|
Elizaren Ama gelditzeas
«Ona ama zurea»
Nola ama propia
zego mantenitzen
eliza aur txipia
esnes, eta azitzen
fede ta grazia,
ta gero ofrezitzen
gloria eta on guzia.
Amaren direnak
egitentu beti
Jesusena denak
aieki gureki,
baitaki beraren
gu odolareki
erosiak nola garen.
Au zure semea,
noiz ere erran zuen,
bere ama maitea
gure utzi zuen
Sanduan Jaun onak;
artan baizituen
kontatu berze gizonak.
Ona ama zurea,
berak agindurik,
ia nola berea
Sanduak arturik,
guziok humeak
gauzki kontaturik
bere gure ama maiteak.
Hume onak sines
san Juan, san Tiago,
san Pedro, san Andres,
san Pablo, san Marko,
martirak, birjinak,
eta berze franko
sandu ta sanda eginak.
Bere esneareki
guziok azitu
ama gonek, ezi
nola mantenitu
nion kristio onik,
eztare bizitu
nior amore eztionik?
Amak lan berbera
egiten du beti,
beti biotz bera
gureki ta aieki;
nola aiek, gu ala
bagina amareki,
o! ginazke nai bekala.
Jesus despeiturik,
konsolu bazuten
aiek, gelditurik
ama gau baizuten,
ikusten, aditzen,
konbersatzen zuten:
Aman semea ageri zen.
Triste zirelarik,
zitue alegratzen;
heri zeudelarik,
zitue sendatzen;
bear guzietan
erremediatzen,
aumentatzen onkietan.
O nola zen onei
amoltsu mintzatzen!
Ta sazerdoteei
humil humillatzen!
Ta san Pedro bera
zue beneratzen,
kurtus burua lurrera.
Ta bekatariak
nola tu tratatzen
gure ama Mariak?
Ote tu botatzen
bereganik, nola
berek oinpetatzen
bere Jesusen odola?
Ez ez alakorik,
ezpaitu Mariak
ira ta odiorik,
bai bekatariak
bere tu kontatzen
humetto heriak,
ta ama bekala kuratzen.
Nola ama amantea,
noiz aita sutzen den
nai zurratu humea,
erdira atratzen den,
aita berazten den,
ura libratzen den,
ta amak porfia on daien.
Amak semearen
jenio bera du,
bekatariaren
ona berez nai du;
semeak ala len;
amak ikasi du,
mundua ala salba daien.
Ez naiz ez justoen
billa etorri ni,
zio, bai gaixtoen,
zeren ezi gaizki
daudenek nai dute
mediku, baña ongi
daudenek bear eztute.
Jesus onegias
zute murmuratzen,
iras ta inbidias
trabeska beiratzen:
Bekatarieki
onek die tratatzen,
ta aiek barkatzen oneki.
Eztu nai ukatu
Jaunak ala dela,
baizik deklaratu,
ongi naituela,
aien ones bera
billa jautsi dela,
ta galduen salbatzera.
Amak imitatzen
du Jesus onean,
berex du mostratzen
konpasionean
bekatarieki,
bere manto-pean
guardatus salbo bereki.
Amaren fabores
Oh! izanen ziren
ia kondenatuak
anitz, ezpaziren
izan guardatuak
amaren fabores,
eta salbatuak
semeak dion amores.
Ama, zu ortako
zinduzan autatu:
Bear ziren asko
izan kondenatu
bere justizias,
dezkizun salbatu
zuk amores ta grazias.
Ez dezala aipatu
zure biotz bera,
norbaitek eskatu
badizu onera,
bear duelarik,
eta logratzera
izan ezpadu ditxarik
O Maria, oroitu,
sekulan eztela
beñerez aditu,
bat berere dela
zuregana joanik,
gaizki itzuli dela
despeitua zureganik.
Abogatu-buru
Aitaren aurreko,
Jesus ona dugu,
ala barkatzeko
bekatu gureak,
eta logratzeko
an goratik faboreak.
Alzineko bada
salbazalearen,
alako abogada
pensa non dateken,
nola ama berea,
zeintan beti duen
bere gusto ta amorea.
Semeak Aitari
llagak presentatzen,
amak semeari
bularrak mostratzen:
Prenda alakoeki
guziek obratzen
on den guzia gureki.
Bien konpañian,
Jesus ta Maria,
dut nik alegrian
esperanza andia,
nautela grazian,
naiz bekataria,
ni artuko ta glorian.
Zein ongi aziak
Zein ongi aziak
kristio berriak!
Azitu guziak
ama onegiak
bere esneareki,
baizire erosiak
Jesusen odolareki.
