|
Guzia prestaturik
Guzia prestaturik
guretako; gu probeak!
Ta maia paraturik,
emen iltzen gu goseak!
Nola seme galdu gura
despeitus aitaganik,
itzulizen akordura
bai goseak emanik:
Ah! Zenbat dauden asean
ene aita onareki,
zerbitzuan bere etxean;
ta goseak emen ni!
Zer inen dut? Joanen naiz
aitagana bai arin,
oñetan botako naiz,
nai badida grazia egin.
Erranen dut aitari:
Aita, egin dut nik bekatu
berorri ta Jaunari;
barkatu niri, barkatu:
Ez naiz digno dei nazaten
berorren seme ia ni;
kontent naiz egin nazaten
laneko zerbitzari.
Ori gabe gauza onik
ezin izan, galdu bai:
Baña orreki ni egonik
ongi nago nolanai.
|
|