www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

12. KONFESOREAK AGINDURIKO
PENITENZIA EGIN EDO KUNPLIETEAREN
GANEKO BERBA-ALDIA

 

(B, 108-112. or.)

 

        1. Konfesiño on bat egiteko bear dan bostgarren gauzea da, Konfesoreak aginduten daben penitenzia kunplidu ta egitea. Penitenziaren alde, edo parte oneri dei egiten yako pagua edo satisfaziñoa; beragaz kitututen eta pagetan yakolako Jaungoikoari, gizonak, pekatu egin ebanean bere ganean artu eban zorra. Au zelan dan ezagututeko, yakin bear dogu ze, pekatu mortal bakotxean dagozala gauza bi: bata da errua, edo kulpea, orbana, loia, kakaztasuna edo mantxea, zeinegaitik dagoan pekataria kondenadurik infernuko suetara. Bestea da, pekatu onegaitik pekatariak merezidu izan daben betiko neke eta sua. Konfesiño ondo eginak kentzen deutso pekatariari orban edo mantxa au, eta egiten dau Jaungoikoaren areriotik bere adiskide laztan; baia ezteutso beti parkatuten erru, edo kulpa onegaitik merezidu eban pena guztia; Egiten dabena da, ezteila izan neke au beti-betikoa infernuan, ezpabere denporaren batekoa. Pena onen zorra kitu bearko dau, edo mundu onetan bizi dan artean obra onak eginagaz, edo, ezpabere gero Purgatorioan. Irudi bat iminiko deutsuet au obeto ulertu daizuen. Dauko Errege batek dirutza andi bat. Ostuten deutsazu Errege oneri ondasun onen zati andi bat, eta galtzean dozu dana yan-edan, yoko eta beste zeure geistokerietan. Artuten zaituz preso, eta kondenetan zaituz Erregek urkamendi baten bizitzea galdutera lotsaaririk andienean. Bildurturik guztiori sentenzia onegaz, damututen yatzu lapurretan egina, eta eskatuten deutsazu Erregeri arren parkatu deizula zeure erru, edo kulpea. Emoiten deutsazu berbea, etzareala ostera biurtuko beste ainbeste egitera, eta egingo dozula alegina, kendu deutsazun guztia pagetako. Errukiturik Errege, dirautsu: Ondo dago: nik parkatuten deutsut erru edo kulpa guztia; etzara ilgo; etzara urkamendi baten ikusiko; neure adiskide izango zara. Baia ezin parkatu neikezu, kendu deustazun ondasuna. Eta alan emoiten deutsut sei, zortzi, edo amar urteko epea zor au kitutu ta pagetako. Baia kontu; ordurako pagetan ezpadeustazu azkenengo lauzirikoragiño, karzela ilun ta guztizko gogor baten egon bearko dozu, burdiñaz yosirik, goseak ilik, egarriz itoten, eta minik gogorreneen artean, eta eztozu andik urtengo, edo zor guztia pagadu, edo kendu dozun ondasunari datorkion pena guztia igaro artean, edo beste batek zugaitik zor guztia pagadu artean. Auxe berau yazoten da bada zugaz... Jaungoikoaren artean bere, konfesetan zareanean: parkatuten deutsu Jaunak pekatuaren erru edo kulpea, kenzen dau zure kontra infernurako emonik egoan sentenzia: baia ezteutsu parkatuten pekatuari datorkion zorra, guzti guztia pagadu artean, edo mundu onetan obra onakaz, edo bestean Purgatorioko neke eta su artean.

        2. Orain bada, konfesoreak emoniko penitenzia eginagaz, pagetan dozu zor au, edo gitxienez bere zati edo parteren bat, eta auxegaitik dei egiten yako pagua edo satisfaziñoa. Edozein-bere obra onagaz kitu egin ginaike zor au; baia alan-bere obeto edo geiago... konfesoreen aginduz eginagaz. Esaterako: errezaduagaz errosario bat; barau eginagaz, edo limosnea eginagaz pagetan dogu Jaungoikoari deutsagun zor au, edo bere zatiren bat; baia guztiz geiago pagaduko dogu errosario au errezetan badogu, baraua egiten badogu, edo limosnea emoiten badogu, konfesoreak penitenziatzat iminten deuskunean; bada Konfesorearen aginduz egiten doguzanean egiteko oneek, Penitenziako Sakramentuaren zati eta parte dira, eta Sakramentuetan ifini ebana legez, J.K°.k bere merezimentuen ondasuntegia, orduan artuten dogu egiteko oneekaz grazia ugariagoa. Ain dira andiak pekatu eginagaz gure ganean artu genduzan zorrak, eta ain balio gitxikoak gure obrarik andienak ze, eskatuko baleusku Jaungoikoak gogorrean guztien pagua, ezin guk iñondik bere pagadu giñaikio guzti guztia oso osoan. J.K°.k bakarrik pagadu eutsan modu onetan bere Aitari, orduragiño egin zirean, eta gero munduak dirauan artean egingo direan pekatu guzti guztiak-gaitik; eta alan guk penitenziagaz pagetan badeutsagu Jaungoikoari deutsagun zorra da J.K°.ren merezimentuetatik artzean dogulako. Orregaitik eta humildade andiagoagaz, damuari benetakoagaz, eta onduteko gogo irrimeagoagaz konfesetan gareanean, eta zeinbat eta deboziño geiagogaz kunplietan dogun konfesoreak emoniko penitenzia, ainbat eta geiago arzen dogu J.K°ren merezimentuetatik, eta ainbat eta zor geiago pagetan deutsagu Jaungoikoari.

