www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

5. DAMUAREN GANEKO DOKTRINEA

 

(J, 18-21. or.)

 

Dolor meus in conspectu meo semper,
quonian iniquitatem meam annuntiabo,
et cogitabo pro peccato meo.
Salmo 37. v.19.

 

        Gaurko arratsalde onetan, Ne. Ea. Mk, berba egin bear deutsuet Konfesiñorako geien bear dan eta gitxien izan oi dan gauzearen ganean; eta auxe da ondo konfesetako bear dan pekatuen damutasuna. Konfesiño oker asko eta lar bere asko egiten dira pekatuak konfesiñoan oso osoan ez esanagaiti, baia gauzea ondo dakienak dirauskue eze, ogei egiten badira pekatuak lotsaz, edo bildurrez gordea gaiti, berreun badireala damu-ezagaiti egiten direan konfesiño deungaak. Orregaiti bada kontuz kontuz entzun bear dozue gaurko dotrina au, bada deretxat eze askoren onerako izango dala.

        Da damua pekatu egin danaren garbaia, edo pekatuari gorroto biotzekoa artutea aurrerantzean ez ostera egiteko gogoagaz. Damu au artu leiteke edo mundu onetako gauzak gaiti, edo Jgkoak agertu deuskuzan beste munduko gauzak gaiti. Damututen yako baten seigarreneko pekatua egina gatxen bat ezarri deutseelako: edo bere pekatua zabaldu, eta ondrea galdurik guztien aotan ebili bearko dabelako. Garbatuten yako yokolariari yokoan egina, diru moltso ederra galdu dabelako. Garbatuten yako lapurrari ostua, Yustiziak atrapau ta presidioetara (yoan) bearko dabelako. Oneek guztiok bada, eta onelangoak dira mundu onetako gauzak gaiti artuten direan damuak, eta ondo konfesetako orreek gauza eztira. Konfesiñorako bada bear da beste munduko gauzak gaiti artuten dan damua. Damu au dauko gizonak garbatuten yakanean, pekatuak ekarri deutsazalako kalteren batzuk, zeintzuk fedeak erakutsi ezik, ez leukezan iñondi bere yakingo. Eta damu oneri esaten deutsagu zerutiko damua ez bakarrik dalako Ygkoak agertu deuskun gauzaren bategaiti, baita bere Jgkoaren grazia eta laguntzea bagarik ezin izan giñaikealako alango damu onik.

        Modu bitakoa izan leiteke zerutiko damuari au, batari deritxo Kontriziñoa edo amore damua, eta besteari Atriziñoa edo bildur damua. Kontriziñoa da pekatuari artutea osterantzeko gatx guztiai baño gorroto geiago Jgko txito on eta maitegarriaren ofensea dalako. Damu au dator Jgkoari artuten yakon amodio ta maitetasun garbiti, gure onari bapere begiratu bagarik, ain modutan eze, zerurik ezpalego ondo bizi direanentzat, ezta infernurik bere deungeentzat, orregaiti bere damutuko litxakegun pekatu egina, eta gogoak artuko gendukezan ez aurrerantzean egiteko Jgko onak merezi dabelako guk bera bere ontasun neurribakoagaiti matite izatea. Atriziñoa da batek pekatuari artuten deutsan gorrototasuna edo infernuko peneen bildurrez, edo pekatuak zeruko gloria galarazoten dabelako, edo Ygkoaren grazia kendu ta arimea ezain ezain egiten dabelako. Damu au dator Jgkoaren bildur santuti.

        Au (zuek obeto adietako) obeto aditu (ulertu) dagizuen irudi bat ekarriko deutsuet. Seme batek bere aserre-aldi itsuan (egur bat) makillea artu ta emoten deutsanagaz Aitari burua ebaten deutso. Artuten dabe preso seme ori, sartuten dabe karzela ilun ta itzal baten, eta, burdiña galantak ganean ezarririk, antxe itxiten dabe bakar bakarrik. Seme onek, bere sua yoan yakanean, ezagututen dau bere oker egina: emoten deutso negarrari, eta damuren damuz erdibitu bear yako biotza. Damututen baiako semeari bere burua alan dakusalako, presidio batzuk ikusi bearko dituzalako, Aitak seni-partea galarazoko deutsalako, edo berba baten bere buruari yatorkazan kalteak gaiti, ar-or Atriziñoa dirudian damu bat. Garbatuten baiako Seme oni ori egina, bere guraso onari, errai erraietarik maite izan bear eban gurasoari, alango lotsabako eskergetasuna egin deutsalako, bere buruaren kalteai bapere begiratu bagarik, auxe da kontriziñoaren antzeko garbaia.

