|
Bizi bear dut guzis
Bizi bear dut guzis
berze gisas iadanik
kondizio zarrak utzis,
gizon berria izanik.
Ez naiela izan malder
ia bada ni, ene Jesus;
in benaza sandu eden
sakramentuaren sus.
Ikatza goriturik
brasa eden itzultzen da;
or arima suturik
sanda eden egiten da.
Ez naiela bizi ni,
ori nibaitan baizik,
eztaien emen aurki
orren kontra den gaitzik.
Ori biz ene sukar
erre nazana guzia,
ama gaitzen beti elkar,
ori biz ene bizia.
On nai du nere azitzea
zeruko bizitzara;
arrazio da bizitzea
emen ango gisara.
Pakto ebek elkarreki
Niri gizon Jangoikoa
komunikatzen da emen,
beraren jenio gozoa
progatzen da nola den.
Zein ona den Jangoikoa
ezpaze ageri osoki,
on Jesus amorosoa
dago agertzen klaroki.
Maiz tratatus onareki,
nornai ontzen omen da;
ez ontzekos Jesuseki,
erremediorik ezta.
Ez ona, gaixtoa naiz,
ona bai da Jesus ona;
tratatus oneki maiz,
ondu bedi orren gizona.
Pakto-ebek, Jauna, nik
nai inzkigun elkarreki,
firma bezki oraidanik
orrek bere firmareki.
1
Lena biz, orrena ni
garela, ta ori nerea,
firme dagola beti
elkarrengo amorea.
Nere Jaunak nai duena,
nautela nik ere bai;
berorrek nai eztuena,
nik ere eztutela nai.
2
Bigarrena, obra nereak,
itzak ta pensamentuak,
afektoak ta amoreak,
ats, pausu, mogimentuak,
andi, txipi, dena dela
bizitzean eta iltzean,
guziak izan daitzela
orren gloria ta amorean.
3
Irugarrena, deituak
on nereak graziareki
doazela beti unituak
Jesus onaren oneki.
4
Laurgarrena, eman dakiola
gloria plazer al guzia
bakotxean, ala nola
emanes nere bizia.
5
Borzgarrena, nai dutela
ongi-eginas desegin;
gaizki-egina nonai dela,
ezpaize bear egin.
6
Seigarrena, nai dutela
aldioro aprobatu
ongi-egina nonai dela,
ta ene partes oni ofratu.
7
Zazpigarrena, zenbat
golpe ematen pulsoak,
nautela diren anbat
afekto amorosoak:
Direla atsaldi guziak
ala nola arimaren
anheloak eta antsiak
naies Jesus onaren.
8
Zorzigarrena, orrendako
bizi naiela, banaiz
bizi, ta berorrendako
il naiela, iltzen banaiz:
Ta ala bizi, nola iltzean
berorrena ni naizela,
ta batean ta berzean
ene Jauna honra daiela.
9
Bedratziganena, nik
nitas etsirik nautela
konfesatu, gauza onik
nereganik eztutela.
Gaixto dena eneganik
sollik ori datorrela:
On guzia orrenganik
izan, eta izanen dela.
Ta salbatzen banaiz ni,
orren grazias ori dela:
Galtzen banitz, kontra ori
neure kulpas litzakela.
Baña neure kulpak ez
ez dezala, otoi, garai:
Orren onak garai bez,
grazia egines, grazia, bai.
10
Amargarrena, noiz ni
juiziora deitzen nauen,
ez bakarrik ez utzi,
betikos galez naien.
Galtzeas etsiturik
nago ni neregatik,
nego kondenaturik
ezpalitz orrengatik.
Infernutik ni lenago
libratu nau graziareki;
erorzeko berriz nago,
ezpanauka ni bereki.
Berori ta ni batean
goazela juntaturik,
nerees kontu ematean,
orrenak kontaturik.
Ori fiadore biz,
Jesus, eta pagadore;
ene kontra kulpa anitz;
orren onak biz fabore.
Orren mereximentuak
ene falta supli bez;
orrek in ta pasatuak
ene partes kunpli bez.
Ene Jesus, azkenean
orren kasos salbo ni,
zeren ezi orren menean
Jangoikoak du imini.
O Jauna, emen ezpada,
nion ez salbaziorik,
zeren nior ere ezta
ori bekalakorik.
Ezta glorian dagonik,
ezpada orren amorez,
ori gabe gauza onik
ezta nion, nion ez.
Orren kasos, Jesus ona,
nik ere esperatzen dut,
zeren ezi emen dagona
ango errege ezauntzen dut.
Bitartaño den lekuan
ori, nik emen humil
utzirik orren eskuan
nai dut bizi, nai dut il. (Amen).
|
|