        3. Gauza bitarako iminten da penitenzia, diño Trentoko Batzarrak, bata leen eginiko pekatuak kastigadu edo pagetako, bestea ostera euretara biurtutea galaazoteko; eta edozein-bere penitenziatan begiratu bear dira gauza bi oneek. Alan-bere batzuk besteen artean iminten dira lengo pekatuen kastigurako, eta beste batzuk euretara beste bein biurtutea eragozteko, guztiak guztirako badira bere. Oraingiño esan doguna, lenengo moduko penitenzien ganean izan da; orain esango doguna bigarren modukoen ganean da. Onei, barriro yausi ez eiteko direanai dei egiten yake osasungeiak edo medizinalak. Onetatik batzuk ain dira bear bearrekoak edo premiñakoak ze, ezin konfesoreak agindu bagarik itxi leiz eta ez konfesetan danak bere ez artu edo gorde. Kontu daigun: daukazu etsean neskatilla edo otsein bat, zeinegaz pekatu egiten dozun, nos gura, etxetik bota al dozula; bada ezin konfesoreak itxi leikezu etse-barruan eukiten, eta zuk bere ezin euki zinaike. Dakus konfesoreak, yokoan iminten zarean guztian, zagozala biraoka, yuramentu guzurtika, gura ta gura ez agindu bear deutsu itxiteko yokoa, eta zuk, bere egin bear dozu konfesorearen esana (agindua). Dakus Konfesoreak eztozuzala pagadu gura zorrak euki arren bere zegaz; ezin leikezu agindu bagarik pagetako, eta zuk egin bear dozu bere esana. Dakus konfesoreak urlia ta urleziagaz batzainduten zarean bakotxean daukazuezala alkarregaz berba, ukutute, edo beste loikeriak; bada Konfesoreak ezin itxi leikezu ifini bagarik penitenziatzat, etzaitezela alkarregaz batu. Beingoan guztia esatearren, yakinik edo ezaguturik konfesoreak zerbaist dala zuentzat pekatuan yausteko bide, arri laban, edo pelleburua, gura ta gurez, eta ezin bestez agindu bear deutsue itxiteko, eta itxi ezik, ezin absolbidu zinaikeez, ezin kurutzerik emon leikezue. Arpelik esango dozu: Jauna, emon begit beste edozein bere penitenzia, dan gogorrena; ze au ez agindutea izango litzateke, zu pelleburuan eta gal-bidean itxitea, zein eztan beste gauzarik, ezpabere zu pekatu barruan itxitea. Orregaitik bazeunko pekatura ez biurtuteko borondate (osoa, ta) benetakoa, etzeunke bear konfesorearen agindurik pelleburu orretatik urteiteko; zeuk zeurez urtengo zeunke.

        4. Beste penitenzia modu batzuk dagoz zeintzuk ain bear bearrekoak ezpadira bere guztiz da ondo zeatz zeatz egitea, pekatariak, negargarrizko pekatutik urten gura badau. Onelangoak iminten dira pekatuen ekandu zitela daukenai, euren pelleburua kenzeko, eta eurak euren burutik itxi edo aldatuteko eskurik eztaukela. Kontu legizue: mutil edo gizon gazte batek dauko ekandu zitala bere aragiagaz pekatu egiteko; deritxo konfesoreari ze, mutil onen ekandu zitela kentzeako eztagoala iru barau astean egitea langorik: aginduten deutso, bada, penitenzia au, eta asirik barau egiten, dakus, ezin aurrera igaro leitekeala, edo gorputza argala daukalako, edo nekazalea izanik, bearrik ezin egin leikealako, edo beste gauzaren bategaitik. Onek eskatu leio Konfesoreari aldatu deiola, eta konfesoreak emon leio, beste deritxon penitenzia bat; baia pekatariak ezin berez ta bere burutik aldatu leike penitenzia au. Penitenzia osagei, edo osasungarri oneek, Konfesoreak aginduten deutsuezana legez egin bear dozuez, arean bere gitxitu edo aldatu bagarik; bada izanik zuen bizi-modua zuzenduteko, eta infernuko bide okerretik zeruko artezera aterateko, ardurarik andiena imini bear dozue, humildade eta deboziñorik beroenagaz konfesorearen agindua egiten, ze au egiten badozue, eztabe asko iraungo zuen ekandu zitalak.

