|
Enkarnazioaren
Du gala iadanik
zamarra gurea
birjinak emanik,
baña ezin obea.
O ama Maria!
O ama maitea!
O ama miragarria!
Bekaturik gabe
zen konzebiturik,
ta kulparik gabe
beti biziturik,
nai bekalakoa
guzis ederturik,
Jaunaren gustorakoa.
Zego bere etxean
erretiraturik,
bere biotzean
zein amorosturik
Jangoikoareki!
Naiz beti atzendurik
zeukan munduak bereki.
Zeuka admiraturik
bai zeru guzia,
baita amorosturik
Jangoiko bizia,
beiratus persona
ta ainberze grazia,
nola amatako den ona.
Aingeru Gabriel
Jaunak autatzen du,
mandatari fiel
onat bialtzen du:
Au da mandatua,
zoaz, manatzen du,
bera dela eskojitua.
Eldu da aingerua
beiti bereala:
Kurturik burua,
iten du diosala,
mintzatus emeki,
manatu bekala,
Jaun beraren itz bereki:
Maria, adi zazu,
Jaunak ama estima,
eta bedeika zu,
gorputza ta arima:
Jauna da zureki,
zara ta izan zina
ta izain zara berareki:
Bedeikatua zu
emastekietan,
parerik eztuzu
zuk ez guzietan.
Turbaturik emen
zego gogoketan,
diosale gau zer ote zen.
Aingeruak emen:
Ez lotsa, Maria,
erraten du, zeren
aurkitu grazia
Jangoikoan duzu,
eta onen sana
seme bat izanen duzu.
Izain da gorena
au ta deituko da
bai gorenarena,
bai ta jarriko da
Dabiden ondoko,
koronatuko da
errege ta betiroko.
Birjinak aitzen du,
ta alkegorriturik
errespondatzen du
ongi pensaturik:
Ori nola izanen,
ezpadut gizonik
beñere nik ezagutzen?
Emen aingeruak
dio seguratus:
Jaunaren eskuak
eginen du obratus
milagro berea
zureki, argiratus
bere ta zure humea:
Orra zure aidea
seigarren ilean
daukala semea
bere sabelean,
naiz zegon etsia
ta zarra adinean;
Jaunak dezake guzia.
Ta Mariak emen
erraten du sinki:
Ona ni Jaunaren
esklaba beti ni:
Jaunak beras ala
egin bez eneki,
zuk erran duzun bekala.
Jaun andia emen
guzis humildurik,
bai aragitu zen
guzia bildurik
sabel birjinean,
ala gelditurik
Jangoiko gizon batean.
Gizon Jangoikoa,
Maria ama-birjin:
Lan bat alakoa
solo zuken egin
bere podoreak,
amorearekin
montiatus faboreak.
Mostratus iadanik
podore ta amore,
autatua izanik
san Juan prekursore,
onen salbatzera,
dena salbadore,
joaten zaio bere etxera.
Prisa ama berriak
senti du joateko,
montañan Mariak
bisita egiteko
bere humeareki,
ones betetzeko
Isabel bereareki.
Mariak diosala
egin zuenean,
san Juan bereala
bere sabelean
saltoka alegrias
asi ze an berean
alako miragarrias.
Bere ama Isabel
agradeziturik
mintzatu ze fiel:
Nondik niri, nondik
ikusten dudana,
zeuroi etorririk
Jaunaren ama enegana?
Zu bedeikatua
zara guzietan,
baitare fruitua
duzuna entrañetan;
sinestatu duzu,
ta bere erranetan
fiel Jauna ikusko duzu.
Agradeziturik
orduan Maria,
humil ta suturik
arima guzia,
asi ze kantatzen,
nola zen, egia,
Jauna amatzen ta estimatzen.
|
|