|
Bekatarien barkatzea
Salbatzea du len
bai bekatariak,
ebek naitu, zeren
ebek dire heriak,
sinez sendatzeko,
baitire eroriak,
ezperen beti erretzeko.
Jesus bekatuen
etsai andiena,
ta bekatarien
aixkide obena;
ona gaixtoeki,
ta onegia dena,
zein ona bide da oneki!
Bekatariak tu
deitzen ta billatzen,
ebeki jaten du,
ebeki tratatzen;
orgatik juduek
zute murmuratzen,
guzis kontrako sanduek.
Jesusek ukatzen
eztu ala dela,
baizik seguratzen
bai etorri dela
deitzera galduak,
bear eztuela
ez medikurik sanduak.
Artzaiaren lenik kontua ontarat:
Zein artzai izanik
eun ardi, ta bat
aietaik galdurik,
eztoaie atzerat
guziak utzirik,
dabil arat onat
aren billa nekaturik?
Eta aurkitzen badu,
soñe an arturik
bereki itzultzen du:
Lagunak deiturik
kontent kontatzen du:
ia dut aurkiturik
galdu zena, ta festa du.
Zeruan, diot nik,
ala izaten dela
kontentu, jakinik
konbertitu dela
bekatariren bat,
ta egiten dutela
aingeruek festa andi bat.
Ni naiz artzai ona
ezauntzentudana
ardiak, nagona
prest emain dudana
arima aiengatik,
ta maitetudana,
beti bizidaitzengatik.
Prodigoarena
Erran ere zue
Prodigoarena:
Onek utzi zue
bere aita zuena,
ta bera galdurik,
guzia ia pena,
itzuli ze penaturik.
Aitak urrundanik
ikus zueneko,
bide erdira atrarik
errezibitzeko,
zabaldu besoak
bai besarkatzeko,
ala amoresko exzesoak!
Negar dariola
semeak, bekatu,
erraten diola,
egin dut bekatu,
aita, zeruaren
kontra; zuk barkatu,
aita, zeren aita zaren:
Eztut ia merexi
hume deina zazun;
nola mirabe ni
bat artu nazazu
zure zerbitzuko,
nik ia betikos zu
ongi zaitut amatuko.
Aitak bereala
galas jaintsi zue,
ta seme bekala
etxera artu zue,
ta konbit aundia
zelebratu zue,
festa guzia ta alegria.
Galdu ze seme gau
ta orai aurkitu da,
aitak zio, berau
iltze ta biztu da;
aita bat orgatik
boztea justo da
humearen onagatik.
Konfesatzen dena
bera bekatari
da ematen duena
gusto ona Jaunari,
Jaunak emateko
barkazio berari,
ta grazian paratzeko.
Magdalena
Biz Magdalena len,
ikusteko egia
klaroki, nola den
Jesus onegia
bekatarieki,
garaitus gaizkia
gurea bere onareki.
Munduan sarturik
bizi ze atzendua
Jaunas, zabarturik
nola ardi galdua,
noiz ta artzai onaren
boza edo fixtua
beingoas aditu zuen.
Biotza heriturik
akorduratzen da,
gaitza beiraturik
negarres asten da,
mediku onaren
naies atratzen da,
ta sendadezakenaren.
Naiz konbit egonik
berzeren etxean
Jesus, ta jarririk
naiz dagon maiean,
beraren oñetan
baratzen da atzean
ura, ta asten negarketan.
Oñak erregatus
bere negarreki,
baitare txukatus
bere biloeki,
ezpañes apatus,
ta ungenduareki
oin sandu gaiek untatus.
Jesus beira dago
nola den ongitzen:
Ark iago ta iago
negarra segitzen,
eta ala negarres
ederki garbitzen
itsustu zena kedarres.
Etxeko nausia
dago marmarketan,
ala emastekia
uzteas oñetan,
bekatari dela
banidadeetan,
ta Jaunak eztakiela.
Onek in duena
Jaunak du laudatu
iago ezi arrena,
bai ta seguratu
diola barkatu
anitz, baitu amatu
anitz onek ta mostratu.
Ta Magdalenari
dio Jaun sanduak:
Naiz len bekatari,
zure bekatuak,
bazoazke bakean,
dire barkatuak,
salbo zarela fedean.
An urrun berze bat
zebila galdurik:
Artzai onak arat
joan ta nekaturik
esperatu zue
butzuan jarririk,
eta an oneratu zue.