        5. Ementxe, neure enzula maiteak, emon gura deutsuet konsellu osasuntsu, ta txitozko errez bat. Andia da benetan pekatu bakotxean geure ganean artzean dogun zorra, baia modu guztiz asko daukaguz zor au kitututeko. Ez bakarrik pagadu ginaioz Jaunari, Konfesoreak emoniko penitenziakaz, baita bere beste edozein bere egiteko onagaz, zelangoak direan oraziño, barau, limosna, Meza-enzute, errosario, kurutze-bide, Aita-gurea, Abe-maria, eta beste obra on guztiak. Ez bakarrik oneek arzen dituz Jaungoikoak, deutsagun zorren pagu, baita bere bakotxak bere bizi-moduko egin-bearrak bete ta estaduko obligaziñoak egin edo kunplietako, iragoten dituzan neke, lan, izerdi, premiña, estura, eta naibage guztiak. Ementxe bai itxi euskuzala Jaungoikoak ondasun-tegi ta aberaztasungarri miragarriak, zegaz pagadu eta kitu zorrak! Baia, ze errezak? Zeure zeregin, zeure etxeko arduraak, zeure egin bearrak bapere bere itxi, edo aiztu bagarik, batu ziñaikez arimako ondasun aandiak zegaz kitu egin zor deutsazuna. Zara eskondua? Egizu ezkondu bateri dagokion guztia, Jaungoikoak emon eutsun bizimodu orren eginbearrak, eta eginenak bete eta kunplietako gogo ta borondateagaz. Opa eikisozuz Jaunari, onetarako igaro bear direan nekeak; nai dala etseko ardurea eukiteko bear direanak, nai dala senar edo emazteagaz bakean bizi izaiteko, nai dala seme-alabak ondo aziteko, nai dala eurentzako yan-edana, oña ta soña irabazteko, nai dala eurai bizimoduren bat emon edo irabazteko; aror non aurkituko dozun zegaz pagadu Jaunari zeure zorrak. Otseina zara? Obeidu eikiozu zeure nagusi ta ugazabari, Jaungoikoak berak aginduko baleutsuna legez; egikezu zeure bizi-moduari datorkiona, egin bear dozuzanak kunplietako gogoz; iskini eikiozuz Jaunari onetarako egiten dozun bear guztia, eta igaroten dozuzan nekeak; aror ondasuntegi ugari bat, zegaz kitu zeure pekatuen zorrak. Nekazalea zara? Arako soloan zagozanean eguzki berotan kiskilduten atxurra, laiea edo eskobaria eskuan dozula, alde guztietatik izerdia dariozula; igaro egizuz lan oneek, zeure obligaziñoak kunplietako bear direalako, opa ta iskindu eikiozuz Jaunari, eta ara non daukazun, zegaz kitu zeure pekatuen zorrak. Oneek gaitik diñodana, diñot beste edozeinbere bizimodu, eta ofiziogaitik.

        6. Ain da andia Jaungoikoaren guganako amodio ta ontasuna ze, ez bakarrik artuten dituz gure pekatuen zorren ordez Konfesoreak emoniko penitenziak, ez bakarrik gure borondatez eginiko obra onak, ez bakarrik bakotxak bere bizimoduan ikusiten dituzan lan neke eta bear orduak; baita bere berak pekatuen kastigu bialduten deuskuzan gatx eta nekeak, eta alan pazienziatan badaroaguz berak bere aserreagaz biralduten deuskuzan gatx, gexo, neke, min, gerra, ekatx, labore falta, gose, pobreza, ondasun galze; egiten deuskuezan lapurreta, ondasun edo diru-kenze, edo Jaunak biraldu al leikeguzan gatx guztiak eurakaz pagaduko deutsaguz Jaungoikoari, deutsaguzan zorrak. Au ondo begiratuko bagendu, ez litzatekez ikusiko ainbeste errielta, ainbeste aserre, ainbeste gorroto, ainbeste ezin-ikusi, ez etseetan, ez errietan; bakotxak ezagutuko leuke, gatx eta neke oneetan dagoan ondasun ugaria, eta tristetu bearrean poztuko ginatekez.

