|
Zazpi bizio-buruak edo kapitalak
Suberbia da burua
guziena, gora nai:
Ori duena da bai
Luziferen deabrua.
Abarizia edo kodizia
gose ta egarrian dago:
Zenbat iago ta naiago
ondasun; guti guzia.
Luxuria likiskeri
bat da, izurri itsusia:
Animale den guzia
artas kutsaturik heri.
Ira, erokeri sutua,
zeñeki itsu da jokatzen
eta nornai du dañatzen,
len lenik bere burua.
Gula jateko, edateko
pasionea sobrarian,
pasa pasa txintxurrian
gorputz ta arima galtzeko.
Inbidia, begiko min
txarra gaitzes alegratzen,
berzeren ones tristatzen,
aurki zeruan ezin.
Akzidia edo pereza,
desgana beti onerako,
gana sollik gaizkirako,
nai zerura, ta andik eza.
|
|