|
Lenik kulpa...
Lenik kulpa egintugunes
ematen digu barkazio,
gero pena zortugunes
justizian satisfakzio.
Kulpak sobra direlaik,
ariora zor dire penak;
justiziak au diolaik,
paga bez iten duenak.
Zor anditan sartu gara,
andia da artzeko duna;
norenganajoanengara
pagatzekos zor duguna?
O Jesus, berorrengana
datozi bekatariak;
otsoek in duten lana
pagatzen du axuriak.
Preso galdu bear zirenak
orren kostus dire libre;
aiek kulpak, orrek penak;
orren kostus bizi dire.
Ofratzen da —nork estima?—
gizon bat Jangoiko dena,
gorputza, odola ta arima,
ta iltze pasatu zuena.
Ofratzentu bere onkiak,
bere neke-pena erruak,
bere llagak ta zauriak,
eta mereximentuak.
Bere azote ta aranzeak,
lanza, gurutze ta itzeak,
kate, soka, ramaleak,
pasioaren señaleak.
Fiadore pagazale
ederra Jesus dugu;
gu bagina agitz zorzale,
ederki pagatu du.
Mai gartan du presentatzen
Jesus onak pagamenta;
Jangoikoak du kobratzen,
eztaike baizik kontenta.
Gu gerok galdu bagara
kulpa ta penengatik,
guzietaik salbo gara,
Jesus, bai orrengatik.
|
|