        7. Baia, ai neure Kristiñauk, ze atsera gagozan, Jaungoikooari zor deutsaguna pagetako! Ze astunak pekatuaren bidea itxirik, zerukoan sartzeako! Zeinbat eta zeinbat dakusguz, ez batera ta ez bestera zirkinik erazo ezin leioela? Etorriko da guraso bat konfesetan, akusaduko du birao asko ta ikaragarriak egin deutseezala seme-alaba, eta beste etsekoai. Itandu bekio oneri ea zer egin daben ekandu au kentzeako? Eta ikusiko da, eztabela arean bere egin. Esan bekio, egin daben Konfesoreak agindu eutsana? Eta ikusiko da ez ebala egin. Agindu beutsan birao edo yuramentu egian batxean, lurrari mun egiola, edo Abe maria bat semeen aurrean errezadu egiala, eztau ezerbere egin; eta itandurik zegaitik? eranzuten dau: lotsa izan nintzan, ainbesteren aurrean egiten. Dakus konfesoreak bestea, birao, añen eta aserre artean bizi bada, dala ardao etxera, edo yokora doialako; aginduten deutso alango lekuetara ez eltzeako; baia eztau yaramonik bere egiten, eta biurtuten da bere ekanduetara. Itandu bekio, zegaitik ausi daben konfesoreen agindua? eranzungo da, adiskideak eroan ninduen; enintzan yoan yokatuteko usteagaz; uste neban biraorik, ez añenik enebala ezarriko, baia gura ezean legez urten eusten. Dazau konfesoreak, bestea ordituten bada, aragizko pekatuan yausten bada, edo bere ekandu zitelak aurrera badaroaz, dala urterik urtera baxen konfesetan eztalako; aginduten deuso, bada, konfesadu deila ilabeterik ilabetera. Eztau kausiñorik egiten. Itandu bekio, zegaitik yagon eztaben agindu yakana? Eranzungo dau luzatu egin yat, beti nengoan konfesetako, etxatan gogoa falta; baia beti atseratuten yatan. Bide bagako atxakia oneekaz eztabe egin gura, edo eztabe kunplidu gura Penitenzia, eta alan, euren ekandu zitalak gitxitu bearrean, geiagotuaz doaz egunean baño egunean dira ordiago, egunean baño egunean loiago, egunean baño egunean biraokariago.

        8. Ikusirik gure Jaungoiko maiteak, eztabela artu gura gizonak euren pekatua kentzeako erremedio ta bide ain bigun, ain erreza, atera gura leukez daroien bide onetatik kastigu, neke eta azote gogorragakaz. Bialduten dau labore-urritasuna, biralduten dau gosea, pobrezea, eta billoxtasuna; biralduten dau gerrea, gatxa, eta peste, bialduten dituz nekea, atsakabea, naibagea eta lanak edo trabajuak, modu onetan eroan al daizan gogorrean, bigunean egin gura eztabeen penitenziara: baia azote eta kastigu oneek bere eztira asko, gizon itsuak pekatuaren lo sorrotik iratzartuteko. Egia da, gatx oneek estututen gaituezanean, esan oi dogula au Jaungoikoaren Kastigua da au geure pekatuak gaitik dator; baia ementxe geratuten da gure ezauari guztia. Eztogu ezer egin gura gatx onen sustraia, zein da pekatua kentzeako: eztegu arean, egin gura, Jaunaren aserrea bigunduteko; eztogu ezer egin gura Aita zerukoari eskuan daukan azote edo zigorra kentzeako, Zer diñot nik, gero? Geure pekatuen penitenzia egin bearrean, Jaunari parka eskatu bearrean, aurrera daroaguz geure pekatuak, egunean baño egunean dira andiagoak; barrien barri aserratuten dogu zeruko Aita, eta orregaitik gure gatxak eta nekeak gitxitu bearrean, beti doaz geiagotuaz. Baita, zegaitik? gu gatx oneekaz humildu bearrean, geiago ta geiago irritu ta aserratuten gara eurakaz. Eztakit zer egin daikean Jaungoikoak gugaz. Onean eta biguntasunagaz urrundu gura bagaituz pekatuetatik, ezteutsagu yaramonik egiten: konfesoreen bitartez aginduten deuskun erremedio osasungarririk eztogu artu gura, aurrera daroaguz geure gaistokeria eskergeak. Gogorrean artu gura bagaituz, guztia da negarra, zispurua, zotina, baia onduterik ez; eta alan ez onean, ez gatxean, ezin eroan al gaituz Jaungoikoak beragana. Ez gaitezan, Kristiñauak, zoroak izan, pagadu daiogun Jaunari, zeatz zeatz zor deutsaguna, eta ardurarikan andienagaz: artu daiguzan konfesoreak aginduriko penitenziak, eztaiguzan artun eta gogortzat euki, ze balira bere gozotzat artu bear geunkez, yakinik, eurekaz irabazten dogela zeruko erreinua. Alan gerta deilla; arren bai.

 

aurrekoa hurrengoa