        Kontriziñoa ta Atriziñoa biok dira damu ederrak, eta geienak diñoe eze euren arteko edozein asko dala ondo konfesetako. Orregaiti bere aleginak egin bear dozuez konfesetara zoazenean Kontriziño osoa eroateko, bada askoz bere obea da alde bitati. Da obea bere sustraian, bada Kontriziñoa dator amodioti eta Atriziñoa bildurreti. Da obea geure arimetara dakarren mesedeagaiti, bada kontriziñoagaz beste bagarik konfesau baño leen parkatuten yakuz geure pekatuak, beti orregaiti konfesau bear badira bere. Atriziñoagaz barriz ez, arik-eta konfesau eta absoluziñoa artu artean. Eta alan pekatu mortala egin daben bik urtengo balebe etseti Elexarako konfesetako gogoagaz, batak baleroa Kontriziñozko damua, besteak atriziñoskoa, eta biak konfesau baño leen il, Kontriziñoa eroiana zerurako izango litzateke, Atriziñoa eukana barriz infernurako.

        Eta ez egizue uste, askok legez, kontriziñoa dagoala Neure Jaun Jesukristo ezpanakaz esatean, ukabilagaz bularra yotean eta negar egitean, ez, eztago orretan, ez; eta orreek guztiok egin da bere yazo leiteke, eta askotan yazo bere egiten da, damurik bapere ez izatea; pekatu bateri edo bateri ondo eresten yakolako, eta biotzean oraindo ostatu emoten yakolako. Damua bada dago biotz barruan, biotzeti pekatuari gorroto benetakoa artutean, ez beste bein egiteko gogoak lagunduten deutsala. Neure Jaun Jesukristo esatea, bularra yotea, eta orreek izan oi dira damutasuna biotzean sortuteko edo biztuteko, eta negar anpuluak sarri lagundu daroake damuari: baia ain bagarik bere damu ona euki lei... Seme bat gurasoai ilten yakenean amak egin daroaz negar eta ileta andiak, aitari etxako alangorik ikusten amak alagiña min biotzean badauko bere. Orregaitik, Kristiñau onak, pekatuari gorroto deutsazuenak, ez larritu biotza samurtuten ezpaiatzue, eta negarrik ezin egin badozue: zuek biotz barruan gordeta daukazue bekatuen gorrotoa ta benetako damutasuna, zuen bizi-moduan agertuten dana. Zeuek barriz, pekatariak, gaistakerian ondatuta bizi izan zareenok, egizuez aleginak zuen biotz gogorrok austeko, eta orain artean eder eretxi deutsazuen pekatuari gorroto gogorra artuteko.

        Eta damu au artu bear da Konfesoreak kurutzea egin baño leenago, edo bai beintzat egiten dagoan artean eta ezta asko arrezkero artuten dana. Baia ondoen ondoen da Konfesorearen belaunetara baño leen alegina egitea damutasun ori izateko; bada konfesetara ezkero pekatuak gogora ekarri ezinak, eta zeatz esateko ardureak zer-egin asko emoten dabe, eta artietan artuten ezpada, erraz da guztiz orduan artu bagarik gelditutea. Egia da konfesoreak azkanean egiten dabela bere aldeti damua bere oñetan daukanaren biotzean sartutearren; baia bateti orduko aleginak laburrak izan doaz, guztiz bere misiño denporan askoren konfesiño luzeak artu bear direanean; eta besteti barriz Konfesoreak esan ta esan diñarduanean, zetan egoten dira sarri-askotan bere oñetan dagozanak? Ea ezer aztu baiake esatea. Aldirik onen onena damutasun ori artuteko da esamina konzienziekoa eginda bertati.

        Damua ona ta bear dan legezkoa izateko zabaldu bear da pekatu mortal guztietara. Ondo konfesauko danak euki bear dau egin dituzan pekatu mortal guztien damua; eta bat-txu baleuko damurik emoten ezteutsana konfesiño dongea egingo leuke, eta ez litxakio pekaturik bapere parkatuko. Esan egidazue gizon batek baleukaz iru zauri edo herida zakon, zeinetariko bakotxak osatu ezik eriotzea ekarriko deutsanak, eta ofizileari dei eginda esango baleutso zauri bi osatuteko, baia irugarrenari ez yaramaiteko, zer esango leuskio ofiziale orrek? Zoroa, esango leuskio, zetarako da bi osatutea? bardin bardin ilgo zara irugarrenegaz, zein da bapere osatuko ezpalitz. Beste orrenbeste da bada pekatuakaz ta pekatuen damuagaz bere. Eta alan konfesetan dan batek baleukez (-ka) iru edo ogei pekatu mortal, eta baten damurik ez artu, beste ganeko guztien ganean damua izan arren ez leuke gauzonik egingo, elitxakio bapere (koskolik), garaurik bere pekaturik parkatuko.

