www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. LAPURKERIA EDO OSTETIAREN
GANEKO IKASBIDIA

 

(B, 81-83. or.)

 

Non furtum facies

 

        1. Jaungoikuaren legeko zazpigarren mandamentubak aginduten deuskuna da iñori ez ezer ostu edo kendutia. Agindu onetan ez bakarrik aginduten da ez iñoena kendutia ezeze, baita bere ez iñori kalterik egitia ondasun edo bere gauzeetan ez iñoena eukitia bere borondatiaren kontra, ez iñor engañetia saldu-erosi, edo tratu-kontratuetan, eta zorra pagetia. Oneetati edozein bere ez gordetia pekatu mortala da berez; baña onetarako kenduten dan gauzia, edo egiten dan kaltiak andijak izan biar dau, bada txikija bada bakarrik izango da pekatu arma edo beniala. Zeinbatera eldu biar dan kenduten dan gauzia edo egiten dan kaltia pekatu mortala izaiteko, ezta erraz izentetia (ebastia) ta señaletia; baña gitxi bat gora bera lau errial izan oi da. Baña jakin biar dozube ze batentzat gauza txikija dana, beste batentzat andija edo (kontu daigun) grabia izan leitekiala: esaterako errial bat gizon aberats batentzat gauza txikija da; orregaitik ori oneri ostutia pekatu beniala da; baña errialtxu au pobretxu batentzat gauza andija izan leiteke, eta au berari ostutia pekatu mortala: jostorratz (jostun-orratz) bat gauza txikija da, baia kenduten bajako dendari, edo joskilla (jostun) bati, eta onek besterik ez eukitarren galduko baleu alogera, kalte andija etorri lekijo, eta pekatu mortala egingo leuke kenduten deutsanak jost-orratzau. Au jakinik bada, lenengo egiten da pekatu mandamentu onen kontra proximuari zerbaist ostuten deutsanak, nai dala diruba, nai dala erropia, nai dala garija, nai dala artua, nai dala ogia, nai dala beste edozein bere gauza. Modu bitan au egin leiteke, edo beinguan gauza andiren bat kendubagaz, edo puskaka, puskaka, gaur lauziri, bijar lau marai eta etsi zortzi marai. Modu onetan ostuten dabenak, lenengo gauza txikija ostu ebanian beeban intenziñoia lapurkeri onekaz gauza andira elduteko, ordubantxe egin eban pekatu mortala; baña onelango borondaterik ezpeukan egingo dau pekatu mortala ostute-puskaoneek elduten dirianian gauza andija egitera.

        2. Baia pekatu mortala izan dedin modu onetako ostutia geijago izan biar da, beinguan kenduten dana baño: esaterako lau errial bada asko beinguan ostuten dana pekatu mortala izaiteko, zortzi errealera eldu biar dau puskaka ostuten dana. Modu onetan pekatu egiten dabee arako Kriada edo Otseinak, plazara duazanian gaur lau ziri, bijar lau marai, etsi zortzi marai kenduten dabeenak, eurak gura ditubezan gulerijak erosi eta jateko, edo onan batuten dabeen dirubagaz zerbait erosteko. Zeinbat onelango ete dagoz! Ikusten dabee euren lagunak darabiltzala zapata politak, pañubelu ederrak, mantilla eta gona finak, zinta edo gauza ederrakaz apaindurik; eta euren enbidijaz beterik ez leuke eurak baño gitxijago izan gura, ez jake onetarako elduten soldatia, eztauke nok emon daijoen, eta orregaitik artuten ditubez milla modu pekatuzko apaindurik ibilteko. Baña zer jazoten jake? Uste dabeenian guztijak alabetan eta ponderetan daubela, euren soñeko erropa ederrak gaitik guztijak abijetan dira murmuretan: «Nundik ete dauko onek ain majarik ibilteko, zapata bat kosta jaka ainbeste, mantillia eztau egin ainbestegaz, gonia eztau erosi izango ainbeste dirugaz, soldatia etxako elduten ainbesterako, etxe orretan sartu zanian ez eukan orrelangorik, darabilen guzti guztija barri barrija da, eta azkenez urteiten dau ostu egin izango dabela, deungagorik esaten ezpada. Kristiñaubak, eztozube esaten zeurok beste onenbeste bestiak gaiti? Bada bestiak bere auxe esango dabe zubek gaitik: «Aita, guztiz da gitxi emoten deuskuben soldatia, etxat zapatatarako bere elduten; eta berak merezidu daben baño bere biar askoz geijago eragiten deuste, eta ni naguan etxian eztago besteetan daguan agilandorik bere, eta alan kendu dodan guztijagaz bere ezta elduten egin dodan biarra pagetara. Esan egidazube, ajustadu zinien soldatan? Bai, aita, eta pagetan deuste soldatia. Bada ezteutsube geijago zor, eta au baño geijago artutia pekatu da Aita-Santu Inozenzijo amaika-garrenak diñuana legez.

