu mortala mandamentu onen kontra izor (andi), edo seindun dan emakumeak seiña galduteko pelleburuan iminten bada, edo zerbaist artu edo egiten badau seña galduteko honrea galdu ez eiteagaitik. A zeinbat onelango yazoten ete dan munduan! Dabiltzaz ezin esan leitekezan loikeria ta maldadeetan, eta gero iñok yakin ze dagien, edo estalduteko euren maldadea artu, eta egiten dituez Jaungoikoak dakiezanak seiña galduteko. Baia yakin bear dabe onelangoak ze, Abel errubakoen odolak Kain bere anaiaren kontra deadar egiten ebana legez, alan egingo dabela bere euren sein galduenak, eta ez bakarrik bere kontra, baita bere berari au itundu edo konsellu emon deutsenak, botika edo edariren bat emoiten deutsenak, eta lagunduten deutsenak; bada da pekatu guztiz ikaragarria, eta ezin egin leitekeana, neskatillearen edo besteren baten honrea galduko bada bere.

        2. Bigarrengo: mandamentu onek aginduten deuskuna da ez iñori gatxik egitea berbaakaz, edo esanagaz; eta alan egiten dabe pekatu iñori esaten deutsezanak berba astun, garratzak, edo injuriazkoak; esango beleutsana legez: ordia, lapurra, sorgina, edo beste onango berbaren batzuk. Ezteutso egia izana gaitik; bada alanbere lotsatuten bada, edo honrea galduten bada, izango da pekatu; eta ixilik beegoan, edo iñok ezpekian modu orretan esaten yakon gauzea, parka eskatu ez eze, baita biurtu ta osotu bear yako modu orretan kendu yakan honrea. Askok ta askok ez bakarrik eztauke onetan eskrupulurik, baita bere alabadu oi dira orren ganean eta alazoko gauzaren bat egingo baleudena legez esaten dabe: nik beintzat ezteutsat parkatu; iños enzun badau, oraingo aldian enzun dituz. Bai izan bere, gauza andi bat egin dozue. Esan egidazue ezpabere, zer atera dozue lotsabako gauza orreek, eta aora datorkizuezan guztiak esanagaz? Zuen buruai egin deutsazue kalterik andiena. Ai Aita, esango deustazue, bera asi zan, ixilik egon balitz eneuntsan nik ezer esango. Zetarako, bada, niri esan bear eustazan esan eustazanak? Ezta gauza, dana dala honraren kontrako gauzarik esan bazeuntsan egin zenduan pekatu, baita daukazu obligaziño estu estua biurtuteko bere honrea.

        3. Egiten dabe mandamentu onen kontra pekatu iñori birao egiten deutsenak. Da biraoa gauza deungaren bat edonori bere etorri dakion eskatutea: esango balitz legez: tripa-ala gogorrak yo aiala; korrenzia gogorrak eroan aiala; arren bada, milla demoniñok eroango al aude; ilik geratuko al as; eta beste onango berbaak. Eskatuten dan gatxa andia bada, eta gura bada etorri ta yazo dakion, izango da pekatu mortala. Baia edonok bere esango deust: Aita, eztira biotzetik izan. Baia ezin au beti sinistu leikezue. Esan egidazue ezpabere, nos bota daroazuez birao orreek? Geienetan gatxen bat egin deutsuenean: azaren batzuk kendu badeutsuez esan oi dozue arren bada beso biak igartu dakiozala. Frutaren bat kendu badeutsue diñozue: beragaz ito deila; idia edo beia sartzen bada ortuan edo soloan, lupu gogorrak yo daiala; dirua edo beste gauzaren bat kendu badeizue, milla demoniñok kendu daiela; atserengoak egin daizala. Eta zeinbat andiagoa dan egin yatsuen gatxa, ainbat eta gogorragoa da egin oi dozuen biraoa, eta arrabia andiagozkoa. Orregaitik izaten da geienetan birao au biotzetikoa, bada dator kaltea emoten daben sentimenturik. Ez, Aita, esango dozue, bertati igaroten yat, eta damututen yat; ezteutso orregaitik, ya dago pekatua eginik, gogo edo biotzetik bazan, ze onetarako mementotxu bat da asko. Esan egidazue, arrabio bategaz yaurt egingo bazeuntse norbaisteri tiro bat, eta bertan ilgo bazendue, esan zinaie eztozuela zuek il bertatik irago yatsuelako? Ez, bada ordurako ya dago kaltea eginik. Beste batzuk eranzuten dabe: Aita, daukedan ekandua baxen ezta. Ainbat okerrago, ze izanik borondateagaz, deungagoa da kostunbrez, edo ekanduz egiten dan pekatua, eta ekandu ori galdu zinai gura bazendu.

