|
Aditzen ta mintzatzen
Aditzen ta mintzatzen,
bizi zelaik, zutenek,
ditxa andia kontatzen
zute bai zekitenek
Bada sarzen zen etxean
Jesus, an ze ditxa obena,
grazia ta gloria batean
mundu gontan al daikena.
An salbazioa bateo,
an bizitza ta alegria:
Testigo ona da Zakeo,
progu Marta ta Maria.
Zakeo gizon txipia
zego iganik arbolean,
ikus naies Jaun andia
bidanabar pasatzean.
Jaunak arri alzinetik
dio, agertu deneko:
Ea berla jautsi ordik;
egun nai dut zure etxeko.
Ark etxean artzen du
Jesus ona gustoreki;
Jaun onak betetzen du
ones bera bereeki.
O Jesus, zein ona den
arturik etxeetan:
Pensa zer izanen den
sarturik entrañetan.
Ezin pensa, ezin erran
nik alako faboreak:
Egin zuzke, zuzke eman
sollik orren amoreak.
Nork alako amanterik
sekulan ikusi du?
Nork ala bere humerik
sekulan onetsi du?
Amak hume maiteena
azitzen bere esneareki:
Jesus onak probeena
bere gorputz odoleki.
O Jesus, au zer fines?
Zer nai ote du logratu?
Nai du bai nai du sines
gu bereki bateratu:
Besarka miragarrian
ertxitu gu beretako,
berareki orai bizian
gauden, eta sekulako.
|
|