        Askok, diño S. Agustin-ek, askok erdizka parka eskatuten deutse Jgkoari. Batek gorroto andia deutso lapurreteari: baia biotzean sartuta dauko urliaganako zaletasun ez garbi garbia. Besteak eztau seigarrenekorik ikusi gura; ezta urruneti bere: baia ezteutso ardurarik tratuan bear eztan legez irabazi arren. Besteak obrazkorik ez leuke mundua gaiti egingo: baia baki mosuka, orakadaka, zantarkerietan ebilten. Oneek dira arako, mutilak ariagaz (firuagaz) kaderati katigu daukan, txoritxua legez. Txoritxu onek libre dauko burua, libre iduna, libre kadera bata, libre egoak, (libre buztana). Abietan da egaz eta lelengo abiaduran esan lei eze eztagoala iñondi bere katigu: baia, zer da orregaiti kaderati loturik badago; eta mutilak gura dabenean ariti tira eginda bere eskura badakar, beragaz gura dabena egiteko? Ez, diño S. Agustinek, eztaki Jgkoak oso osoan baño pekatuak parketan, edo guztiak, edo bapere ez. Eta, zeinbat eta zeinbat ete dira konfesetara datozanak alango damu labur pekatu guztietara elduten eztanagaz?

        Baia asko badira bere niri deritxat eze bitara datozala guztiak, eta oneek dira pekatuti mesede artu dabeenak, eta onduteko propositurik eztaukeenak: Lelengo bada geienean damurik eztaroe izaten, egin izan dabeen pekaturik mesede izan dabeenak, edo izango dabeela uste dabeenak. Pekatuak mundurako kalteak dakazanean laster da gorrotaurik, eta andik ara erraz izaten da Jgkoaren ofensea dalako bere alango pekatuari gorroto artutea; baia okerreko guztia yazoten da pekaturik mesedeak yatorkuzanean. Orduan gatx baño gatxago izaten da alango pekatuaren damuaria artutea. Otsein batek egin izango dau ugazabagaz pekatu; pekatu onetarik etorri yako beragaz ezkondutea, eta ugazaba andra izatea. Dakus bere burua uste leikean baño obeto, ondasunen artean, eta etxeko agintari eginik. Zelan artuko deutso onek gorroto onenbeste mesede egin deutsan pekatuari? Tratulari batek batu dituz bere artu-emon txarrakgaz diru galantak, (edo kontrabandoan eginik) edo neurrian ta pisuan gitxiago emonda, edo gauza kaltetuak onakgaz nastauta. Dakus bere burua esku-arteko onagaz eta leen baxen zertxubait geiago dirudila. Zelan bada onek gorroto artuko deutse alango tratu ainbeste mesede egin deutseenai? Beintzat guztiz gatxa da.

        Onelan damurik eztaroe izaten geienean ezkontzako esperantzeagaz pekatu egiten dabeen neskatillak, ezkontzako usteak aurrera doazan artean. Eta ezkondu ta bere onetariko askok eztaroe ezkontza aurreko pekatuen damutasunik artuten, eta askotan alangoen ganean itanduten yakeenean erantzun daroa epel epelik: Jauna egin genduan, baia alkar erremediau genduan. Zer da erremediau arren? Pekatu egina egin eta ezta ori garbietan ezkonduagaz; ezpada damu zoliagaz egiten dan konfesiñoagaz. Ai! neure Kristiñauak, negar egitekoa da onen ganean askoren artean yazoten dana. Askok uste dabe eze bein ezkontzako berbea emon ezkero Jgkoaren aurrerako ezkonduta dagozala, eta edozein gauza egina gaiti ezteutse ardura. Guzurra da ori, eta guzurra bere guzur andia. Elexearen aurreti ezkondu artean ezta ezertxu bere libre, eta ezer egiten bada pekatu izango da bardin zein da ezkontzako berbarik emon ezpalitz.