        3. Agilanduak, edo sartu urtenak, eta beste onelango irabazijak borondatezkuak dira, eta eztago obligaziñoerik emoteko. Baderitxazube gitxi dala soldatia, egin ajuste barri bat, edo topadu beste ugazaba bat. Baña, zegaitik elduten etxatsube soldatia? Amabi errealeko zapatia asko dozubela ogei errialekua gura dozubelako, eta au bere politena laster urratuteko: ogeta amar erreleko mantillia asko dozubela irurogei edo geijagokoa gura dozubelako; modu onetan ezin asko izan soldatia. «Aita ikusi ditubez ugazabak nire erropak, eta ezteutse ezer esan, eta eurak bere gura dabee ondo janzi naitian. Esan egidazube, itanduko baleutsube ugazabak nundik daukezubezan esango zeunkijoe, euren lepoti egin dozubezala, etxeko gauzaak ostubagaz? Guzurren bat asmaduko zeunkee, eta esango zeunskijoe norbaitek erregaladu deutsubezala, edo aideren batek emon deutsubezala, edo gurasuak egin deutsubezala. Eta bazenkije ugazabak ontzat daroiela kendutia gitxika gitxika, etzeunkee eukiko bildurrik, ezta lotsarik egija esateko». Egiten dabe pekatu kriadu kriadak ugazaben lizenzia edo borondate baga emoten dabeenak orain ogija, gero aragija, gaur urdaija, bijar bakallaua (makallaua), batzubetan erropia, beste batzubetan garija edo artua, bada ezta eurena modu onetan emoten dabeena. «Jauna, etxeko zer-eginetan lagunduten deust, mandatuak egiten deustaz, eta edozein ordutan dei egiten deutsadanian dago prest. Esan egidazube, zer egin orreetan nok dei egin deutso ugazabak, ala zeurok? Zeuroen obligaziñokuak zirian biar orreek edo etzirian? Ezpazirian zure obligaziñokuak, eta ugazabak dei egin beutsan, edo agindu beutsan ekarten, berak pagaduko deutso, edo esango dau zer emongo jakon. Baña zeuria bazan obligaziñoia, eta zeuk dei egin bazeuntsan biar gitxijago zeuk egitarren, alperrik egotarren, edo zeure lagunakaz pasietara juatarren, zeuk zeureti pagadu biar deutsazu; bada ezta arrazoia ugazabak gauza bat birritan pagadu dagijan, bata zuri soldatia emonagaz, bestia zuk kenduten deutsazunagaz».

        4. Gitxika kendubagaz pekatu mortala egiten dabee ardaua, orijua, bakallaua, ogija eta beste onelango gauzaak salduten ditubezanak, ondo neurtu eta pisetan ezpadabee. Eta ez esan, esaten daruena; au egiten ezpada ezin ondo urten leitiala tratuban, eta au eginagaz bere ozta ozta ateretan dozuela zeuroena; ez esan etxiaren errentak karu dagozala, eta zeuroi bere neurri falta asko etorten jatzubela. Eranzune edo errespuesta oneekaz uste daubee askok eta askok eztala pekatu lanzian puskatxu bat neurrijan edo pisuban kendutia. Baña au Demoniñuaren asmuba da, eta berak ifini daben zazia. Zer adierazo gura dozube diñozubenian, ezin bestelan tratuban ondo urten ziñaikeela? Esan gura dozube kendu dozubena baño geijago galdu dozubela? bada tratu orretan sartu baño lenago begiratu bear zenduben, zer egiten zenduben. Bestiak deungaro egin dabe zu engañetian, egija da; baña beraak deungaro egin dabeelakuan zeuk bere deungaro egingo dozu? Denda edo etxe errentia karu badago eztau zugana erosten datorrenak artu gura bere ganian pagetako obligaziñoerik. Baña geijen adierazo gura dana esaten danian eztala tratuban ondo urteiten izaten da eztozubela irapazten gura dozuben lainbeste. «Begiratu egizube zer jazoten dan, eta ezautuko dozube. Eskonduten da gizon gazte bat neskatilla bategaz, eta eukiteko zegaz bizi ifinten dabee dendatxu bat. Lenenguan tratura eginik eztagozana legez bildur andi bategaz dabilz pisu eta neurrian bakotxari beria emoteko. Baña laster aberastuteko deseoan sartuten badira, abijetan dira emen piska bat kenzen, an gitxijago emoten; agiraka egiten deutse benturaz konzijenzijak, baña esanagaz euren bijotzian, orko puska bat gaiti ezta ardura, bestiak bere alan egiten dabee, aurrera duaz. Ateretan dabee irabazi on bat, pozturik onegaz artuten dabee denda andijago bat, etxe obago bat; eta errentia andijagua dana legez uste dabee irabazijak bere andijaguak izan biar dabeela. Sartuten dira tratuban, eta orra nun, atzo kriadu kriadak zirienak gaur aberasturik dagozan; alan zer jan ez eukeenak gaur ondasunez beterik. Oneen ondasunen eta irabazijen Juez eztot izan gura, baña dakidana da, bein sartu ezkero laster aberastuteko deseoetan, guztiz dala gatx, ez edozein modutan ondasunak batutia, oker nai artez».

