|
«Sacris solemniis», euskaras
Jai andi andias
biz alegranzia,
ta biotz garbias
kantatzeko ansia:
Despei ia lengoak,
berri biz guzia,
obrak, bozak ta gogoak.
Zelebratzen dugu
azken afaria,
non Jesus baitugu
jaten axuria
apostolueki,
baizen iduria
in denarena bereki.
Aren ondorean,
axuri bizia
inik amorean
Jesus onegia
emanda amabiei,
bakotxai guzia,
eta guzia guziei.
Emanda pobreei
gorputza janari,
emanda tristeei
odola edari,
naiz iduriturik
ogi ta ardoari,
Jesus bera da aitxaturik.
Jesus bera emanik
guziek ar zaze,
berak ala erranik:
Jan eta edan zaze;
iten duzienetan
betiro egin zaze
au ene memorietan.
Ta sakrifizioa
ala fundaturik,
onen ofizioa
dago manaturik
sazerdoteeri,
ta berek arturik,
emateko guzieri.
Ogi zerukoa
Jangoiko gizona
inda mundukoa
donoen korona!
Gauza admirableak!
Jaten du Jaun ona
pobre ta miserableak.
Trintate Jauna, zu
Jesus onareki
laudatzenzaitugu
gogo zinareki
oraiko bizian,
segitzeko beti
eternidade guzian. Amen.
|
|