|
«Ecce homo»
Pilatosek ala
Jesus beiraturik,
erdi ila bekala
itxura gaizturik,
uste du naski bai,
bistan paraturik,
beraxtu zirenak etsai.
Mantoa soñetan,
buruan korona,
ta kana eskuetan
daukala Jaun ona,
atra ta erraten du:
Ona emen gizona,
nola dagon, agertzen du.
Ekar dut onela,
entenda dezazen
batere eztutela
kausarik aurkitzen.
Juez insulsoa,
itzas ongi erraten;
obras nola ala justoa?
Ala beiratzen du
Jaunak zerueki,
ala adoratzen du
amak bereeki:
On guziek dute
biotz guzieki
au errege, ta nai dute.
Juduek aiturik,
ondu bearrean,
diote itsuturik
oiu-abarrean:
Ken ken, kruzifika,
ta il bez guruzean,
porfia eta erreplika.
Alako gizona,
zena Jangoikoa
bera bezain ona,
biotz onekoa,
gure salbadore
nai bekalakoa,
baitu podore ta amore:
Niori gaizkirik
egin eztuena,
naiz ez onetsirik,
onesten duena,
etsaien on naiez
bizi ta il nai dena
aiek tema galdu naiez!
Juezak etsirik:
Or zeurek ar zaze,
dio, nik utzirik,
kruzifika zaze;
nik erran bekala,
diot, adi zaze,
kausa aurkitzen eztudala.
Eskurik eztugu
guk nior iltzeko,
diote; ta badu,
bizia galtzeko,
onek kausa, zeren
da trebe deitzeko
seme berau Gorenaren.
Juezak aiturik
au, lotsarritzen da;
barrena sarturik
galdetzen asten da:
Nongoa zara zu?
Jesus gelditzen da
ixil; mintzatu nai eztu.
Ark: Eztidazu nai
zuk niri mintzatu?
Bada dut esku bai,
il edo libratu
zu nai bazaitut nik;
beras informatu
nai dut emen zureganik.
Ene gain, ia dio,
etzuke orrek izan
esku, ezpalekio
an goratik eman;
ala ekar nauena
berorri, naut erran,
da kulpa iago duena.
Pilatosek ia nai
presoa libratu,
andreak ere bai
zion gastigatu
mandatuareki,
etzeien pasatu
alzina justo garreki.
Juduek segitu
tema ta porfia,
ta zuten izitu
arimo heria
bai Pilatosena,
manatus gaizkia
zeiken gaixto gaixtoena.
Au libratzen badu,
enperadorea
kontra, diote, du;
arren amorea
galtzen du nai denak
egin erregea,
ta permititzen duenak
Zer inen dut, arrek,
nik zuen erreges?
Il bez, il bez, aiek,
guruzifika bez.
Zuen erregea,
dio, ongi ezta, ez,
nik guruzifikatzea.
Guk ez erregerik,
enperadorea
dugu, ta berzerik
nai badu, honorea
edekitzen dio,
deitus erregea
traizio egiten dio.
Non bada baratu
Kristo deitzen dena?
Guruzifikatu.
Zer gaitz da in duena?
Guruzifika bez.
Ala nai zuena
etzuke errekabatu, ez.
Ala ia etsiturik,
kargutus juduak,
baitare itsuturik,
garbitus eskuak,
zio: Ni garbirik
nagola, munduak
jakin bez, odol ontatik.
Erran zue berriz
jendeak batean:
Orren odola biz
bai gure gañean
ta geuren humeen;
gelditurik pean
betiko maldizioaren.
|
|