        4. Irugarrengo: mandamentu santu onek aginduten dabena da ez besteri gatxik egitea, guraari, edo deseoz: eta alan egiten dau pekatu mortala iñori eriotzea, gatx edo kalte andiren bat gura deutsanak, gorputzean, osasunean, ondasunetan edo arimaan. Egiten dau pekatu poztu egiten danak besteri yazoten yakazan gatxakaz, edo tristetuten danak besteari datorkiozan ondasun, honra, fortuna, edo beste onen batzukaz. Bardin da pekatu gatx egiteko gogoa eukitea. Egiten dau pekatu edonori gorroto deutsanak; baia, zeinbat atxakia euki oi da gorroto onen ganean? Batzuk aserratu arren iñogaz, esan daroe ordu atan berean eztakiela zer egingo eutsan; baia jira egin orduko bertatik igaroten yakela. Baia orreek gorroto euki beutsen besteari, egin ebeen pekatu bertatik igaro bazan bere, leen esan dodana legez. Askok ta askok ezteutse berbarik egin gura gatx egin deutsenai: bidean aurkietan badira aldenduten dira, eztabe ikusi gura bere, eta orregaitarren diñoe, ezteutsela gorrotorik, bada ezteutsela gatxik gura. Eztakit, ne. Kristiñauak, au zelan izan leitekean, ze ikusten dana da, gizon edo anra [sic] orregaitik berba egiten bada bertatik erakusten dozue zuen biotzeko aserrea: ondo berba egiten badare beragaitik ezin sufridu dozue; deungaro berba egiten bada poz andi bat artuten dozue, zanzuezan guztiak ezagututen dabe aserre zareana beragaz; auzotegi guztiak, eta ameneko erri guztiak daki arerio zareana, dagoz eskandalizadurik, eta zeuek bakarrik diñozue eztaukazuela gorrotorik. Kontu engañadu ze zaitezen, ze ezta asko beste aldetik mandamentu au gordetako gauza deungarik ez gura izaitea; bada emon bear dira bere biotzeko edo barruko amodioaren ezaugarri ta igargarriak, eta beste gauzarik esatea galarazo eban Inozenzio amaikagarren Erromako Aita Santuak. Zelan bada emongo dozuez biotzeko amodioaren señale edo igargarriak beragaz berba egin gura ezpadozue, eta beraganik bidean edo kalean alde egiten badozue? Beste batzuk esaten oi dabe: Ezteutsat gorrotorik, baia eztot gura aurrean imini dakidan, ze iminten baiat eztakit zer egingo dodan, bada bera ikusiak berak aserratuten nau. Baia esakera modu onek adietan emoiten dau, biotza gorrotoan iziorik daukazula. Yazo leiteke, ne.Ka.k, zuen errubagarik sentimenturen bat eukitea, arako gatx egin deutsuena ikusten dozuenean, baia orduan egin bear dozuena da, alegina egin aserre ori amatetako, eginagaz beraganako karidade edo amodiozko aktoren bat, edo eskatuagaz Jaungoikoari kendu dagizula aserre edo gorrotoa. Osteranzean, nok sinistuko deutsue eztaukezuela (eztaukazuela) gorrotorik?

