www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak-II
Juan Mateo Zabala
1816-1833, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak (II), Fray Mateo de Zabala (Luis Villasanteren edizioa). Euskaltzaindia, 2000

 

 

aurrekoa hurrengoa

3. ERASOGINTZA

 

(B, 19-20. or.)

 

        Ain dago zabaldurik mundu guztitik esperanzea ze, eztozu aurkituko Kristiñaurik, zerura elduteko uste edo esperanzarik eztaukanik. Betor pekataririk itsu eta galduena, eta pekatuak ura legez edaten dituzana. Bebil lapurreta, ordikeria, loikeria, eta gogora eldu al leitekezan pekatu guztietan sarturik dagoana [sic], eta bere arimea, eta Jaungoikoa gomuta bagea; itandu bekio daukan ala ez zeruan Jaungoikoa arpegiz arpegi ikusteko esperanzarik? Bertatik eranzungo dau baietz. Baia au badiñoe bere, deretxat (deritxat) onetatik geienak eztaukela benetako esperanzarik, ze euki ezkerokoan ez litzatekez ain nagi, ain otz egongo zerura elduteko bear dan bearra egiteko, pazienzia andi bategaz igaro edo eroango litukez mundu onetako nekeak, eta ez leuke ain ardura andia eukiko munduko ondasunak batuteko. Egia au ezagutuko dogu, yakinagaz, zer egiten daben benetako esperanzeak, bera daukanagan, edo zelangoak direan bere egintza edo afektoak. Lenengo emoiten dau itxaroten daben gloriara elduteko bear dan guztia egiteko gogoa. Au irakazten deusku Santiago Apostoluak nekezale baten irudiagaz. Ze pozik daroazan onek, solo baten egiten dituzan bearrak! Neguko otzak, udako beroak, goxetik yagi, egun guztian makurturik egon, laiea, atxurra, edo beste gauzaren bat eskuan dabela, izerdia dariola egotea! Zek eroan erazoten deutsaz lan, ta bear ain neketsu oneek poz andi bategaz? Labore, gari, arto, edo beste bear dabena artzeko usteak, yakinik bearrik egin bagarik eztabela solo atan ezebere artuko. Auxe berau egiten dau benetako esperanzea daukanak: poz pozik igaroten dituz zerura elduteko bear direan nekeak, yakinik, ez bakarrik bear dala Jaungoikoaren miserikordia, baita bere geure obra onak; eta egin ezik, ezin esan leike benetako esperanzea daukala. Esan egidazu: balego nekazale bat alperrik bere etsean soloa atxurtu bagarik, erein bagarik; eta esango baleu, esperetan dabela Jaungoikoagan gari, edo artoa ugari artzeia, sinistuko zeuskio, benetan daukala esperanza au? Ezetz deritxat. Bada beste onen beste da, zerura eltzeko Kristiñau askok dauken esperanzea. Eztaudee ezer egin gura, eztabe obra onen azia erein gura, eztabe nekatu gura, eztabe euren aragia ezi gura; alperkeria, gurari zitel eta gogoak emoten deutsen buruera guztietan sarturik egon nai dabe, eta alanbere diñoe, itxaroten dabela gloriako frutu gozoa artzeia. Nok au sinistuko deutse?

        Bigarren, esperanzeak egiten dabena da, sendatu biotza, mundu onetako gatxak pazienziagaz eroateko. Neke eta lan andien artetik irago bear dan, zerura eldu nai dabenak, diño San Paulo Apostoluak (...). Eztago beste biderik ara elduteko. Ain da gauza bearra, bide latz eta garratz au igaroitea, ze ezta iñor beste bidetik ibili, ezta J.K. bera bere. Orain bada, zelan esan ziñaike itxaroten dozula zerura eldutea, ibili gura ezpazara bide onetatik? Kontu egizu, uri eder zoragarri bat dagoala mendi guztiz eregi edo altu baten ganean, norako eztagoan bide bat bakarrik baño. Esango bazendu eztozula igaro gura bide atatik, sasi, arantza eta abarrez beterik dagoalako, eta onezaz ostean aldats andiak daukazalako, eta alanbere itxaroten dozula uri eder atan bizi izaitea, nok sinistuko leikezu? Ez iñok; edonok esango leuke zure esperanza ori eztala benetakoa. Ara bada, uri eder ori da zerua; bide garratz, eta arantzaz bete ori da mundu onetako gatx, neke lan atsakabe, eta nai-bageak. Gura badozu bada uri orretara eldu, nai badozu bertan bizi izan, pazienziaz igaro bear dozuz; bestelan ezin esan zinaike daukazula benetako esperanzea bertara elduteko. Irugarren, benetako esperanzean egiten dabena da kendu mundu onetako ondasun, anditasun, eta beste gauza guztien ardura larregia. Norbaitek zerbait alkanzadu nai dabenean, kentzen dituz bera eukitera eltzeko galazoten deutsezan estropezu guztiak, eta ezta euretan, edo euren arduran geratuten; izanik bada ardura larregi au estropezu andi bat zerura eltzeko, balego benetako esperanzea, ez litzateke ainbeste ardura, ainbeste alegin, ainbeste gurari eukiko mundu onetako gauzakgaitik. Ze ondo irakutzi ebeen santuak, benetako esperanzea eukeena! Ez egunez, ez gabez egozan geldi; oraziñoa bateti, baraua bestetik, emetik mortifikaziñoa, andik pobrezea, guztia garbitasuna, guztia humiltasuna, eta guztia alegien bearra egitea; eta alanbere beti bildur santuz yosirik. Eta guk nagitasun, alperkeria eta munduko gauzeetan emonik denporea, deretxagu (deritxagu) artez artez goazala zerura. Kk., euki daigun esperanza oso osoa Jaungoikoagan, yakinik, andiak badira bere gure pekatuak, andiagoa dala bere erruki edo miserikordia, baia lagundu daigun esperanza au geure obra onakaz, igaro daiguzan pazienzia andi bategaz, datorkiguzan nekeak eta artuko dogu sari ugaria zeruan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa