|
Nork kanta amoreak,
Jesus, zuk izanak,
eta faboreak
guri zuk emanak?
Ezin; ta alaere
gogoan tudanak
naitut aipatu berere.
Amore geiegi
zuk beti diguzu;
izanes onegi,
onetsi gaituzu:
Gaizkiak oneki
pagatutiguzu,
garaitus ala nobleki.
Guk ofenditurik
Jaun goren gorena,
gina ia galdurik:
Niork etzukena
salbatu gizona,
da nai ta in duena
sollik Jesus guzis ona.
Traidore jaiki ze
kontra, ta eroririk
gizona bizi ze
preso gal-etsirik:
Baña errege bera
beira bez jautsirik,
etsaiaren libratzera.
Sollik barkatzea
sobra fabore ze,
bada alzinatzea
zen batez gaindu ze?
Ta Majestadea
noraño apal duze?
Nora igan karidadea?
Jangoikoareki
gizona gaixtoa,
ta gizonareki
ona Jangoikoa:
Izanes sobra on,
sobra amorosoa,
in ze Jangoikoa gizon.
Eztu bekaturik,
baña gizonenak
bere gain arturik,
pagatzeko penak:
O miragarria!
Jangoikoa denak
iduri bekataria!
Gurea kulpa ze,
gure bekatua;
pagatzera atra ze
Jaun agrabiatua,
Jaun amorosoa,
ditxaz opatua!
O kulpa fortunosoa!
|
|