Arata etorri ze
zena bakatari;
andik itzuli ze
inik predikari,
berri ematera
bere jendeari
Jaunas: Atozte ikustera.
Zakeo
Zakeok nailuke,
baña txipi izanik,
ikusi etzuke,
ta ala zego iganik
arbole batean,
ikusteko andik
Jesus ona pasatzean.
Jesus urrundanik
beira zegokio:
Ea, Zakeo, ordik
fite, erraten dio,
jautsi, zeren ezi
zure etxean, dio,
egun nai dut nik zureki.
Aitu ta ikusirik
ark estimatzen du;
istante jautsirik
bere etxeratzen du,
non Jauna sartzean
sartzen dela uste du
ditxa guzia batean.
Jauna, dio arrek,
ondasun nerea
ia konta bearrek
erdia berea,
ta in badut dañurik,
nai dut in ordea
doble ta erredoblaturik.
Jaunak dio berla:
Egungo egunean
bai obratu dela
salbazioa etxean,
zeren au ere ia
Abrahanen jendean
hume on bat bekala da.
Hipokritek agitz
ortas murmuratzen;
Jaunak kontra berriz
digu seguratzen,
etor dela bera,
etzena esperatzen,
galduaren salbatzera.
Berze bat alaber
Publikanoa zen;
Jesus manso eder
oni mintzatu zen:
Jaiki, nai zaitut nik.
Berla segitu zuen
diszipulo on eginik.
Pedro, Paulo...
Jaun gau naiz ukatu
san Pedrok ere bai,
Jaunak ez botatu
bera, baizik berai
giltzak zeruaren
eman ta bera artzai
egin bere saldoaren.
Paulok Jesus ona
zuen persegitu,
Jaun onak gizona
zuen konbertitu,
egin zuen bere
baso eskojitu,
ontzeko berzeak ere.
Malkok Jaun onari
eskuak botarik,
san Pedrok berari
bearria autxirik,
Jaunak an berean
ongi sendaturik
utzi zion istantean.
Ilik ere Jesus,
barkatu etzekio:
Batek ira itsus
lanzas eman zio.
Ah lan gaixto txarra!
Erdiratu zio
Jaunari bere bularra.
Ezta mendekatu?
Bai ta agitz nobleki:
Bista du logratu
odol ta urareki.
O Jesusen ona!
Zeruan bereki
dauka lan gura in ziona!
Ala barkatzentu
ofensak nobleki,
ezi garaitzentu
gaizkiak oneki:
Merexi infernua,
ta gloriareki
zeruan eman pagua!
Bera gaixto dela,
ladronak iltzean
dio, ta ona dela
Jesus, azkenean:
Jauna, memorian
ni izan doaienean
errege bere glorian.
Berla dio baietz
Jaunak gurutzean.
Zuri diot sinez,
ezi egun berean,
au egia dela,
bai gloria nerean
nereki izanen zarela.
Zein den barkazale,
nai baduzu jakin,
au duzu señale,
ta obegorik ezin,
egina etsaieki,
etzuke iago egin,
ilarazi zuteneki.
Bere azken atsetan
mintzatu zen lena
aien faboretan:
Aita, uts ebena
barka, barkatu bez,
zeren aidirena
ezauntzen eztuten sinez.
Nai zuten juduei
ziote barkatu
eta asko galduei,
naiz ez ere eskatu;
baita galetsiak
ere tu salbatu,
nai zuten guzi guziak.
Judas
Traidorea non da?
Noren faltagatik
desesperatu da?
Bere txarragatik;
Jesus da noblea,
salbo beregatik
nai zue miserablea.
Naiz ura traidore,
Jaunak egin zion
millaka fabore;
barkatuko zion
Judas berai, baldin
eskatu bazion
ta gaizkias negar egin.
Alako gizona
Jesus, Jangoikoa
bera bezain ona,
nola etsai gaixtoa
munduak tratatu!
Ah! Mundu zoroa
neke penas akabatu!
Ira ta inbidia,
ta gaixtakeria
ta odio andia,
eta hipokresia
etzire baratzen
—o itsuskeria!—
onaren kontra goratzen.
Jesus dibinoa,
Judas, ik saldu duk.
O desatina!
Merke eder diru truk
berla entregatzeko,
ta protxurik eztuk
euroi berdin urkatzeko.
Gau gartan berean
Jauna amorosturik,
bai gure amorean
zego okupaturik,
uzteko geroko
guzis supliturik
gu bereok betiroko.
|
|