Iten du oroat
orai bereeki,
tiratus onerat
amoreareki,
lenean doaiela
bere exenplueki,
nola ama amatzentuela.
Bere kondizioak
tiote apegatzen,
bere orazioak
baitare aplikatzen
Jesusen oneki,
ta santifikatzen
exenplu ta doktrineki.
Delaik birjin ama,
nior ez bekala,
lenean baitama
garbiaren gala,
garbi naitu humeak,
zeren plazer ala
berak baitu ta semeak.
Nola ama garbiak,
baititu garbitzen
aur bere txipiak,
eta mantenitzen
garbi ta luzitu,
Mariak luzitzen
bereak obeki ditu.
Da kastidadea
tesoro andia,
bai, ta humildadea
du aren guardia;
nola den humila,
ala da garbia,
humilen billa dabila.
Magnificat
Ene espiritua
nere Jaun onean
dela alegratua,
zeren amorean
tu bere begiak
ni bere probean
paratu, dio Mariak.
Ta beti Jaunaren
miserikordia
da jende denaren
humil beldurtia:
Suberrik nai eztu,
aien jendakia
bereganik botatzen du.
Beren antustetik
suberrak botatu,
ta beren autsetik
humilak goratu,
probeak beterik
ones tu paratu,
ta aberatsak gabeturik.
Suberbiarena
da erxtea ataria
seme ta amarena,
bear den grazia
ezin logratzeko,
ta zen guzia
bai galtzera botatzeko.
Humilak du berriz
biei quadratzea,
ta biek bera agitz
agitz amatzea,
ain nola aur txipia
biek guardatzea,
nola begien ninia.
Humila da Jesus,
humila Maria;
eznaike ni rehus
ta bekataria
izan bano suber,
nola alzindaria
suberboena Luzifer.
Amak Jaunaganik
ongi ikasi baitu,
humil gu len lenik
humeok nai gaitu;
humil ezpazara,
ezauntzen etzaitu
hume beraren gisara.
Emanes amore
Karidadea du
esnerik obena,
oneki azitzen du
jende nobleena,
emanes amore
Jangoikoarena,
ta proximoen fabore.
Amatzen duenak
Maria, amatzen du
Jauna, ta duenak
amore gau, badu
bai proximoena,
eta ala prenda du
bere salbazioarena.
Amak du mostratu,
Jangoikoa lenik
bear dela amatu
guzien gañetik,
gero gure anaiak
Aitaren atzetik
nola geurok, naiz etsaiak.
Trabaju pasatu
Jangoikoagatik,
eta trabajatu
bai anaiengatik,
ines dezakena,
logra daiengatik
Jesus onak in zuena.
Da sufrimentua
beti bear dena:
Oh! Zer exenplua
den eman duena
amak sufritzean
erran eztaikena,
semeak padezitzean!
Au guganik nai du,
guri ongi naies,
zeren gara galdu
bai irur anaies:
Batzuk andinaies,
batzuk gukota naies
ta guziok aisa naies.
Amak beretako
bear etzuelaik,
hume gaiendako
zen guzia zelaik,
o zenbat trabaju
zuen, naizuelaik
Jesusen lana protxatu!
O ama amorosa,
zenbat egin zuen!
Eliza animosa
eden azi zuen,
fede ta legea
edarazi zuen,
gaindus pena ta nekea.
Ama gelditurik
Forma paraturik,
Jesus zerura ze,
ama gelditurik,
falta suplitu ze;
aren ausenzian,
eliza altxatu ze
bai amaren presenzian.
Amak kuidatzentu
ardi ta axuriak,
berak kidatzentu
artzai kidariak,
ta berak argitzen
ebanjelariak,
eta guziak azitzen.
Martirak tu sutzen,
ta aien baloreak:
Osoki sandutzen
tu Konfesoreak:
Eder mantenitzen
Birjinen loreak;
eztirenak tu garbitzen.
Ama zutenean,
ongi bizi zire,
amaren menean
on guziak zire,
heriak sendatzen,
ilak bizten zire,
ta guziak konsolatzen.
Etze Jangoikoa
Maria, baña bai
Jaunaren gogoa
ze, nola berak nai;
ilen ta bizien
esku zio berai
eman, ta gauza guzien.
Noiz ellegatu zen
san Dionisio
ikustera ama, zen
guzia arrizio:
Au Jangoiko ote da?
Baña berla zio:
Jangoiko bat baizik ezta.
Baña, Jangoikoa
salbo, oben obena
aren gogokoa
persona zukena
berak sollik egin,
da bere ama dena,
ta neurritu niork ezin.
Ama ain onareki
zego ongi mundua,
baña ia bereki
zego bai zerua
izan naiez bera,
ia zelaik ordua
ermateko gozatzera.
|
|