|
Bada gorputzaren ere...
Bada gorputzaren ere
nai badut onik izan,
ezpada emen, ez batere
nion ezta nork eman.
Gorputzaren osasuna
konbeni barin bada,
Jesus da emanen diguna,
ezperen nior ezta.
Bere tresenak kalean
sendatzen ukiturik,
zenbat obeki aldarean
berberak ofraturik?
Gaitz guziak itz bateki
Jesus onak kentzen an:
Emen gorputz odoleki
on guzia nai du eman.
O Jesus gure amantea,
nai duena egiten du;
aski du nai izatea,
ongi gelditzeko gu.
Imitatus nik pobrea
nai diot emen erran:
O Jesus ezin obea,
nai badu, dezake eman.
Lazaros erran ziotena
nitas emen adi bez:
Orrek ongi nai duena
gaizki dago; senda bez.
Jesus gure salbazale
nola deitzen, ala da:
On guzien emanzale
zerutik etorri da.
Jesus bortz letra bortz prenda
mediku onarenak ditu,
gaizki dagonak entenda,
nai badu guzis ongitu:
Gaitz guziak sendatzen,
berla guzis bizkortus,
grazias du bisitatzen,
medizinak paratus:
Bortzgarrena ezin zeikena
niori ere gogoratu,
ta alaber ezin daikena
sekulan aski estimatu:
Zein da ori? Zein ote da?
Bera sano sendo dena
Jesus ona heritu da,
sendatzeko heritu zena.
Sendatzeko gure mina
pasatu du libre zenak
trago gura agitz samiña,
ta sangria bortitzenak.
Beira bera heriturik
eta penas beterik
eta odoles ustunk,
izan gabe kulparik.
Beira orai paraturik
maian amorosoki,
ala zuk beiraturik,
senda zaiten osoki.
Jesusek heriturik
ditu sendatzen heriak,
bere gañan arturik
gure gaitz ta lazeriak.
Gaitz guzien da erremedio,
ezta deusen faltarik,
Jesus ona dela medio,
guri guti kostarik.
Eskatzeko du manatu;
ar zagun bere itzetik:
O Jesus, nai dugu eskatu,
libra gaiza gaitzetik.
|
|