        5. Egiten dabee pekatu zorrak pagetan eztitubezanak, eta pagetako aleginik egiten eztabeenak. Jauna, bazaudaz zorrak, baña txikijak baño eztira: zapatarijari zapata batzuk, dendan pañuelu bat, dendarijari jake bat, eta onelango txutxerija batzuk. Baña eztozube pensetan kalte andijak egiten deutsazubezala beargin edo ofizialai: zuek zor deutsazubena legez zorko deutse benturaz zuek lango askok; elduten jako denporea ofiziale koitadubari zubentzat atera daben generua pagetako, estututen da; eskatuten deutsube artubena, eta zer eranzuten deutsazube? Erdu beste ordu baten; beste onen beste eranzuten deutso bestiak eta orra nun daguan premiña andijan. Bada zer egingo deutsat, Aita, ezpadaukat zegaz pagadu? Eztaukazube zegaz? Eukiko zeunkee ez ain apaindurik janzijagaz, eta ez eginagaz zeurok dakizubezan beste gastu zoro asko. Ori bai dala, Jauna, baña zer esango dabee jazten nazan moduban jasten ezpanas? Nik beste itauna edo pregunta bat egingo deutsubet. Zer deritxazube diñuela jazten zareen moduban jasten zareelako? Zeurok besteak gaitik esan oi dozubena. Nundik ete dauko onek ain majarik ibilteko? Eta eranzuten dau bestiak iñori ezpagadubagaz erraz da apaindurik ibiltia. Zapatarijak diño, zapata politak daruaz, baña nik artuko neunke eurakgaiti zor deustana: dendarijak eranzuten dau, arro arrorik dua mantilla eta goniagaz, baña neure lepoti, pagadu biar izan deutsadaz merkatarijari, eta eztago jakin baño nos pagaduko dituzan alogerak. Denderubak diño: a ze alajia ori bakotxari beria pagetako, soñian daruazan pañuelu, kalzerdi, eta zintak oraindijo pagadu bagarik daukaz, eta eztago jakin baño nos pagaduko dituzan. Orra zer diñoen zuben ederto janzirik ibiltia gaiti; eta ez leuke esango ori, gitxijagogaz kontentadurik zorrak pagaduko bazendubez.

        6. Pekatu egiten dabee arako etxeko seme-alabai, Kriadu Kriadai edo Otseinai erosten deutseenak, edo salzen eruaten ditubezanak, etxian oneek osturiko arto, gari, bakallao edo erropak, eta ezta inporta esatia, eztala izan eurentzat gauza onen balijua, edo eurai bijurtu eutsela; bada ondo dakije onelango gauzaak gurazuai eta ugazabai ostubak diriala eta ezin eurenak izan leitekez. Modu onetan semealaba edo otseinen batek zerbaist dakarrenian egin biar dana da kontu emon ugazaba edo gurasuai; bada bestelan euki ezkero onelango seme edo otseinak nok estaldu eta nok saldu ostuba etxe guztija ondatu leikee, eurak lapur batzuk urtengo dabee, eta beste pekatu ikaragarrijetan jauzi; bada modu onetan ostuten dana ezta izaten mezaak aterateko, edo pobriai emoteko, ezpada milla pikardija egiteko eta alan estalgille onei artuko deutse Jesukristok seme ta otseinak egiten ditubezan pekatu guztijen kontu; zegaitik, ezpaleukee oneek nok estaldu, nok saldu, eta nok ezarri ostu ditubezan gauzeen diruba, ez leuke ostuko, ez leukez egingo egiten ditubezan pekatubak diru onegaz. Jakin ezkero noena dan artu dan gauzia, edo nori egin jakon kaltia jaubiari berari bijurtu biar jako; eta orduban ezta asko arimiagaitik mezaak atetia, edo limosna egitia, edo konposiziñoko buldia erostia: bada au bakarrik egin leiteke ezin jakin leitekenian nor da gauza ostubaren jaubia. Askok eta askok uste dabeee aurkitu, edo topetan dabeen gauzia eurena dabeela; baña orduban egin biar dana da alegina egin jakiteko noena dan, bijurtu oso osorik, billazaririk, ez beste gauzarik kendu baga; eta agiri ezpada jauberik, esan bere Konfesoriari eta berak esango deutso zer egin biar daben.

 

aurrekoa hurrengoa