        Eztaroe damurik izaten guraso askok zeintzuk euren umeak ezkondu ditezan amurruagaz, aginduten dituez fiestetara, zelaietara, bigireetara, dantza nastuetara, eta alango mutil-neskatillen arteko batzarreetara. Onelango gurasoak euren umeai pekatu egiteko bideak emoten deutseez, eta alde orretati euren lepo ganean dituez gazteak egiten dituezan eta egin leikeezan pekatuak. Baia etorriko yakela uste dabeen mesedeak itsututen dituz, eta eztituez ezetan artuten onelango pekatu ikaragarriak. Jauna, alan ezpadabiltz eztira ezkonduko. Eta, zer? Ezta beinago Jgkoaren legea? Zori-gogorreko (gaistoko) ezkontza gurea, guraso asko Infernuetara bota dituzana, eta oraindo bere botako dituzana! Etzaituez bada infernuti aterako ume ezkondu orreek. Baia ezta egia alan ezpadabiltz ezkonduko eztireala. Obeto ezkondu oi dira eta lagun obeakaz alan eztabiltzazanak.

        Eta ara damu gitxiago izango dabe gurasoak, euren umeak urliagaz edo urlinaiagaz ezkontzea egitera etorri daitentzat, edo egin ezkero galdu ez daitentzat, itxiten deutsenak semeari neskatillearen etxera yoaten, edo besteko mutilari eurenean sartuten: baita izan oi dira onelangoen artean gurasoak gazteak alkarregaz bakartxurik itxiteko, eurak etsetik kanpora, solora, atartera edo bestetara (besteneka) urteten dakienak. Oneek bai gero konfesiñorako damua! Yakina da bada gazteak bakarrik egonda eztireala errosarioak esaten egongo. Ai bada ze kontu estua izango daben guraso askok onen ganean Ygkoaren aurrean agertu ditezanean!

        Damurik eztaroe konfesiñoetara prest dagozanak irabazi bidebakoak egiteko. Onelangoak dira arako merkatari, dendera eta tratulari atera al daben guztia ateraten dabeenak, begiratu bagarik zer dan lege eroatea; edo tratu okerrak egin, neurrian ta pisuan labur emon, edo adiona ta bastua finagaz, ta txarra onagaz nastauta, iñoen lepoti aberaztuten direanak. Onelangoak dira bere Errietan karguak dituezan asko, bada euren artean izaten dira tranpak egiten dakiezanak, eta gero tranpak estalduteko, kontuak emoteko orduan tranpa barriak. Neke asko artu dot, esan daroe, besteak bere alan egin oi dabee, au da euren betiko leloa, ta soñua, baia itandu ez alanbere konfesore on baten ea garbiro egin al baleite. Egin da gero izan oi dira kezkak, biozketak ta beldurrak, eta esaten deutse zerbait konfesoreari; baia orduan bere milla edergarriz yanzita, konfesorea euren aldeti eukiteko: Eztauke onelangoak damu onik, eta eztabe gauza dan konfesiño onik egingo, arik eta kendu dabeen guztia atzera biurtu artean. Eta Erriko kargudunak gaiti esan dodana, esan bear da Maiordomoak gaiti, eta Kofradietakoak gaiti, alango tranparik egiten badabe eztabela damurik, al dabeela, biurtu artean, eta gatx izaten dabeela damu on artuten.

        Damurik bere izan ez oi dabee gauza ostuak, biurtu al legiezala, yaubeari biurtuten ezteutzezanak, edo zor egiazkoai, bear dan legez, erantzuten ezteutsenak. Damurik izan ez oi dabe testamentario eta herederu askok, dirua arima fielak baño maiteago dabeela bizi direanak, urte osoetan ilak itxi zituezan zorrak pagau bagarik, eta mezaak atera bagarik, beti luzatu ta beti luzatu arima gaixoen kaltean. Damurik izan ez oi dabe Eskribauak eta beste ofizio askotakoak, legeak aginduten daben baño aloger edo sari geiago eroaten dabeenak. (Eta damurik izan ez oi dabe diruak korrian onenbeste denporako emoten daben asko, aren ganeti ileko edo urteko onenbeste eroaten dabeela). Oneek bada, eta onelangoak geienean eztaroe damu onik izaten, bada batzuei etorteko dakusten mesedeak zoratu eragiten deutse, eta gatx egiten yake ori galdu bearra; beste batzuei barriz gogor erezten yake bakotxari berea emon bearra, aragiturik eta etsekoturik daukeezan ondasunetati.

        Alan milla atxakiagaz yoango yakez konfesoreari: Jauna, ezin dot orain; familia mantenidu bear dot; yanzi bear dot; urte txarrak izan doguz; Jgkoak ekarriko ditu beste denpora obaago batzuk eta orduan egingo dot... Damu-bakoen atxakiak geienean. Baia, neure Kristiñauak, onelangoakgaz eztozue Jgkoa engañauko; ak ondo daki zuen biotzen barri: ak ondo daki nogaiño elduten direan zuen aleginak, eta zer egiten dozuen.

 

aurrekoa hurrengoa