|
Berritzeko len eginak
Lograturik arren finak,
onek orai zer du iteko?
Berritzeko len eginak,
bakotxai aplikatzeko.
Fruituak ezin pondera
ontatik eldu direnak:
Barraturik gora bera
gozatzentu naituenak.
Jangoikoaren ta gizonen
Jesus ona bitarteko
da len lenik, bake onen
elkarrekin egiteko.
Da Jangoiko ta gizona,
ala iteko, agitz propia,
Jangoikoai plazer ona
ta gizonei on guzia.
Ta pagazale emanik
justizia aplakatzen du,
eta ala beraganik
gizona libratzen du.
Gero berriz Jaun andia
honratzen du ta estimatzen,
ala gure txarkeria
berak errekonpensatzen.
Baita guri ongi eginak
ditu korresponditzen,
gure eskergaiz mezkinak
esker ones suplitzen.
Ala zeruko iturria
zegona guk ertxirik,
erauntsteko on den guzia,
dauka beti idikirik.
Zerukoek an berean
gozo ta gusto berria
dute, ikusis aldarean
axuri maitagarria.
Trintatek gusto artzen du,
Birjinak gozo betea,
Aitak ere erraten du:
Au ene seme maitea.
Ta purgatorioko suan
nondik dute alibiorik?
Ezta sufrajio munduan
meza bekalakorik.
Orgatik arimak aies
suspira ta klamatzen,
Jesus ona ikusi naies
aldarean ofratzen.
Jesusen pasio ta penak
emen representatus,
an arimek zortutenak
abasto deskontatus.
On gau purgatoriora
nai diotenek biali,
su gura bere ariora
dezokete an itzali.
Emen ofratzen bada
ongi meza ta maizago,
aisago an atratzen da
arima, ta lasterrago.
Zenbat andik nola apostus
doaz zerura iganes!
Baña, Jesus, orren kostus,
orrek guzia emanes.
|
|