|
Sakramentu presenzia
Ona nondik dugun
presente ere Jesus,
kontino gau ta egun
gure amoresko sus
gureki dagona,
naiz guk ezin ikus,
Jangoikoa ta gizona.
Gaizki trataturik
Jaun ona gizonek,
ones garaiturik
gizonak Jaun onek,
alare azkenean
bera amore gonek
geldiarazi gutartean!
Ala despeiturik
zerura igateko,
guri antsiaturik
ongi egiteko
zion: Eguneki
mundua deneko
ona ni nago zueki.
Ene deliziak
dire gizoneki,
ene kariziak
tratatus ebeki,
erran zuen lenik:
Ta guk berareki
ez egiten bear denik!
Nork ez admiratzen
orren egotea?
Nork ez estimatzen
orren onestea?
Nola gu orreki,
o Jesus maitea,
ez amorosten obeki?
Zeruan berean
uste dut etzela
kontentu betean
egonen berzela,
ezpalitz gelditu
gure lagun dela,
ta ala gureki unitu.
Oh zer amorea
guri ta norena!
Oh ditxa gurea,
Jaun oben obena
alaxe gureki
egotea dena
gorputz eta arimareki!
Ikusten eztela
Ikusten eztela,
baduzu atxekia,
ori kausa dela,
sinesta egia
geiago amatzeko
Jesus onegia,
ta injenioa admiratzeko.
Agerri balego,
zeruan bekala,
balore non zego,
pobrettoek ala
emen tratatzeko
podore erreala,
ezta ere beiratzeko?
Bada bekatari,
duena sumindu
bera, ia berari
ez leiken urbildu,
burua kurturik
bai sines ixildu,
ta egon urrun lotsaturik.
Orai beragana
naike nautelarik
joan, nai dudana
eske, dutelarik
bera, nai bekala
noiz nai, dagolarik
estali ta apal apala.
Emengo erregeak
eztitu tratatzen,
bentzait ez pobreak,
noiz nola nai duen;
Jaun soberanoa
du nornaiek emen
ezin iagos humanoa.
O zer ilundura
O zer ilundura
len zen ju duena!
O zer atzendura
orai kristioena!
Erdian dutena
Jesus Jaun obena,
ezauntzen ere eztutena!
Desterru tristean
erremedio zute
Jesus ikustean,
naibarinbalute;
baña an atzendurik,
onak uztentute
galdurik, gaitzak gaindurik!
Lengo dilubio
unibersalean
arka bat in zio
onen señalean,
Noe salbatzeko,
ta guri batean
salbatzen erakusteko.
Otsorraia gero
andik bialdurik,
gelditu zen ero
zikin zebaturik
il ta loietara,
betiko galdurik,
ez retiratus arkara.
Berriz usottoak,
naiz andik egatu,
loian gaixottoak
non oña frinkatu
ezin aurkiturik,
laster retiratu
arkara zen egaturik.
Arka Jesus duzu
sakramentatua;
onara, nai badu
izan salbatua,
ega ega arima,
emen du zerua;
au billa, au ama, au estima.
Zuk, bekataria...
Zuk, bekataria,
nai baduzu izan
Jaunaren grazia,
eztuzu nora joan,
ez, baizik onara,
non nai dizun eman
ermateko gloriara.
Duzuna grazia,
nai bauzu guardatu
len irabazia,
baitare aumentatu,
onara beauzu,
non zaizken salbatu
salbazaleak, nai bauzu.
Zarena zarela,
nai bauzu on guzia,
naiz indarra dela,
naiz dela bizia,
atoz bai onara,
non den iturria
abasto eder eskunara.
Egarri duena
betor enegana,
len erran zuena
ta berriz errana:
Atozte guziok:
nik inen dudana,
arindu zuen nekeok.
Baña deskuidatzen
dire bai tristeak;
ebek tu billatzen
Jesus amanteak,
etxes etxe joanes,
ta eskuak beteak
ondasunes eramanes.
Bein bisitaturik
Juan sabelean,
biak zeudelarik
beren amenean,
grazias bete zue,
eta antxe barnean
gozos saltarazi zue.
Zakeori bera
len konbidatu ze,
beraren etxera
nai eta sartu ze:
Berla aren etxea
ta bera aurkitu ze,
zeruko donos betea.
Lazaro onetsia
zegolaik ortzirik
betikos etsia,
oiu bat eginik
Jaunak, «atoz, ea»
jaiki ze bizirik
sano, sendo ta alegrea.
Martak ta Mariak
emanik ostatu,
abasto sariak
zituen pagatu,
zeren Jaun andiak
munduan goratu,
ta zeruan ditu biak.
Gloria munduan
ezin osoki izan;
al daiken moduan
digu Jaunak eman,
egones gureki,
gu naiez eraman
gora erregaloreki.
Kontino bi zida
iri ta errioro;
sakrifikatzen da
mezan egunoro;
gu bere maiera
goazen aldioro,
bera, ematen da jatera.
|
|