|
«Sacris solemniis», euskaras
Jai berri andias
biz alegranzia,
ta biotz guzias
kantatzeko antsia:
Despei ia lengoak,
berri biz guzia,
obrak, itzak ta gogoak.
Zelebratzen dugu
azken afana,
non Jesus baitugu
jaten axuria
apostolueki,
baizen iduria
in denarena bereki.
Arren ondorean
axuri berria
inik amorean
Jesus onegia
sustentu amabiei
emanda guzia
bakotxai eta guziei.
Emanda pobreei
gorputza janari,
emanda tristeei
odola edari,
naiz iduriturik
ogi ta ardoari
Jesus bera da altxaturik.
Jesus bera emanik
guziek ar zaze,
berak ala erranik:
Jan eta edan zaze;
iten duzenetan
betiro egin zaze
au ene memorietan.
Ta sakrifizioa
ala fundaturik,
onen ofizioa
dago manaturik
sazerdoteeri,
ta berek arturik
emateko guzieri.
Ogi zerukoa
duzu ia, gizona,
zure mundukoa,
donoen korona:
Gauza admirableak!
Jaten du Jaun ona
esklabo humil ta pobreak.
Jangoiko Jauna, zu
Jesus onareki
laudatzenzaitugu
biotz guzieki
oraiko bizian,
segi zagun beti
eternidade guzian. Amen.
|
|