|
Zer den Jesus beiratzea
Zer den Jesus beiratzea
an sakrifikaturik,
nola axuri ezin obea,
ain manso ta humildurik!
Loturik, golpaturik
len, eta azotaturik,
guruzifikaturik
eta odoles usturik.
Nork ala paratu du?
Eta zer kulpagatik?
Eztu kulparik, eztu:
Guzia da enegatik.
Kulpak izanik nereak,
Jesus ona nork il du?
Niri didan amoreak,
amoreak egin du.
O amore geiegia,
guruzean il duzu
gure Jesus onegia:
Aldarean zer nauzu?
Onegiak gaixtoagatik
bizias pagatu du:
Bere burua zergatik
berriz or paratu du?
Guk merexi baño iago
ta iago len egin du:
Emen berriz zertan dago?
Jesus ona, zer nai du?
Agertu amore duena
gugatik, bear balitz,
iltzeko, ta artzeko pena
iago ta iago berriz.
O amorea noraño?
Klaroki mostratzen du,
bere bizia ere baño
iago gaituela gu.
Ta emendik segitzen dena,
gure arimen galtzeas
lukela geiago pena
ezi berriz iltzeas.
Il eztaike, ta eztu iago
penarik ia sentitzen,
alaere oraño dago
pasatuak berritzen.
|
|