        5. Amadu edo maite izan bear doguz arerioak, andi eta gogorrenak izan arren bere, eta alan osterantxakoakaz egin bear dogun guztia, egin bear dogu aekaz bere, ametan doguzala: eta ezta asko amodio kanpotikoa bakarrik, ezta barru edo biotzekoa bakarrik bere, ezpada bitzuok erabatera bear dira (bietakoa). Lelengo izan bear da barrukoa, au da, parkatu bear deutsaguz egin deuskuzan gatx guztiak; ez gara poztu bear yazoten yakan gatxagaz, ez gara nekatu bear datorkiozan on eta fortuneagaz, eta guztien ganean gura izan bear deutsagu betiko gloria. Izan bear da bere amodio au kanpotikoa, au da, emon bear deutsaguz barrutik deutsagun amodioaren igargarri, ta ezaugarriak; eta alan gose bada, emon bear deutsagu yaten, egarri bada edaten; gure bear bada, lagundu bear deutsagu; ezteutsagu ukatu bear berbea, eta gure egite ta gauza guztietan adierazo bear dogu maite dogula ta ondo gura deutsagula. Etxaku galarazoten mandamentu onetan eztaigula eskatu gurea dana, eta alan eskatu leiteke zor deuskuenen pagua, ondasun edo haziendaren biurkerea, eta bestelan ezin bada Justiziaren aurretik bere; baia auzia emoiten bada, izan bear da intenziño, gogo ta biotz deunga bagarik; eta auzirik badago, kontu neure Kristiñauak, gorrotoa biotzean sartu ze dedin, ze guztiz da erraz au yazotea edo obeto esateko guztiz da gatx gorrotobagarik auzitan (egitea) ibiltea. Orregaitik J.K°. geure Jaunak ez eban gura Kristiñauen artean auzirik izan zedin; eta alan zirautsen Apostoluai, ta Apostoluetan guztioi: Etzaiteze auzitan ibili, eta alan iñok matrallan yoten bazaituz, imini eiozu beste matrallea; iñok auziren bat ifinten badeutsu eta zeure txupea kendu gura badeutsu, emon eiozu kapea bere; norbaistek eroan gura bazaituz milla pausu, zoaz beragaz milla ta bi bere. Eta berba oneetan dirausku gure Salbagilleak, S. Juan Krisostomo-k diñoanez, obe dogula diruak, ondasunak, honrea, eta erropak galdu, auzitan ibili baxen. Baia, ze urrun dagozan asko ta asko gaurko egunean J.K°.k emoniko itundute edo konsellutik! Tabernan, konbersaziñoan, yokoan, edo aiuntamentuan esan edo urteiten daben berba bategaitik, berpertatik auzia ta kerellea. Esan arren onelangoak axeak daroian gauzea dala, bertan bera istea dala ondoen, guztia geratuko dala aizturik, eztau enzun gura izaiten. Honrea galdu deust, esan daroe; guzurtia, ordia, lapurra, edo pikaro bat nasala esan deust; ezteutsat parkatuko daukadana galduta bere. Neuk irakatsiko deutsat zelan berba egin bear daben eta bertatik kerellea. Sartuten dira emetik prokuradorea, andik aguazila, emetik eskribauba, andik letradua, eta geratuten dira arimea galdurik, askogaz arerio, etxe eta soloko bearrak atseraturik, eta bolsea utsik. Eta, zer atara dozu, edo zer aurretu dozu? Ezer ez; ez daukazu leen baño honra geiago, leen zineana zara, eta geienetan onango auzi eta kerellak konpondu bear izaiten dira, zeure kontuak lepoan dozuzala. Yaramonik egin ezpazendu, ixil ixilik egon bazina ez eutsuen atarako pruebetan enzun direan milla gauzatxu, bada guzurrak izan arren, askok uste dabe egiak direala; azkenean (gero bere) ezagututen dira diñodazan egia oneek; baia belu, erremediorik eztaukenean. Orregaitik lenagotik begiratu bear dira gorputz eta arimako kalte oneek. Auxe berau yazo oi da zor edo artuenen baten ganean auzitan ibilten danean, bada guztiak balio daben baño milla bider geiago gastetan sarritan asten dira, euren temeagaz urteitearren.

        6. Neure Kristinauak, bide oneko, eta gauza andien ganean danean auzia, ardura andi bat euki bear da gorroto eta aserrakuntzarik izan eztedin; baia dakuskuna da leen adiskiderik andienak izan arren, auzia asi ezkero bertatik aldendu, edo apartetan direala; ezin alkar ikusi dabe, bata besteen kontra dagoz amorroturik, ataraten dituez dakiezan tatxarik ezkutuenak, eta beti dagoz bata besteen kontra. Orregaitik zirautsen S. Paulo Apostoluak Korinto-tarrai, oba ebeela injuria eta gatxak irago, auzitan asi baño. Eta auxe berau dirautsuet nik bere zuei, oba dozuela edozein berba astun enzun, eta edozein neke eta gatx igaro, auzitan asi baño. Eta bear bearrekoa bada auzia, imini lelengo Jaungoikoaren eskuetan, eskatu berari konbeni yatsuena, eta euki kontu andi bat zeuen biotzagaz, gorrotorik euki ze daizuen. Erbestetu edo desterradu dagizala Jaungoikoak mundu guztitik auziak eta kerellak, eta emon deigula bere bakea. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa