|
Aingeruena bekala...
Aingeruena bekala
emen nere gozandea;
au zeruko antesala,
ta an sartzeko da bidea.
Gloria-gusto iduri bat
senti du arima sanduak:
Non gabiltza arat onat
gusto billa gu galduak?
Gloria-gisa bat emen
du sinetsis biziro
ematen dena nor den,
eta onetsis betiro.
Jesus dago gutartean
gure amores beterik;
galtzen gara bitartean
gu, billatus berzerik.
Ene Jesus ona, nik
mundua despeitzen dut;
eztut nai, ori baizik,
ori sollik aski dut.
Emen san Pedroreki
sines erran nai dugu:
O Jesus, berorreki
emen ongi gaude gu.
Ongi da emen egotea
elkarreki oraidanik:
Ez permiti berextea
biok elkarrenganik.
O Jesus, ilik nagola
mundurako emen ia ni,
ene bizitza dagola
altxaturik orreki.
Galdeturik nitas ia,
oh balitz sines egia
erratea: Il ta or zida,
ona non duen obia.
O banego mundurako
ilik emen ta orzirik,
ala obeki zerurako
nindegoke bizirik.
Ala ase bete betea
biotza nuke sines,
nik orren borondatea,
orrek nerea egines.
|
|